Berriak
Atzealdea

Zenbait zergaren eta tasaren ordainketa zatikatua egin ahalko dute herritarrek, enpresek eta saltokiek

Urteko ordainagiriak, hala nola OHZren eta ibilgailuen zergak, gainbalioa eta obren likidazioak, bai eta ur, saneamendu eta hondakin zerbitzuaren tasak ere, interesik gabe zatika ordaindu ahal izango dira, baldin eta horiek ordaintzeko borondatezko aldian eskatzen badira eta urtea bukatu baino lehen likidatzen badira.

2022·10·03


Interesik gabeko ordainketa zatikatua egin ahal izateko baldintzak honako hauexek dira:

1. Ordainagiria 60 eurotik gorakoa izatea.

2. Borondatez ordaintzeko epean eskatzea.

3. Ordainagiri osoa urtea amaitu baino lehen ordaintzea.

4. Udalarekin zorrik ez izatea.

*Ordainketa zatikatuak hilaren 15ean egingo dira eta ordainagiriak ez dira helbideratuko.

Bestalde, Udalarekin hartutako zorren ordainketa zatikatzeko epea ere luzatzen da. Kasu horretan, legeak ezartzen dituen errekarguak eta interesak aplikatuko dira. 60 eta 400 euro bitarteko zorrak gehienez ere 6 hilabetetan zatikatzeko aukera izango da, 400 eurotik 6.000 eurora bitartekoak, gehienez ere 12 hilabeteko epean, eta 6.000 eurotik gorakoak gehienez 24 hilabeteko epean.

Gobernu taldeak iraileko udalbatzarrean aurkeztu zuen eta aho batez onartu zen. Neurria 2023an sartuko da indarrean.