Berriak
Atzealdea

Zerbitzu Sozialetan egindako lana eskertu die Udalak lau langileri

2
Abenduro bezala, Zerbitzu Sozialetan 25 urte lanean aritu diren langileei eta erretiroa hartzen dutenei omenaldia eskaini die Udalak. Aurten lau langilek jaso dute esker ona Hernaniko Zerbitzu Sozialetako erabiltzaileen alde egindako lanarengatik.

2019·12·23


Kontxi San Sebastianek omenaldia jaso du erretiroa hartu izanagatik eta Marijo Salaberriak, Lurdes Ijurkok eta Marijo Muruak, 25. urteurrena bete duelako, denek Hernaniko Zerbitzu Sozialetan. Bertan lore sorta eta opari bana eta eskerrak eman dizkie Xabier Lertxundi alkateak eta Oier Agirresarobe eta Patxi Ibarguren zinegotziek.

1 2