Udala > Udal antolamendua >Batzorde Informatzaileak
Batzorde Informatzaileak
Ebazteko eskumenik ez duten organoak dira. Batzorde informatzaileen zeregina da osoko bilkurak erabaki behar dituen gaiak aztertzea, horien gaineko txostenak egitea eta aholku ematea, bai eta alkatearen, Tokiko Gobernu Batzarraren eta eskuordetzan emandako eskumenak dituzten zinegotzien kudeaketaren jarraipena egitea ere.
Osoko bilkurako talde politiko guztietako zinegotziz osatuta daude. Talde politiko bakoitzak osoko bilkuran dituen zinegotzien proportzionaltasunaren araberakoa izango da batzorde bakoitzaren osaera.
Ostegunero
| Ordua | Batzordea | Lantzen diren gaiak | ||
|---|---|---|---|---|
| 09:30 | ANTOLAKETA | Antolakuntza, Pertsonala, Ogasuna, Kontu Batzorde Berezia, Ondarea, Administrazio Orokorra, Idazkaritza, Etxebizitza, Segurtasuna, Komunikazioa eta Modernizazioa | ||
| 10:00 | TOKIKO GARAPENA | Hirigintza, Ingurumena, Zerbitzu Publikoak, Merkataritza, Turismoa, Enplegua eta ekonomia soziala | ||
| 10:30 | HERRITARRENTZAKO ZEBITZUAK | Euskara, Hezkuntza, Kultura, Jarduera Fisikoa, Kirola, Berdintasuna, Gazteria, Kulturartekotasuna, Internazionalismoa, Zerbitzu Sozialak, partehartzea, Tokiko Agenda 2030, Mugikortasuna | ||
| 10:45 | FLO. 08 BATZORDE BEREZIA | Florida 08 eremuari dagokion hirigintza garapenari dagozkion gaiak. | ||
| 10:45 | KULTURGUNEA BATZORDE BEREZIA | Kulturgunea egitasmoari dagozkion gaiak |


