Berriak

Elkartzea eta udalerritik mugitzea mugatu du Eusko Jaurlaritzak

COVID-19a dela eta, neurri berriak ezarri dituzte EAE osoan 2020·10·27

Elkartzea eta udalerritik mugitzea mugatu du Eusko Jaurlaritzak

Txakurrak aske ibiltzeko gune berria Iturmendin

24 orduz aske ibil daitezke 175 metroko perimetroa duen gune horretan 2020·10·26

Txakurrak aske ibiltzeko gune berria Iturmendin

2020·10·23

Hernani eremu gorrian sartu dela eta, neurri zorrotzagoak ezarri dira

COVID-19ren intzidentzia tasa nabarmen areagotu da azken asteotan Hernanin, eta, ondorioz, eremu gorrian sartu da gure udalerria EAEko beste 24rekin batera. Intzidentzia tasa altuak dituzten udalerrietan neurri zorrotzagoak ezarri ditu Eusko Jaurlaritzak. Udal zerbitzuei dagokienez, birusaren hedapenari aurre egin nahian, erabaki batzuk hartu ditu Udalak.

Web serie batek eta Urumea ibaiarekin lotutako argazkilaritza proiektu batek irabazi dute arte sorkuntza beka

Zehar Kablea Sormen Taldearen "Belarri bero, bai esan?" web seriea eta Nagore Legarretaren "Ibaia ez da toki bat, URUMEA" proiektua dira irabazleak 2020·10·16

Web serie batek eta Urumea ibaiarekin lotutako argazkilaritza proiektu batek irabazi dute arte sorkuntza beka

Zehar Kablea Sormen Taldearen "Belarri bero, bai esan?" web seriea eta Nagore Legarretaren "Ibaia ez da toki bat, URUMEA" argazkilaritza eta ikus-entzunezkoa uztartzen dituen proiektua garatuko dira datozen hilabeteotan arte sorkuntza bekaren laguntzaz.

Txukuntze lanak egiten ari dira Atzietako haur-parkean

Jolasak txukundu eta margotu eta pintadak kentzen ari dira 2020·10·15

Txukuntze lanak egiten ari dira Atzietako haur-parkean

Atzieta kalearen atzealdean dagoen haur-parkean konponketa lanak egiten ari dira aste honetan. Egun dauden jolasak txukuntzen eta margotzen eta dauden pintadak kentzen ari dira. Horrekin batera, korrosioaren aurkako inprimazio bat ere ematen ari zaie jolasei. Gogorarazi nahi diegu herritarrei lanek dirauten bitartean ezingo dela parkea erabili.

Larregain-Akola bidearen zati bat berritzeko lanak hasi dira

Lanek bi aste iraungo dute eta trafikoan traba batzuk sortuko dituzte. Horiek adierazteko seinaleak jarri dira 2020·10·14

Larregain-Akola bidearen zati bat berritzeko lanak hasi dira

Larregain-Akola bidean berritze lan batzuk egiten hasi da Udala, eta bidea moztuta egongo da, gutxi gora behera 2 astez. Lan horien ondorioz, Larre Gain sagardotegiko aparkalekura iristea posible izango da; baina handik aurrera bidea itxita egongo da.

HHZren bulegoa arratsaldez ere irekiko da

Gaurtik aurrera, asteartean eta ostegunean, 15:30etatik 19:00etara, zabalduko da bulegoa 2020·10·13

HHZren bulegoa arratsaldez ere irekiko da

Gaurtik aurrera, asteartero eta ostegunero zabalduko da HHZ bulegoa. 15:30etik 19:00etara eskainiko ditu goizez eskaintzen dituen zerbitzu berak. COVID-19a dela eta, goizez egiten den bezala, aurretik hitzordua hartu beharko dute herritarrek artatuak izateko.

