Adineko pertsonentzako gizarte zerbitzuak ORRIA

Adineko pertsonentzako gizarte zerbitzuak

60 urtetik goragoko pertsonei edo familiei informazioa eman, balorazioa egin eta baliabide eta prestazio egokietara bideratzeko aholkularitza eman.

 

Mendekotasuna duten adineko pertsonak

Mendekotasun mailaren balorazioa eta laguntza bideratzen ditu.

 

Adineko pertsonak

Bere autonomian zailtasunak dituen adineko pertsonei zuzendua.

Etxez etxeko laguntza

Beren etxeetan erabateko laguntza behar duten adineko pertsonei eta, orohar, beharra dutenei zuzendua, familiako ingurunea mantenduz.

Tutoretzapeko etxebizitza

Autonomia duten adineko pertsonei zuzendua.

Teleasistentzia

Bakarrik bizi diren nahiz denbora luzean bakarrik egoten diren pertsonei zuzendua, baita arriskuan egon daitezkeen pertsonei ere, bai adinean aurrera doazelako, bai autonomiarik ez dutelako.

Bidez bide zerbitzua

Landa ingurunean bizi diren adinekoei edota mugikortasun arazo handiak dituztenei garraio egokitua erabiltzeko aukera ematen zaie, beren kabuz gauzak egin ditzaten.

Eguneko zentroa

Adineko pertsonak egoki zainduta egongo direla bermatzen du eguneko zentroak. Horrez gain, adineko pertsonak etxean egotea ahalbideratzen duten familiei laguntza ematen zaie.

Zaharren egoitza

Santa Maria Magdalena Zaharren Egoitza. Adineko pertsonentzako zerbitzu integrala eskaintzen du.

Sendian

Beren etxeetan adineko ezinduak dituzten familientzako laguntza eskaintzen du (tratamentu psikologikoa, talde laguntza, aste buruko zerbitzuak -egoitza eta eguneko zentroa-).

 

Jubilatuen etxea

Bazkideen aisialdirako eta ongizaterako zerbitzu ugari eskaintzen ditu.