Alerta kimikoa ORRIA
Larrialdi kimikoa
"Alerta hasiera" aditzean aterpetu egin zaitez eta aholku hauei kasu egin.
Ateak, lehioak eta pertsianak itxi itzazu eta haietatik urrundu zaitez.
Irrati ta telebistan, agintarien jarraibideak entzun.
Ez erabili aireztapen eta berokuntzako sistemak.
Kalean, arnasbideak babestu eta leku itxi batera joan zaitez.
Ez erre eta ez piztu inolako surik.
Ez erabili telefonoa benetan beharrezkoa ez bada.
Ez joan eskolara umeen bila: beren irakasleek agindu zehatzak dituzte eta.
Ez zaitez kalera irten agintariek alerta amaitu dela adierazi arte.