Berriak

358.500 euroko gastua egin dute hernaniarrek herriko merkataritza eta ostalaritza establezimenduetan #eutsihernaniri kanpainari esker

50 euroko 5.294 bonu saldu dira guztira. Bonu euro bakoitzeko 1,37 euro gastatu dira. Beraz, gastu erreala %37 handitu da. 2020·07·07

358.500 euroko gastua egin dute hernaniarrek herriko merkataritza eta ostalaritza establezimenduetan #eutsihernaniri kanpainari esker

#eutsihernaniri erosketa bonuen kanpaina arrakasta handiz amaitu da. Ekainaren hasieran jarri zuen martxan Udalak, Berriak merkatarien eta ostalarien elkartearekin elkarlanean, COVID-19ak tokiko ekonomian eragindako kalteak leundu nahian.

Kulturaren berpiztea uda giroan

Uda Hernanin egitaraua gaur bertan hasiko da haurrentzako zinemarekin: "Leo Da Vinci" proiektatuko da aire librean, Atsegindegin, 22:00etan 2020·07·03

Kulturaren berpiztea uda giroan

Uda honetan egongo da kulturaz gozatzeko aukera, beti ere arduraz. Denbora luzez egon gara zuzeneko kultur ekitaldiez gozatzeko aukerarik gabe, eta apurka-apurka batzuk antolatu diren arren, udako hilabeteetan egongo da horretarako parada. Betiko moduan, diziplina ugarik izango dute lekua Hernaniko kultur programazioan: musika, dantza, antzerkia, bertsoak, txotxongiloak, baita izarren behaketa ere. Denak aire librean, Atsegindegin eta Chillida Leku museoan.

Nerabe eta gazteentzako udako ikastaroak martxan

2020·06·30

Nerabe eta gazteentzako udako ikastaroak martxan

Piragua, skate, parkour, arku tiroa eta eskalada egiteko aukera izango dute nerabeek eta gazteek uda honetan, herrian bertan. Uda modu aktiboan igarotzeko aukera aparta.

Jarduera fisikoa eta kirolaren udako kanpaina abian

2020·06·27

Jarduera fisikoa eta kirolaren udako kanpaina abian

Uztailaren 1ean hasita, igerileku irekiak zabalik egongo dira. COVID-19a dela eta, segurtasun neurri zorrotzak ezarriko dira eta aforoa mugatuko du Udalak.

ERAKUNDE ADIERAZPENA: LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Eguna

Ekainaren 28an ospatzen da kolektibo horren eskubideen aldeko eguna mundo osoan 2020·06·26

ERAKUNDE ADIERAZPENA: LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Eguna

Hernaniko udalbatza osatzen duten talde politiko guztiek -EH Bilduk, EAJ-PNVk, Elkarrekin Podemos-OHk eta PSEk- adostutako testua da LGTBIren inguruko adierazpena. Bertan, kolektibo horren eskubideak bermatzeko Udalak hartzen dituen konpromisoak jasotzen ditu, baita beste erakundeei egiten zaizkien eskaerak ere.

Biteri kultur etxeko ikasgela, erakusketa gela eta liburutegia, irekita

Udako ordutegia jarri da martxan: 09:00-14:00. Uztaila eta abuztuan arratsaldez itxita egongo da 2020·06·25

Biteri kultur etxeko ikasgela, erakusketa gela eta liburutegia, irekita

Sanjoanetako alkatearen agurra

Asteartean, hilak 23, 11:45ean hasiko da zuzeneko emanaldia, streaming-en bidez 2020·06·22

Sanjoanetako alkatearen agurra

Aurtengo sanjoanak bertan behera gelditu diren arren, jaien hasieraren momentua berezia izan ohi da hernaniarrontzat. Pandemiak behartu gaitu une hori beste modu batean bizitzera, baina Xabier Lertxundi Asteasuinzarra herriko alkateak hain kuttuna den momentu hori baliatu nahi du herritarroi mezu bat bidaltzeko. 11:45ean emititu da zuzenean: streamingen bidez eta irrati bidez (91.8 MHz irrati-frekuentzian) jarraitu ahal izan da.

Datozen egunotan jende pilaketak ez egoteko kontrola zorroztuko du Udalak

Gaur goizean udal eta ostalarien ordezkariek izandako bileran adostu dute neurriak zorrotz aplikatuko dituztela 2020·06·19

Datozen egunotan jende pilaketak ez egoteko kontrola zorroztuko du Udalak

Urtero Sanjoanak ospatu izan diren egunak gerturatzen ari dira eta aurtengo jaiak bertan behera gelditu diren arrean, kalean jende pilaketak sor daitezkeela aurreikusten du Udalak. Hori saihesteko neurri bereziak jarriko ditu martxan, hala nola Udaltzaingoaren kaleko presentzia areagotzea. Ostalariekin ere elkartu da gaur goizean eta horiek konpromisoa hartu dute tabernen aforoa eta neurriak zorrotz betetzeko.