Ostalaritza establezimenduei hobarituko zaie terrazak eta mahaitxoak jartzeagatik ordaindu beharreko tasa

Udal Gobernuaren proposamena aho batez onartu zuen udalbatzarrak joan zen asteartean 2020·10·06

Ostalaritza establezimenduei hobarituko zaie terrazak eta mahaitxoak jartzeagatik ordaindu beharreko tasa

Herritarrei zergak eta tasak 2021an ez igotzea aho batez onartu zen joan zen astearteko osoko bilkuran. Horrekin batera, pandemiak modu latzean kolpatu duen ostalaritza sektoreari terrazak eta mahaitxoak jartzeagatik ordaindu beharreko tasa %100ean hobaritzea ere onartu zen aho batez.

Tasak eta zergak ez dira igoko 2021ean

Udal gobernuaren proposamena ahoz batez onartu zen astearteko osoko bilkuran 2020·10·02

Tasak eta zergak ez dira igoko 2021ean

Pandemiak eragindako krisialdia dela eta, familia askoren ekonomia kalte handiak jasaten ari da. Horretaz jabetuta, datorren urterako herritarrek ordaindu beharreko tasak eta zergak bere horretan uztea proposatu du udal gobernuak. Aste honetako osoko bilkuran aho batez onartu da proposamena.

Errautsak gordetzeko kolunbarioak bukatu berri dira

108 kutxa daude eta bakoitzean bi hildakoen errautsak sar daitezke 2020·09·30

Errautsak gordetzeko kolunbarioak bukatu berri dira

Hildako senitartekoak errausteko ohitura gero eta zabalagoa da gure artean. Orain arte nitxoetan, etxeetan edota elizetan gorde ohi dira errautsak. Udalak, behar horri erantzun bat eman nahian, kolunbarioak egin ditu hilerrian.

PCR proban positibo eman duten 43 egoiliarren artean, 18 sendatu dira dagoeneko eta 10 hil dira 2020·09·28

COVID-19 EGUNERAKETA: 15 kasu aktibo daude adinekoen egoiliarren artean

Adinekoen egoitzan 43 egoiliarrek eman dute positibo orain arte egin diren PCR probetan. Horietatik 11 daude egoitzan bertan eta ospitalean, ordea, 4 pertsona daude. 18 pertsona sendatu dira jadanik eta 10 hil dira. Langileei dagokienez, orotara, 23k eman dute positibo.

Kulturaz betetako udazkenari ateak irekiko dizkio Biterik

Udako etenaldiaren ostean, kultur etxea zabalik dago berriro. Kulturaz gozatzeko aukera eskaintzeaz gain, osasun neurriak ere zorrotz beteko dira 2020·09·23

Kulturaz betetako udazkenari ateak irekiko dizkio Biterik

Udako etenaldiaren ostean, Biteri kultur etxeak ateak ireki ditu berriro. Kulturari ateak zabalduko zaizkio eta osasun neurriak ere zorrotz beteko dira. "Kultura eta osasuna, biak funtsezkoak direlako, biak uztartuko ditu udazkeneko egitarauak", esan du Koro Etxeberria Kultura zinegotziak. Horrela, pandemiaren etengabeko gaiari ihesbideak proposatzen ditu Kultur Sailak: literatura, antzerkia, arte plastikoak, dantza, bertsoak, kabareta eta musikaz gozatzeko parada izango dute hernaniarrek udazkenean.

Hernanira bizitzera datozen herritarrentzako harrera protokoloa berrituko da aurten

Ekarpenak jasotzeko bilera ireki bat antolatu da urriaren 1ean. Aurretik izena eman behar da, irailaren 29a baino lehenago 2020·09·21

Hernanira bizitzera datozen herritarrentzako harrera protokoloa berrituko da aurten

Hernanira etorri berrien Harrera Protokoloa berrikusi eta berritzeko prozesua abiatu du Udalak. Horrela, egun etorri berriei egiten zaien harrera ezagutu, baloratu eta harrera protokolo berritu eta hobe bat sortuko da. Horretarako, harrera prozesuetan parte hartzen duten entitate eta eragile guztiekin lan egitea ez ezik, herritarren iritziak eta ekarpenak ere jasoko dira.

