Alkatearen hitzak

Azken egunetako positiboen gorakadarekin kezkatuta, baheketa masiboa egiteko eskatu dio Udalak Osasun Sailari

Kiroldegiko gimnasioaren aforoa jaitsi eta lehorreko dutxak itxiko dira bihartik 2021·07·01

Azken egunetako positiboen gorakadarekin kezkatuta, baheketa masiboa egiteko eskatu dio Udalak Osasun Sailari

Hernaniko alkate Xabier Lertxundi prest azaldu da udal azpiegiturak utzi eta ahal den neurrian Osasun Sailari baheketaren antolakuntzan laguntzeko herritarren osasun egoera okerrera ez joateko. Herritarren hobebeharrez udal ordezkariek eta osasun arduradunek elkarlanean aritzeko deia egin du alkateak.

COVID-19aren intzidentzia tasa altua dela eta, 13 eta 40 urte bitarteko hernaniarrak PCR probak egitera deitu ditu Osakidetzak

Gaur 15:00etatik aurrera har daiteke hitzordua. Ikasleek ez dute hitzordurik hartu behar, proba ikastetxeetan bertan egingo zaielako 2020·11·01

COVID-19aren intzidentzia tasa altua dela eta, 13 eta 40 urte bitarteko hernaniarrak PCR probak egitera deitu ditu Osakidetzak

COVID-19ak Hernanin duen intzidentzia tasa 1.000tik gorakoa da eta, hori dela eta, Osasun Sailak erabaki du baheketa bat egitea 13 eta 40 urte bitarteko hernaniarren artean. Gaur 15:00etatik aurrera har daiteke hitzordua. Ikasleek ez dute hitzordurik hartu behar, proba ikastetxeetan bertan egingo zaielako

COVID-19k sortutako osasun alarmari eta kalte ekonomikoei aurre egiteko Ekintza Plana aurkeztu du Udalak

Euste fasean hartu diren neurriak zein berraktibazio fasean hartuko direnak kontuan hartuta, 2 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu Udalak 2020·05·08

COVID-19k sortutako osasun alarmari eta kalte ekonomikoei aurre egiteko Ekintza Plana aurkeztu du Udalak

Xabier Lertxundik alkateak, udalean ordezkaritza duten talde politiko guztien bozeramaileekin batera, aurkeztu du gaur Udalak prestatu duen neurri sorta COVID-19ak osasunean zein ekonomian utzi dituen ondorioak samurtzeko asmoz.

Alkateak eskerrak eman dizkie adinekoen egoitzako langile guztiei

Adinekoei lasaitasun mezua igorri die eta haien senitartekoei ere eskerrak ematen dizkie erakutsi duten jarrera ulerkorrarengatik 2020·04·18

Alkateak eskerrak eman dizkie adinekoen egoitzako langile guztiei

Xabier Lertxundi alkateak eskerrak ematen dizkie adinekoen egoitzan buru belarri lan egiten ari diren langile guztiei, neurri handi batean haien esfortzuari esker egoitzan bizi diren adinekoak egoera onean daudelako. Era berean, adinekoei beraiei ere lasaitasun mezua igorri die eta haien senitartekoei eskerrak ematen dizkie erakutsi duten jarrera ulerkorrarengatik.

Alkateak bideo batean azaldu ditu hartu diren neurri sozial bereziak COVID-19 dela eta

Oinarrizko beharrak asetu ezin dituzten herritarrei deia egin die Zerbitzu Sozialetara deitzeko, larrialdi egoeretarako baliabideak handitu dituelako Udalak 2020·03·28

Alkateak bideo batean azaldu ditu hartu diren neurri sozial bereziak COVID-19 dela eta

Xabier Lertxundi Asteasuinzarra alkateak hernaniarrei azaltzen dizkie Udala hartzen ari den neurri sozialak COVID-19 dela eta sortzen ari diren egoera zailei aurre egiteko.

Herritarrei mezua

Konfinamendu neurriak zorrotz betetzeko eskatzen die Xabier Lertxundi alkateak hernaniarrei "gure ingurukoak arriskuan ez jartzeko" 2020·03·21

Herritarrei mezua