Web edukia bistaratu

Udal egutegia 2021, Argazki lehiaketa

Hernani mugimenduan

  • Argazkiak aurkezteko epea: Urriaren 16ra arte

egutegia 2021

 

Lehiaketaren Oinarriak

  1. Gaia: Hernani mugimenduan.
    • Argazkiek Hernanin kokatuak izan behar dute.
    • Argazki bakoitzaren kokapena zehaztu behar da.
    • Argazki bakoitzak izenburu bat izan behar du.
  2. Egile bakoitzak gehienez 5 argazki aurkez ditzake.
  3. Jatorrizko argazkiak formatu digitalean edo paperean entrega daitezke, 300ppp-ko erresoluzioan eta CMYK kolore motan. Aukeratutako argazkiak  A4 tamainan maketatuko dira. Argazkiak beste proportzioak baldin baditu, jatorrizko lana errespetatuko da.
  4. Lehiakideak izango dira jabetza intelektualaren ondorioetarako aurkeztu dituzten obren erantzule, baita aurkez litekeen edozein erreklamazioren aurrean ere, irudi eskubideak barne.
  5. Irudiak entregatzeko epemuga: 2020ko urriaren 16.
  6. Jatorrizko lanak aurkezteko modua: www.hernani.eus webgunean dagoen formularioa beteta.
  7. Urriaren 30ean jakinaraziko dira emaitzak.
  8. Epaimahaia bost pertsonek osatuko dute: Udaleko bi ordezkari, Hernaniko Argazki Forumeko bi kide eta argazkilaritzako profesional bat.
  9. Egile bakoitzak gehienez bi argazki saridun izan ditzake. Hamahiru argazki aukeratuen artean bi lan baino gehiago  egile berarenak izanez gero, puntuaziorik gehiena lortu duten lehenengo bi argazkiak aukeratuko dira.
  10. Argazki saritu bakoitzarengatik 40 euroko txartel bana jasoko du egileak Berriak Hernaniko Merkatarien, Ostalarien eta Zerbitzuen enpresen elkarteko saltokietan erabiltzeko.
  11. Hautatutako 13 argazkiak erakusgai egongo dira Biteri kultur etxean azaro eta abendua artean.
  12. Hautatutako 13 argazkiak Hernaniko Udalaren jabetzan geldituko dira eta horiek beste argitalpenetan erabiltzeko eskubidea izango du.
  13. Erabakia apelaezina izango da.
  14. Lehiaketan partaide izateak oinarri hauen osoko onarpena eskatzen du.

 

DLYFormulario

Bidali zure argazkia

Web edukia bistaratu

Datu pertsonalen tratamendua

Tratamenduaren arduraduna

  • Nortasuna: Hernaniko Udala – IFZ: P2004300F
  • Helbidea: Gudarien Plaza 1, 20120 Hernani (Gipuzkoa)
  • Telefonoa: 943 337 000
  • Datuak babesteko ordezkaria (DBO): dbd@hernani.eus

Tratamenduaren helburua

Hernaniko Udalak zure datu pertsonalak biltzen ditu webgune honen bidez ematen dituen hainbat zerbitzuetara sarbidea izan dezazun eta udalak zerbitzu horiek eman ahal izan ditzazkizun.

Zilegitasuna

Tratamenduaren zilegitasuna Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 6.1.e) artikuluan oinarritua dago: interes publikoaren izenean burutako ekintza.

Hartzaileak

Datuen komunikazioen hartzaile gisa Segurtasun Indar eta Kidegoak eta Epai Erakundeak daude aurreikusita. Ez dago aurreikusia datuak hirugarren herrialde batzuei edo nazioarteko erakundeei ematea

Eskubideak

Eskubideak Interesatuek eskubide hauek dituzte:

  • Udala beren datuak tratatzen ari den jakiteko eskubidea.
  • Beraiei buruz jasota dauden datuak eskuratzeko eskubidea eta ezaba daitezela eskatzekoa.

Zenbait egoeretan hau eskatzekoa:

  • Datuen tratamenduaren helburua muga dadila; kasu horretan Udalak erreklamazioak egikaritzeko edo defendatzeko bakarrik erabiliko ditu datuok.

Eskubideak Hernaniko Udalaren aurrean gauzatu ahal izango dituzte. Helbidea: Gudarien plaza 1, 20120 Hernani, Gipuzkoa. Gaian hau adierazi beharko da: Erref. Datuen babesa. Eskubide horiek behar bezala atendituak izan daitezen beharrezkoa izango da eskabidearekin batera duela gutxiko argazki bat aurkeztea.

Zure eskubideak egikaritzerakoan ez bazara behar bezala atenditua izan, erreklamazioa aurkez dezakezu Datuak Babesteko Euskal Bulegoan. Helbidea: Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea 71-3. solairua, 01008 Gasteiz.