Xabier Lertxundi: “Hernaniko oroimena berreskuratzea eta plazaratzea funtsezkoa da gure herrian bizikidetzan aurrera egin nahi badugu”

1936ko gerra eta diktaduraren lehen urteetan eta euskal gatazkaren testuinguruan Hernanin eta hernaniarren aurka motibazio politikoz gertatutako giza eskubideen urraketak ikertu eta jaso ditu Udalak, Aranzadirekin elkarlanean 2020·09·18

Xabier Lertxundi: “Hernaniko oroimena berreskuratzea eta plazaratzea funtsezkoa da gure herrian bizikidetzan aurrera egin nahi badugu”

Hernaniko udalean ordezkaritza duten talde politiko guztien ordezkariek aurkeztu dute gaur Hernani Oroimena webgunea. Aranzadirekin elkarlanean egindako ikerketa lanen emaitzak jasotzen ditu webguneak. “Hernaniko oroimen historikoa berreskuratzea eta plazaratzea funtsezkoa da gure herrian bizikidetzan aurrera egin nahi badugu”, esan du Xabier Lertxundi alkateak.

COVID-19ak kutsatutako 41 egoiliarretik lau hil dira 2020·09·17

EGUNERAKETA: adinekoen egoitzan 41 egoiliarrek eman dute positibo PCR proban lehen kasua agertu zenetik

Joan zen abuztuaren 31tik lehen kasua antzeman zenetik, egunero PCR probak egiten ari dira adinekoen egoitzan eta positibo berriak ere ari dira azaltzen. Azken datuen arabera, dagoeneko 41 egoiliarrek eman dute positibo eta horietako lau hil dira. Langileei dagokienez, 15 langilek eman dute positibo. Gaur egoitzako langile guztiei egiten ari zaie berriz ere PCR proba.

Hernaniko ondarea ezagutarazteko hiru ekimen antolatu ditu Udalak Europako Ondareari buruzko Jardunaldien barruan

Ondarea ezagutarazteko asmoz Europako Kontseiluak antolatu ditu "KONTAIGUZU ONDAREA! Ondarea eta Hezkuntza” jardunaldien 5. edizioa 2020·09·15

Hernaniko ondarea ezagutarazteko hiru ekimen antolatu ditu Udalak Europako Ondareari buruzko Jardunaldien barruan

Hernaniko Udalak lehen aldiz parte hartuko du Europako Kontseiluak ondarea ezagutarazteko asmoz bostgarren aldiz antolatzen dituen Jardunaldi hauetan. Guztira, hiru jarduera antolatu ditu Udalak, ondareari buruzko webgunearen aurkezpena, eta San Joan Bataiatzalea parroki-eliza eta alde zaharraren bisita komentatuak. Derrigorrezkoa da aurretik izena ematea.

COVID-19ak kutsatutako 35 egoiliarretik bi hil dira 2020·09·12

EGUNERAKETA: adinekoen egoitzan 35 egoiliarrek eman dute positibo PCR proban lehen kasua agertu zenetik

Joan zen abuztuaren 31tik lehen kasua antzeman zenetik, egunero PCR probak egiten ari dira adinekoen egoitzan eta positibo berriak ere ari dira azaltzen. Azken datuen arabera, dagoeneko 35 egoiliarrek eman dute positibo eta horietako bi hil dira. Langileei dagokienez, 15 langilek eman dute positibo.

Urumea ibaia aisialdirako erabilera neurrigabea jasaten ari da eta horrek kalte izugarriak sortzen ditu naturgune babestu batean

Urumea ibaia biodibertsitateaten babesa helburu duen Europar Batasuneko Natura 2000 sarearen barruan dago 2020·09·11

Urumea ibaia aisialdirako erabilera neurrigabea jasaten ari da eta horrek kalte izugarriak sortzen ditu naturgune babestu batean

Hernaniko Udaleko, Ereñotzuko eta Foru Aldundiko ordezkariak batu dira gaur Urumeako erabilera masiboa eta okerrak sortzen dituen kalteak salatzeko eta hurbiltzen diren herritarrei arauak errespetatzeko eta arduraz jokatzeko eskatu diete.