Berriak

Atzealdea Zero zabor hozkailua berriz martxan dago

Aratz eta Langile ikastetxeetako jantokietako soberakinak bertara bideratzen dira, nahi duenak har dezan

2024·10·29


Udako etenaldiaren ondoren, Zero Zabor hozkailua berriz ere martxan dago. Aratz ikastolako eta Langile ikastolako jantokietan sobratutako janaria eramaten dute bertara ikasleek, nahi edo behar duten herritarrek har dezaten.

Hondakinak gutxitzeaz gain, elkartasuna eta hondakin murrizketaren inguruan ikasleen artean kontzientziazioa sortzea da proiektuaren helburua. Izan ere, LH 6. mailako ikasleak dira zero zabor hozkailua betetezaren arduradunak.

Orain arteko funtzionamendu bera izango du zero zabor hozkailuak: tupper berrerabilgarrietan ontziratuko da janaria eta doakoak izango dira edozein herritarrentzat.