Berriak
Atzealdea

Zubipe futbol zelaiak grada aldeko hesi eta sare berriak ditu

1
HE aurrkontu partehartzaileen 2017ko prozesuan erabaki zen moduan, Udalak Zubipe futbol zelaian hesi berria eta grada aldean sarea jarri ditu. Guztira, 26.800 euro inbertitu ditu lan horietan.

2019·10·14


Zubipe futbol zelai nagusia inguratzen duen hormigoizko hesia kendu eta baranda jartzeko proposamena atera zen Hernani Erabaki 2017ko parte-hartze prozesuan. Orduz geroztik, proposamena gauzatzeko hainbat bilera egin dituzte udal ordezkariek eta Hernaniko Futbol taldeko zuzendaritzako kideek. Zenbait aukera aztertu ondoren, bozkatutako ideia ez zela bideragarria ikusi zen.

Hori dela eta, Hernani Erabaki aurrekontu partehartzaileen jarraipen batzordeak erabaki zuen futbol elkarteak 25.000 euroak beste proposamen batean inbertitzeko aukera izango zuela. Proposamen berria izan zen grada aldeko aldearen hesia aldatzea eta taberna kokatua dagoen altueran sare handi bat jartzea.  

Obra horixe egin berri da eta obraren kostua 26.800 eurokoa izan da.

1