Berriak

Udalekuetarako begiraleen lan-poltsan izena eman daiteke ekainaren 7ra arte

Uztailaren 1etik 23ra bitartean izango dira udalekuak, astelehenetik ostiralera (9:30-13:00) 2021·05·17

Udalekuetarako begiraleen lan-poltsan izena eman daiteke ekainaren 7ra arte

Uztaileko udalekuetan lan egiteko begiraleen lan-poltsa osatzen ari da Udala. Hautaketa prozesuan parte hartzeko eskabideak ekainaren 7ra arte egin daitezke. Uztailaren 1etik 23ra bitartean izango dira udalekuak, astelehenetik ostiralera (9:30-13:00) eta begiraleen jarduna programaketa hau eraiki eta gauzatzea da.

Musika Eskolak aurrematrikula zabalik dauka ikasle berrientzat

Maiatzaren 28ra bitartean egin daiteke eskaera, on line 2021·05·15

Musika Eskolak aurrematrikula zabalik dauka ikasle berrientzat

Hernani udal musika eskola ikasle berrientzako aurrematrikula zabalduko du datorren astean. Izena eman nahi duenak hilaren 28ra arteko epea izango du. Aurrematrikula on line egingo da nagusiki. Aukera presentziala ere bermatuko da aurrez hitzordua hartuta.

COUTH enpresa hernaniarraren eraikin berria Galarretako parke teknologikoan kokatzeko lanean dira enpresa eta Udala

Mende erdiz Hernanin errotutako enpresa honen etorkizuna herriari lotuta jarraitzea da bi aldeen helburua 2021·05·13

COUTH enpresa hernaniarraren eraikin berria Galarretako parke teknologikoan kokatzeko lanean dira enpresa eta Udala

COUTH Industrial Marking Systems SLU-k ia mende erdia darama Hernanin eta etorkizunean Hernanin jarraitzeko lanean ari dira enpresako eta udal ordezkariak. 1963an hasi zen lanean gure herrian, eta ordutik Zikuñagako industrialdean dago. Hamarkada hauetan bere jarduerak ekoizpenetik ikerketarantz eta garapenerantz eboluzionatu du. Egun, mundu osoko dozenaka herrialdetan du presentzia, eta etorkizunean hedatzeko asmoa du. Horren ondorioz, bere egungo beharretara egokituko den eraikin berri bat behar du. Enpresako talde arduradunak eta Hernaniko Udalak irtenbide posibleak landu dituzte, eta, COUTHen instalazio berriak Galarretako parke teknologikoan kokatzea ahalbidetzeko lanean ari dira.

Urumea bailarako aisialdi guneen inguruko azterketan parte hartzeko 2. bilera irekia

Osteguneko saioan diagnostikotik jasotako emaitzak azaldu eta gauzatu daitezkeen ekintza proposamenak bilduko dira. Parte hartzeko interesa duenak aurretik izena eman behar du 2021·05·13

Urumea bailarako aisialdi guneen inguruko azterketan parte hartzeko 2. bilera irekia

Urumea bailaran zehar, Hernaniko udalerrian, aisialdi guneen erabileraren inguruan sortutako kezken harira pausoak ematen jarraitzeko helburuarekin, azterketa bat abian jarri du Udalak. Azterketaren helburua aisialdi jarduerek sortutako egoeraren diagnostikoa egitea izango da eta bertatik eratorriko den ekintza plan bat diseinatzea. Ostegunean egingo da bigarren saioa, 18:00etan, Biteri kultur etxean. Saio horretan diagnostikotik jasotako emaitzak azaldu eta gauzatu daitezkeen ekintza proposamenak bilduko dira.

#eutsihernaniri kanpainaren 4. ekitaldian 4.000 erosketa bonu jarriko dira salgai herriko merkataritza sustatzeko

Datorren astelehenetik ekainaren 12ra bitartean egongo da indarrean kanpaina 2021·05·07

#eutsihernaniri kanpainaren 4. ekitaldian 4.000 erosketa bonu jarriko dira salgai herriko merkataritza sustatzeko

Herriko merkatariak laguntzea eta herritarrek herrian erosteko ohitura sustatzea dira Udalak eta Berriak elkarteak antolatutako kanpainaren xede nagusiak. Maiatzaren 10etik ekainaren 12 arte bitartean egongo da indarrean #eutsihernaniri kanpainaren 4. ekitaldia.

