Berdintasun Kontseilua

Azken urteotan, mugimendu feministari esker eta beste emakume askoren ekarpenari esker aurrerapen nabarmenak izan diren arren, oraindik ere asko dago egiteko. Ingurura begiratuta ikusitakoa baieztatzen dute emakumeen aurkako indarkeriari buruzko datuek, baita lan merkatuaren ingurukoek, etxeko lana eta zainketa lanen banaketari buruzkoek edo partaidetza politikoari eta erabakiak hartzeari buruzko estatistikek.

Udalak, pertsonengandik hurbilen dagoen administrazio publikoa izanik, erantzunkizun hori bere gain hartuta, 2001 urteko apirilean Berdintasun Arloa sortu zuen.

Lehen lana, berdintasun arloan interesa eta lan egiteko gogoa zuten herritarren parte hartze organoa martxan jartzea izan zen. Hala, arloa sortu eta hilabetera hasi zen Berdintasun Kontseilua martxan. Izatez organu ahokularia izan arren, ordutik, hilero bilduz, bertan parte hartzen duten emakume zein gizonek proposatutako ekimen eta egitasmoak Berdintasun Arloak bere gain hartu izan ditu eta martxan jarri. Hala izanda, urte hauetan guztietan udal Berdintasun Arloak egindako lana ez zen posible izango emakume eta gizon hauen borondatezko lan eta parte hartzerik gabe.

Logo berdintasun kontseilua

 

 

Interesa duen edonork parte har dezake Kontseiluan. Bilerak hilero izaten dira, 2. astelehenean 17:00etan Kulturarteko Plaza Feministan (Florida, 28).