Merkataritza jazarpenari edo spam-i aurre egiteko kontsumitzaileok ditugun eskubideak eta tresnak jasotzen ditu KIUBek udako liburuxkan

Telefonoz, posta elektronikoz edo posta arruntaz guk eskatu gabe bidaltzen dizkiguten mezuak, eskaintzak eta zerbitzuak dira jazarpena 2020·06·19

Merkataritza jazarpenari edo spam-i aurre egiteko kontsumitzaileok ditugun eskubideak eta tresnak jasotzen ditu KIUBek udako liburuxkan

Telefonoz, posta elektronikoz edo posta arruntaz guk eskatu gabe bidaltzen dizkiguten mezuak, eskaintzak eta zerbitzuak dira merkartaritza-jazarpena edo spam. Jazarpen horren aurrean zein eskubide ditugun eta horri aurre egiteko zer baliabide ditugun azaltzen ditu Kontsumitzailearen Bulegoak argitaratu duen liburuxka berrian.

4.200 bat erosketa bonu saldu dira #eutsihernaniri kanpainaren lehenengo bi asteetan

Herritarren zein merkatarien artean harrera ona izan du ekimenak: bonuen salmenta etengabea da eta kanpainara atxikitu diren negozioak 151 dira jadanik 2020·06·17

4.200 bat erosketa bonu saldu dira #eutsihernaniri kanpainaren lehenengo bi asteetan

#eutsihernaniri herriko merkataritza eta ostalaritza sustatzeko erosketa bonuen kanpainaren hirugarren astean murgildu gara. Ekainaren 15 arte, 4.152 bonu saldu dira. Kanpainara atxikitutako negozioen zerrenda ere pixkanaka-pixkanaka handitzen ari da, eta jadanik 151 negoziok bat egin dute #eutsihernaniri kanpainarekin.

COVID-19 dela eta derrigorrez itxi behar izan duten negozioei hobarituko zaizkie ura, saneamendua eta hondakinen bilketa zerbitzuen tasak

Hobari hauek 340 negoziori eragingo diote eta udal aurrekontuarentzat 52.000 euro inguruko eragina izango du 2020·06·16

COVID-19 dela eta derrigorrez itxi behar izan duten negozioei hobarituko zaizkie ura, saneamendua eta hondakinen bilketa zerbitzuen tasak

COVID-19 gaitzak sortutako osasun krisiaren ondorioz, zenbait enpresa, merkataritza eta ostalaritza negoziok itxi behar izan dute. Horrek kalte ekonomiko handiak ekarri dizkie. Udalak, ondorio horiek arindu nahian, ur, saneamendu eta hondakinen bilketa zerbitzuen tasetan hobariak onartu ditu. Neurri horiek 340 negoziori eragingo diote. Hobari hauen ondorioz, Udalak ez ditu jasoko 52.000 euro inguru.

Uda hasieran elkar zainduz kulturaz gozatzeko aukera paregabea

"Kulturaz gozatu, elkar zaindu" kultur ekitaldi sorta antolatu dute Jai Batzordeak eta Udalak, elkarlanean, udari ongietorria emateko 2020·06·15

Uda hasieran elkar zainduz kulturaz gozatzeko aukera paregabea

COVID-19aren pandemiaren ondorioz, San Joan jaiak bertan behera gelditu dira. Hala ere, udaren hasierako egunetan kulturaz gozatzeko aukera ez da zertan baztertu. Aforo mugatua eta segurtasun neurri zorrotzak bete beharko dira, baina kultura kalera aterako da berriz ere. Udari ongietorria emateko aukera paregabea.

6-10 urtekoentzako udaleku irekiak eta 11-12 urtekoentzako kirol udalekuak egingo dira, segurtasuna bermatzeko moldaketekin

3-5 urtekoentzako udaleku irekiak bertan behera geldituko dira, segurtasun neurriak ezin direlako bermatu 2020·06·10

6-10 urtekoentzako udaleku irekiak eta 11-12 urtekoentzako kirol udalekuak egingo dira, segurtasuna bermatzeko moldaketekin

COVID-19k sortutako osasun alarma dela eta, jende pilaketak saihestea eta segurtasun distantzia mantentzea derrigorrezkoa da gaitzaren hedapena gelditzeko. Hori dela eta, udalekuak ohi bezala antolatzea ezinezkoa da. Hala ere, haurren aisialdirako eskubidea ahal den neurrian bermatzeko asmoz, 6 eta 10 urte bitarteko umeentzako udaleku irekiak eta 11-12 urtekoentzako kirol udalekuak eskainiko ditu Udalak, moldaketa batzuekin. 3-5 urtekoen udalekuak, ostera, ez dira eskainiko, segurtasun neurriak bermatzea ezinezkoa zaiolako Udalari.

