Berriak
Atzealdea

Adinekoek herrian eskura ditzaketen zerbitzuak biltzen dituen gida argitaratu du Udalak

1
Adinekoen Kontseiluaren lehen fruituak argia ikusi du gaur: 65 urtetik gorakoentzako gida. Bertan kolektibo horrek herrian eskura ditzakeen zerbitzuak, aisialdi aukerak, diru-laguntzak eta programak jasotzen ditu. 65 urtetik gorakoak bizi diren 3.000 inguru etxeetara bidaliko dute Zerbitzu Sozialek datozen asteotan.

2018·02·26


Xabier Lertxundi Zerbitzu Sozialetako presidenteak eta Miren Clemente eta Javier Arraztio Adinekoen Kontseiluaren ordezkariek eman dute +65 gidaren berri.

Aspalditik hasi zen ideia lantzen. Adinekoek herrian eskura ditzaketen zerbitzu asko eta asko ez dituztela ezagutzen jabetu ziren eta nonbait, euskarri fisikoan, jasotzeko beharra ikusi zuten. Gero etorri zen Bizipoz programa. Bertan hasi ziren antolatzen adinekoak eta gidaren ideia gorpuzten aritu dira Udaleko Zerbitzu Sozialekin elkarlanean.

Eta emaitza ikusiko dute laster 65 urtetik gorako hernaniar guztiek, haien etxeetara iritsiko baita gidaren ale bana datozen asteotan.

Gida deskargatu

1