Agenda
Atzealdea

ZIRKU tailerra

8-12 urteko haurrentzako bi tailer (bata, ekainaren 29an eta bestea, 30ean). Doakoa. Izen-ematea, ekainaren 24 arte.
29 EKA 30 EKA

Haurrei (8-12 urte) zuzendutako bi zirku tailer eskainiko dira, bata ekainaren 29an eta bestea 30ean. Goizeko 10:30ean hasi eta 12:00etan amaituko da.

Malabarrak, oreka… zirkuarekin lotutako hainbat trebezia lantzeko aukera izango dute Xomorro taldearen eskutik. Izen-ematea ekainaren 24an amaituko da. Izen-ematea online egingo da ondorengo loturan. Izena ematen dutenen kopurua saioak dituen plaza kopurua baino altuagoa bada, zozketa egingo da.

Doakoak dira saioak.