Berriak
Atzealdea

2017ko San Joan Jaiak iragartzeko kartela

2017·05·11


Amaia Zabalegi Oyarbide hernaniarrak egindako kartela da.

Bederatzi proposamen jaso dira aurten, horietatik San Joan jai batzordeak lau aukeratu zituen. Lau kartel horien artean erabaki dute herritarrek zein izango den aurtengo San Joan jaietako kartela.

775 herritarrek eman dute bozka, herritarren %87k webgunearen bidez eman du bozka, eta gainerako %13k Biteri Kultur Etxean bertan paperean. 334 bozka jaso ditu kartel irabazleak.