Hernaniarrek leku berezia izango dute Chillida Leku museoaren irekiera ekitaldian

COVID-19aren ondorioz itxita egon ondoren, udako solstizioa ospatzeko "Iceberg" dantza ikuskizuna ikusteko aukera izango da ekainaren 20an 2020·06·09

Hernaniarrek leku berezia izango dute Chillida Leku museoaren irekiera ekitaldian

COVID-19aren ondorioz, itxita egon ondoren, ekainaren 20an irekiko dute berriz Chillida Leku museoa. Myriam Perez Cazabon dantzariaren eta Nagore Legarreta argazkilari hernaniarraren artean sortutako "Iceberg" dantza garaikideko ikuskizuna aukeratu dute udako solstizioa ospatzeko. Hernaniarrek 300 sarrera izango dute erretserbatuta eta prezio berezian, gainera. Hilaren 15tik 19ra bitartean erosi ahalko dira Biterin.

COVID-19 dela eta, udal ikastaroen antolaketan eta ordaintzeko moduetan aldaketak egongo dira

2020-2021ko udal ikastaroen antolaketan aldaketak egon daitezkeela eta, kuoten ordainketaren irizpide berriak finkatzen dira 2020·06·08

COVID-19 dela eta, udal ikastaroen antolaketan eta ordaintzeko moduetan aldaketak egongo dira

COVID-19 gaitzaren osasun krisiaren ondorioz, udal ikastaroetan aldaketak egon daitezkeela aurreikusten da. Hori dela eta, ikastaro horiek kobratzeko irizpideak egoera berrira egokitu dira.

Kirol eta jarduera fisikoaren instalazioak apurka-apurka eta baldintza zorrotzekin irekiko dira

Gimnasioa izango da zabaltzen lehenengoa: ekainaren 8an, aurretiko hitzordua hartuta eta aforoaren herenarekin 2020·06·04

Kirol eta jarduera fisikoaren instalazioak apurka-apurka eta baldintza zorrotzekin irekiko dira

Datorren astelehenetik aurrera modu progresiboan irekiko dira kirola eta jarduera fisikoa egiteko udal instalazioak eta zerbitzuak. Gimnasioa izango da zabalduko den lehenengoa, aforo mugatua eta aurretik antolatutako txandak eginda. Igerileku estaliak izango dira hurrengoak eta, azkenak, kanpoko igerilekuak.

Hernaniko autonomoentzako eta enpresa txikientzako 525.000 euroko dirulaguntzak atera ditu Udalak

Irailaren 30a arteko epea dago eskaerak aurkezteko 2020·06·01

Hernaniko autonomoentzako eta enpresa txikientzako 525.000 euroko dirulaguntzak atera ditu Udalak

Hernaniko Udalak dirulaguntza lerro bat sortu du COVID-19 pandemiak tokiko ekonomian sortu dituen kalteak leundu eta Hernaniko mikroenpresei eta norberaren konturako langileei laguntza emateko.

Herriko saltokietan eta ostalaritza establezimenduetan erostera animatzeko bonuen kanpaina abian dago

#eutsihernaniri izeneko kanpainaren barruan, 50 euroko 10.000 bonu jarriko dira herritarren esku 2020·05·29

Herriko saltokietan eta ostalaritza establezimenduetan erostera animatzeko bonuen kanpaina abian dago

#eutsihernaniri erosketa txartelen kanpaina prest dago. Erosketa bonuen kanpaina bat da, herriko saltokietan, ostalaritza establezimenduetan eta zerbitzuetan erabiltzeko. 50 euroko 10.000 bonu jarriko ditu Udalak herritarren eskura. Kanpainan parte hartu nahi duen herritarrak 35 euro ordainduko ditu eta 50 euroko erosketa egin ahalko du. Beraz, Udalak 15 euro -bonuaren herena- hartuko du bere gain. Guztira, 150.000 euro bideratuko du Udalak ekimen honetara, eta tokiko ekonomian izango duen eragina 500.000 eurokoa izango da.