Berriak
Atzealdea
Zikuñagako eta Elizatxoko haurrentzako jolas-parkeak berritu dira

Joan zen ekainean, Zerbitzu Publikoen Sailak parke guztien azterketa egin zuen eta orduz geroztik antzemandako gabeziak eta urratutako osagaiak konpontzeko beharrezko lanak egiten ari dira. Esku-hartzerik handienak Elizatxo eta Zikuñaga auzoetako haur parkeetan egin ditu. Bietan zorua erabat berritu da, egungo segurtasun araudiekin bat egiteko. Horretaz gain, jolasak ere berritu dira. Zikuñagako parkean, gainera, bertan jolas dezaketen umeen adin tartea handitu da.
2023·08·01