Berriak
Atzealdea Zero Zabor hozkailua gaur hasi da zerbitzua ematen, ikastetxeetako jantokietako soberakinak herritarren esku jarrita
2026·10·06
Hernaniko Zero Zabor hozkailua martxan dago. Eskola-eguna denean, Langile eta Aratz ikastoletako LH 6. mailako ikasleak arduratuko dira eskolako jantokiko janari-soberakinak tuperretan jaso eta hozkailuan jartzeaz.
Langile ikastolako ikasleak hasi dira Zero Zabor hozkailua tuperrez betetzen. Laster, Aratz ikastola ere hasiko da egiteko horretan.
Asteartetik ostiralera beteko dute ikasleek Zero Zabor hozkailua, beti ere jantokian janaria sobratzen baldin bada.
Zero Zabor hozkailuaren helburu nagusia hondakinak murrizteaz gain, sortuta dauden elikagaiak hobeto aprobetxatzea da. Ikuspegi soziala ere badu proiektuak. Herritarrek dohainik hartzen dituzte bertako tuperrak.

