Berriak
Atzealdea Zuhaitz Egunean Aparrain mendian haritzak eta lizarrak landatuko dituzte haurrek eta helduek
2025·01·16
Zuhaitz Eguna ospatuko da hilaren 25, larunbatean. Aurten, Zuhaitz Egunaren 50. aldia izango da, eta Joxe Legarretaren omenez egingo den 36. aldia.
Aparrain mendiko azpialdean (Ereñotzu) haritzak eta lizarrak landatuko dira. Zuhaitzak landatzeko beharrezko tresnak Udalak eramango ditu. Hamaiketakoa ere eskainiko die parte-hartzaileei.
Hernaniko ikastetxeetako LH 3. eta 4. mailako ikasleei eta haien etxekoei zuzenduta dago Zuhaitz Egunean. Haurrek heldu baten laguntza, behintzat, izan beharko dute. Izena ematerakoan, etxeko parte-hartzaile kopurua zehaztu beharko da.
Autobusa 09:00etan abiatuko da Elkano kaletik. 09:10ean Ereñotzuko parte-hartzaileak hartuko ditu eta Ugaldetxon bukatuko du bidea (itzulera, 13:00ak bueltan). Handik, oinez joango da taldea aldaketa egingo den eremura.
Zuhaitz Egunera oinez joateko aukera ere izango da, Mendiriz Mendiko mendizaleen laguntzarekin. 07:30ean elkartuko dira udaletxeko arkupean. Oinez, edozein herritarrek parte hartu dezake.
IZEN-EMATEA:
Autobusez: (LH 3-4ko haurrak eta haien familiak)
Telefonoa: 943 33 70 31
E-maila: ingurumena@hernani.eus
Epea: Urtarrilak 23 (osteguna)
Oinez: (Nahi duenarentzat)
Telefonoa: 943 33 27 45 (astelehenean edo ostegunean)
E-maila: mendirizmendi@gmail.com
Epea: Urtarrilak 22 (asteazkena)