Berriak
Atzealdea

Zerbitzu telematikoak egiteko makina bat jarri du Udalak HHZren sarreran, herritarrentzako arreta zerbitzua hobetzeko asmoz

Errolda agiria, ordainagiriak kontsultatu, isunak ordaindu, espedienteak ikusi eta erregistroan eskaerak egin daitezke. Makina probaldian dagoenez, momentuz,HHZren bulegoa irekita dagoen ordutegian erabili ahalko da, herritarrek aukera izan dezaten udal langileen laguntza jasotzeko.

2022·09·16


Herritarren Harrera Zerbitzua 2014an ireki zen, komunikazio-kanal anitzeko plataforma bat bezala (aurrez aurrekoa, telefonikoa, telematikoa…). Orduz geroztik, Udala etengabe aritu da hobekuntzak gauzatu nahian, zerbitzua ahalik eta gehien indartuz.

Zerbitzuaren zabaltze eta etengabeko hobekuntza horren baitan, makina berri bat jarri du HHZko atarian, eta dagoeneko erabilgarri dago.

Makinak hainbat eragiketa telematiko egiteko aukera eskaintzen du identifikazio sistema desberdinekin.

Alde batetik, NANarekin norbanakoaren errolda agiria eta errolda historikoa atera daitezke. Ordainagiriak kontsultatu eta inprimatu daitezke. Eta ordaindu gabeko agiriak eta isunak ordaintzeko aukera ere ematen du.

Bestalde, B@KQarekin ere ordainagirien kontsulta eta ordaindu gabekoak ordaindu ahal izango dira. Norbanakoak dauzkan espedienteak ikusi ahal izango ditu eta, azkenik, eskaera bat erregistratu ahalko da dokumentuak eskaneatuta edo USB batean ekarritakoak atxikituta.

B@KQ identifikazio elektronikoa atera nahi duten herritarrek modu presentzialean tramitatu dezakete HHZko bulegoan bertan. Horretarako, NAN edo NIEa aurkeztu beharko dute.

Zerbitzu telematikoetarako makina horrek zerbitzua hobetu eta herritarrei erraztasuna ematea du helburu, baina beti ere arreta presentzialaren osagarri bezala, aurrez aurreko harremana ez delako murriztuko.

HHZren bulegoaren ordutegia

Egunero 8:00etatik 14:00etara eta astearte eta ostegunetan 8:00etatik 18:30era.