Berriak
Atzealdea

2019ko arte sorkuntzarako dirulaguntzak

2020·01·07


Deialdi honen helburua da Hernaniko artistei sorkuntza prozesuetan laguntzeko diru-laguntzak eskatzeko eta emateko prozedura arautzea. Diru-laguntza horiek sorkuntza- eta ekoizpen-prozesuak garatzeko jarduera-proiektuak bultzatzeko helburua dute, betiere arte-adierazpenen berrikuntzara, sortzaileen babesera, parte-hartzera eta tokiko ingurunearekiko harremanera bideratuta. Sorkuntzarako diru-laguntza deialdia urtero egingo da, bi urtez behin arte plastikoak eta gainerako arte-adierazpenak tartekatuz. 2019ko deialdian, jarduera-proiektu horiek kultura- edo sormen-sektoreren batean sartuta egon beharko dute: zinema eta Ikus-entzunezkoak, argazkia, dantza, literatura, musika, antzerkia … (plastikoak izan ezik). Diru-laguntza hauen helburua da sortzaileei beraien obra sortu eta gauzatzeko laguntza ekonomikoa ematea.

 

Eskaerak egiteko azken eguna otsailaren 3a

Oinarriak

 

Eskaera-orria