Babes Zibila

Babes Zibila

Harremanetarako

320x162

Udalerriko arriskuak aztertu, baliabide errekurtsoen katalogoa prestatu, larrialdi plana eguneratu, interbentzio protokoloak ezarri eta babes zibilari buruzko prebentzioko funtzioak garatzen dituen zerbitzua.

Berriak eta oharrak
Atzealdea

Liztor beltzaren erreginak neguko gordelekuetatik ateratzen hasi dira

3

2017·04·11


Udaberriarekin batera hasi dira liztor beltzaren erreginak bere neguko gordelekuetatik ateratzen eta kabi berriak egiten. Hasierako kabi horiek ez dituzte zuhaitzetan egiten, leku babestuetan baizik, alegia, teilatu-hegaletan, ganbaretan, pertsiana-kaxetan, etxoletan…

Momentuz, kabi txikiak dira, liztor bakarra (erregina) edo gutxi daude eta zuhaitzetan baino eskuragarriagoak diren lekuetan daude. Beraz, orain baliabide askoz ere gutxiagoekin kendu ditzakegu eta, kentzen dugun habi bakoitzagatik, udan zuhaitzetan handi bat gutxiago izango dugu.

Beraz, orain oso momentu ona da liztor beltzaren hedapena murrizteko, baina horretarako herritarren laguntza behar dugu. Udal langileen lana da kabiak kentzea, baina herritarren laguntza ezinbestekoa da habiak antzemateko eta abisua emateko. Horretarako, herritarrei eskatzen diegu, bakoitzak bere etxean, bere auzoan, bere inguruan begiratu dezatela eta, kabirik ikusiz gero, Udaltzaingora deitzeko (943 24 89 00).

1 2 3

Web edukia bistaratu