Berriak
Atzealdea

Adinekoek ere txotx garaiaz gozatu dute!

Asteazkeneroko hitzordua berezia izan da aste honetan. Ttapa-Ttapa ekimenean parte hartzen duten adinekoek ohiko ibilbidea albo batera utzi eta Akarregi sagardotegirako bidea egin zuten. Iritsitakoan saria jaso zuten: sagardotegian bazkaria egin baitzuten.

2018·03·23


  • Ttapa-Ttapa ekimenean parte hartzen duten 150 adinekok sagardotegian bazkaldu dute aste honetan
  • Zahartzaro aktiboa sustatzeko ekimena da Ttapa-Ttapa eta asteazkenero 100 lagun inguru biltzen dira herritik buelta bat emateko.

Hernaniko Udalak Osakidetzarekin eta herriko hainbat elkarterekin aurrera eramaten duen programa da Ttapa-Ttapa. Asteazkenero biltzen dira 100 bat pertsona Atsegindegin, 10:45ean, kirol oinetakoak jantzita eta gogoz gainezka, herritik buelta bat emateko irrikan. Gaitasun desberdinei egokitutako hiru ibilbide egiten dira.Aste honetako hitzordua, ordea, berezia izan da, ohiko ibilaldia egin beharrean, Akarregi sagardotegira joan baitziren asteazkenean; gehienak oinez eta gutxi batzuk, tren berdean. Helmugan, baina, bazkaria zuten zain, galdutako indarrak berreskuratzeko

.Asteroko ibilaldiez gain, erorketak saihesteko tailerrak egiten dituzte udaltzainekin eta, aurten, lehen aldiz, ipar martxan ere hasi dira batzuk.Ttapa-Ttaparen helburua da osasun prebentzioa eta sozializazioa bultzatzea, hau da, helduen arteko ezagutza eta harremantzea sustatzea jarduera fisikoa egiten duten bitartean.