Agenda
Atzealdea

ZINE-FORUM: Retrato de una mujer en llamas

19:00etan. Biterin. Zuzendaria eta Gidoia: Céline Sciamm. Jatorrizko bertsioan (frantsesez), gaztelaniazko azpitituluekin.
13 MAR

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Hernaniko Udalak, Berdintasun Kontseiluarekin batera, zine-foruma antolatu du martxoaren 13an. Izan ere, Celine Sciammak drama erromantiko frantsesa zuzendutako “Retrato de una mujer en llamas pelikula proiektatuko da. 2019ko urtean zine jaialdietan izendapen eta sari ugari jasotakoa da, esaterako, 2019ko Cannesko zinemaldian gidoi onenaren saria jaso zuen.

Jatorrizko bertsioa proiektatuko da (frantsesez) gaztelaniazko azpitituluekin.

Sinopsia: Frantzia, 1770. Marianne margolariak enkargua jasotzen du komentua utzi berri duen Héloïse neska gaztearen ezkontzaren erretratua egiteko. Mariannek erretratua egin behar du Héloisek jakin gabe, eta, horregatik, egunero ikertzen du.

Generoa: Drama | XVIII. mendea. Pintura. Garaiko drama. Homosexualitatea. Drama erromantikoa.

Urtea: 2019

Iraupena: 120 minutu

Zuzendaria eta Gidoia: Céline Sciamm

Filma ikusi ondoren bertan agertzen diren hainbat gairen inguruan jarduteko eta hausnartzeko aukera izango dugu.

Filmari buruzko informazio gehiago: https://www.filmaffinity.com/es/film218131.html