Berriak
Atzealdea

Zorionak Anttoni Egaña Aranbururi haren 100. urtebetetzean

2
Etxean, familiaren epelean, hartu du Anttoni Egañak Hernaniko Udalaren omenaldia. Irribarretsu eta pozik eman dio ongietorria 100. urtebetetzeari. Senitartekoak haren inguruan elkartu dira gaur Anttoniren egun handia ospatzeko.

2017·12·26


Antonia Egaña Aranburu, Anttoni, Hernanin jaio zen 1917ko abenduaren 26an. Gaur, abenduak 26, 100 urte bete ditu eta Hernaniko Udalak, ohikoa den bezala, omenaldia egin dio. Etxean, familiaren epelean, pozik hartu du Anttonik omenaldia. Luis Intxauspe alkatearen eskutik jaso du lore sorta eta eskerrak eman ditu, irribarretsu, berataz akordatzeagatik.

Anttoni Egañak Hernanin eman du bere bizitza; lantokia eta bizitokia Egaña familia taberna izan du. Ereñotzun ezkondu zen eta senarra Astigarragakoa zen. 5 seme-alaben ama da (4 emakume eta gizonezko bat) eta 74 urte zituela alargundu zen.

Bere ama Juanitak taberna hartu zuen 1908an; orduko tabernak logelak ere bazituen. Anttoni sei senideen artean gazteena zen. Pasarte batzuk dituzte Txirrita bertsolariarekin, bertan apopilo egon zelako. Kontakizun bat dute San Juan jai batzuetan komun berria jarri eta Txirrita moldatu ezinik atea puskatu behar izan zutela. Bertsoak jarri zizkion Txirritak Juanitari.

Anttonik tabernako sukaldean lan asko egin zuen eta oso ezagunak ziren berak sukaldatutako tripakiak eta kroketak. Egaña taberna 1986an itxi zuten.

Anttoni Egaña monjetan egin zituen ikasketak eta antzerki munduan ere pausoak eman zituen. Bazter desberdinetatik etorritako senitartekoak elkartu dira herriko jatetxe batean Anttoniren egun handia ospatzeko.

1 2