Berriak
Atzealdea

Angel Olaran misiolariak Hernaniren esker ona jaso du Etiopian egiten duen lanarengatik

Hernaniko alkate Luis Intxauspek Angel Olaran misiolaria hartu du gaur udaletxean. Hernaniar guztion izenean, Olaran zoriondu du Lleidako Unibertsitatearen eskutik jaso berri duen honoris causa izendapenarengatik. Halaber, Etiopiako Tigray eskualdean, bereziki Wukron, egiten ari den lan garrantzitsua ere eskertu dio alkateak.

2018·03·20


Topaketa hau baliatu dute, gainera, Olaranek Wukron duen misioaren inguruan hitz egiteko. Izan ere, Hernanik eta Wukro herriak harreman oso berezia dute aspalditik eta horretan sakontzeko asmoa du Hernaniko Udalak.