Berriak
Atzealdea Zianotipia tailerra izango da Nagore Legarretaren eskutik
2026·03·26
Nagore Legarreta argazkilariak gidatuta, zianotipia tailerra izango da apirilaren 20an (18:00, Biteri kultur etxea). Adin ezberdinetako herritarrentzako pentsatutako saioa da (12 urtetik beherako haurrek heldu batek lagunduta izango dute parte hartzeko aukera).
Tailerrean herriko landaretza eta bestelako elementuak erabiliz koadernoak eta irudiak sortuko dira.
Tailerra doakoa izango da, baina izena eman beharko da kultura@hernani.eus-era idatzita edo 943 55 29 62 telefonora deituta. Plaza kopurua mugatua denez, tokiak bete arte egongo da zabalik izen-ematea.