Loidi eta Altzueta arteko landabidearen segurtasuna hobetzeko lanak amaitu dira

Bidearen zatirik estuenean norabide bakarra ezartzen duten semaforoak eta erreka ondoko bide bazterrean hesiak jarri dira 2021·05·05

Loidi eta Altzueta arteko landabidearen segurtasuna hobetzeko lanak amaitu dira

Loidi eta Altzueta baserriak lotzen dituen landabidearen segurtasuna hobetzeko lanak amaitu berri dira. 2020ko martxoaren 8ko gauean, bide horretatik igarotzen ari zen auto bat errekara erori zen eta hiru pertsona hil ziren. Ordutik bide horren segurtasuna hobetzeko lanean aritu da Udala. Landabidea estua da eta errekaren ondoan dago. Hori dela eta, bertan obrak egitea oso konplexua da. Urtebeteren ostean, bi neurri hartu ditu Udalak: behin betiko semaforoak jarri ditu bidearen zatirik estuenean zirkulazioa norabide bakarrekoa izan dadin eta errekaren ondoko bazterrean egurrez estalitako altzairuzko hesiak jarri ditu.

Zero zabor hozkailua astelehenetik martxan

Hernaniko Udalak Zero Zabor Hozkailua izeneko proiektu pilotua jarriko du martxan maiatzaren 3an, “Residuo Cero Fundazioarekin” eta herriko Lehen Hezkuntzako ikastetxeekin elkarlanean, jangeletan soberan geratzen zaien janaria aprobetxatzeko. 2021·04·29

Zero zabor hozkailua astelehenetik martxan

Proiektu pilotu honekin, elikagaien xahutzearen kontra egin nahi du Udalak, pertsona batzuen elikagai soberakinak beste batzuen eskura jarriz eta hondakin organikoaren prebentzioan eta “zero zabor” kudeaketan beste pausu bat emanez.

Hernaniko Energia Berriztagarrien Komunitatea (EBK)-ren aurkezpena ostegunean

19.00ean Biterin, Energia Berriztagarrien Komunitateen (EBK) inguruko azalpenak emango dira, eta hernaniar orori Hernaniko EBK sortu eta kide izateko gonbidapena egingo zaio. 2021·04·26

Hernaniko Energia Berriztagarrien Komunitatea (EBK)-ren aurkezpena ostegunean

19.00ean Biterin, Energia Berriztagarrien Komunitateen (EBK) inguruko azalpenak emango dira, eta hernaniar orori Hernaniko EBK sortu eta kide izateko gonbidapena egingo zaio.

Gutxieneko zerbitzuak soilik izango dira apirilaren 22ko sektore publikoko greba dela eta

Udal langileen Batzordeak bat egin du apirilaren 22an hainbat sindikatuk deituriko sektore publikoko grebarekin 2021·04·21

Gutxieneko zerbitzuak soilik izango dira apirilaren 22ko sektore publikoko greba dela eta

Udal Langileen Batzordeak grebarekin bat egin du eta bihar udaletxea eta udal zerbitzuak itxita egongo dira. Soilik bermatuko dira Eusko Jaurlaritzak ezartzen dituen gutxieneko zerbitzuak.

Pandemia egoerara egokitutako udaleku irekiak eta kirol udalekuak antolatuko ditu Udalak

Izen-ematea apirilaren 26tik 30era izango da online. Plaza baina haur gehiago apuntatuz gero zozketa egingo da 2021·04·21

Pandemia egoerara egokitutako udaleku irekiak eta kirol udalekuak antolatuko ditu Udalak

3-10 urte bitartekoei zuzendutako Udaleku irekiak uztailaren 1etik 23ra izango dira . 11-12 urteko nerabeei zuzendutako Kirol Udalekuak , berriz, uztailaren 5etik 23ra. Ordutegia bietan 9:30etatik 13:00etara izango da.

Apirilaren 22ko greba dela eta, asteazken gauean ez da frakzio organikoa jasoko

Poligonoetan ez da kartoia jasoko ostegunean eta altzarien bilketa ere ez da egingo. 2021·04·20

Apirilaren 22ko greba dela eta, asteazken gauean ez da frakzio organikoa jasoko

Datorren ostegunean sektore publikoan deituta dagoen grebarekin bat egin du Garbitania soziatate publikoko enpresa batzordeak. Horrek eragina izango du hondakinen bilketan: asteazken gauean jasotzen den organikoa ez da jasoko: ostegun goizean egiten den altzari bilketa eta poligonoetako kartoia ere ez dira bilduko. Herritarrei eskatzen zaie, mesedez, ez ateratzeko hondakin horiek kalera.

