Agenda 21

Agenda 21

Harremanetarako

 

Arduradunak

Arduradun politikoa

  • Xabier Lertxundi Asteasuinzarra

Arduradun teknikoa

  • Mertxe Gomez

 

Organigrama

 

 

Egitekoak

Tokiko Agenda 21a udal kudeaketako sail guztietan jasangarritasun irizpideak barneratzea ahalbidetzen duen udalerriaren egiturazko plana da. Helburu horrekin, herritarren bizi kalitatea hobetzeko xedea duten ingurumen, ekonomia eta gizarte politikak batzen ditu hau baldintzatzen duten faktore desberdinetan eraginez (osasuna, ingurumena, hirigintza, zerbitzuak, mugikortasuna, etab.).

Tokiko Agenda 21a, batez ere, herritarren parte hartze eta komunikaziorako erreminta da: herritarrek, beraien herriko kudeaketarako garrantzitsuak diren gai eta erabakietan iritzia emateko eta ekarpenak egiteko foro irekia da. Beraz, kudeaketa garden eta bidezkoagoa lortzera bideratua dagoen espazioa da.

  • Hernanin Garapen Iraunkorra bultzatzea.
  • Iraunkortasunarekin lotuta dauden programak kudeatzea.
  • Kanpainak antolatzea: iraunkortasuna, sentsibilizazioa, parte-hartzea, mugikortasuna, komunikazioa.
  • Bigarren eskuko azoka kudeatzea.
  • Herritarren partaidetza bultzatzea.
  • Auzolana sustatzeko diru-laguntzak kudeatzea.