Berriak
Atzealdea Zikuñagako eta Akarregiko biribilguneen arteko errepidea asfaltatuko da
2024·07·23
Abuztuan herriko lau gunetako errepideetan asfaltatze lanak egingo dira. Hauetako lehena Zikuñagako eta Akarregiko biribilgunearen arteko errepide zatia izango da. Abuztuaren 1ean eta 2an egingo dira lan hauek (eguraldiaren arabera).
Ondoren, Antziola kalean, Karobieta kalean (anbulatorioaren aparkalekua eta gainaldeko bidea) eta Elkano kalean (Echeveste farmaziatik Atsegindegira doan zatia) egingo dira asfaltatze lanak.
Zikuñaga-Akarregi, Antziola eta Elkanoko lanek garraio publikoan eragina izango dute, beraz, erabiltzaileei adi ibiltzeko eskatu nahi die Udalak.