Galarretako eremuan agindutako konpromiso eta inbertsioak gauzatzeko eskatu dio Hernaniko alkateak Jaurlaritzari

2009 urtean sinatu zituen Udalak hitzarmen desberdinak Jaurlaritzaren menpeko erakunde publikoekin Galarretako Parke Teknologikoa eta Estubegi Industrialdea garatzeko. 12 urte pasa ondoren, garapen horiek ez dira gauzatu. 2021·04·20

Galarretako eremuan agindutako konpromiso eta inbertsioak gauzatzeko eskatu dio Hernaniko alkateak Jaurlaritzari

Gasteizko legebiltzarrean egindako agerraldian, Xabier Lertxundi alkateak gogorarazi du Galarretako eremua estrategikoa dela Donostialdearentzat lurralde garapenari eta enplegu sorrerari dagokionez.

Haur Eskolan izena emateko epea irekita dago

Matrikulazioa interneten bidez egin daiteke eta aurrez aurre 2021·04·13

Haur Eskolan izena emateko epea irekita dago

Herriko 0-2 urte bitarteko haurrak Haur Eskolan matrikulatzeko epea zabalik dago.

Renfeko zerbitzuan aldaketak asteburuan

Trenaren ordez autobusak Floridatik Pasaiarantz 2021·04·12

Renfeko zerbitzuan aldaketak asteburuan

Apirilaren 17 eta 18an Donostiako Gros auzoan dagoen Iztuetako pasabidea botatzeko lanak burutuko dituzte eta tren zerbitzua etengo dute Hernaniko estazioa eta Pasaia artean

Hernaniko komunitate osasuntsuagoa izateko herriak dituen aktiboak identifikatzeko prozesua, abian

Proiektuaren aurkezpen irekia apirilaren 13an egingo da, Biteri kultur etxean 2021·03·30

Hernaniko komunitate osasuntsuagoa izateko herriak dituen aktiboak identifikatzeko prozesua, abian

Hernaniko ongizate eta osasun komunitarioa hobetzeko prozesu partehartzailea abian jarriko dute Hernaniko Udalak eta osasun zentroak elkarlanean. Prozesu horren helburua da, osasun eta ongizate komunitarioa indartzeko bidean, herriko osasun aktiboen mapa osatzea. Herritarrekin batera egin nahi den prozesua da eta, hortaz, apirilean eta maiatzean lau saio antolatu dira herritarren ekarpenak jasotzeko. Horren aurretik, apirilaren 13an, proiektuaren aurkezpen irekia egongo da.

Etxebizitza alokairuan hartzeko dirulaguntzetara 133.000 euro bideratuko ditu Udalak

Etxebizitzak alokairuan hartzeko dirulaguntza maiatzaren 19ra arte eska daiteke 2021·03·22

Etxebizitza alokairuan hartzeko dirulaguntzetara 133.000 euro bideratuko ditu Udalak

Zazpigarren urtez, etxebizitzak alokairuan hartzeko dirulaguntzak bideratuko ditu Hernaniko Udalak. Guztira, 133.000 euroko partida bideratuko du Udalak horretarako. Bi modalitate daude: gazteenak (18-35 urte bitartekoena) 76.500 euroko partida du eta helduenak, (<36 urtetatik gorakoena) 56.500 euroko partida. Eskaerak egiteko epea maiatzaren 19an bukatuko da.

Urumea bailarako aisialdi guneen inguruko azterketan parte hartzeko bilera irekia

Udan, bereziki, sortzen diren erabilera okerrak direla eta, naturgune hori babesteko neurriak hartzea beharrezkoa da 2021·03·18

Urumea bailarako aisialdi guneen inguruko azterketan parte hartzeko bilera irekia

Urumea bailaran zehar, Hernaniko udalerrian, aisialdi guneen erabileraren inguruan sortutako kezken harira pausoak ematen jarraitzeko helburuarekin, azterketa bat abian jarri du Udalak. Azterketaren helburua aisialdi jarduerek sortutako egoeraren diagnostikoa egitea izango da eta bertatik eratorriko den ekintza plan bat diseinatzea.