Berriak
Atzealdea

Erdialdean aparkatzeko arau berria ekainaren 1ean sartuko da indarrean

Biteri, Atzieta, Elkano, Txirrita, Izpizua eta Nafar kaleak, osasun zentroaren ingurunea eta Gudarien plaza dira ordenantza berriak erregulatzen dituen eremuak. Nabarmentzekoa da, denbora mugatzen bada ere, aparkatzeak doakoa izaten jarraituko duela. Araudi berria ekainaren 1ean jarriko da indarrean.

2018·05·30


Erdigunean aparkatzeko ordenantza berriaren moldaketa onartu zen atzo udalbatzarrean. Ekainaren 1etik aurrera sartuko da indarrean.

Bi eremu izango dira: gorria eta urdina. Gorria bertakoentzat erretserbatuta dago eta urdina errotaziozko aparkalekuak dira.

  • Biteri kalea: gorria.
  • Atzieta kalea: alde bat gorria eta bestea, urdina (astelehenetik larunbatera, 8:00-14:00 eta 16:00-20:00. 1,30 ordu). 20:00etatik aurrera, kale osoa egoilarrentzat.
  • Elkano kalea eta Txirrita kalea: alde bat gorria eta bestea, urdina  (astelehenetik ostiralera, 8:00-14:00 eta 16:00-20:00. Larunbatean, 8:00-14:00 - 1,30 ordu)
  • Izpizua kalea eta Nafar kalea: urdina (astelehenetik ostiralera, 8:00-14:00 eta 16:00-20:00. Larunbatean, 8:00-14:00 - 1,30 ordu)
  • Osasun zentroaren ingurunea: Urbieta eta Karobieta kaleen zatiak (8:00-20:00. 1 ordu).
  • Gudarien plaza. 6:00-14:00. 30 minutu. Orain arte bezala, baina alboetan bakarrik aparkatu ahalko da.

Arau berriak dakartzan aldaketak jasotzen dituen eskuorria banatzen ari da herriko etxeetara. Hemen ere eskuragai dago.