Berriak

Beterri-Buruntza eskualdea osatzen duten sei udaleko enpresek, profesionalek eta erakundeek eska dezakete 2018·02·20

Enplegua sustatzeko Hotelgintza programarako kontratazioetarako diru-laguntzak eska daitezke

Diru-laguntza horiek 2017ko proiektu berezietarako laguntzen baitan kokatzen dira eta Lanbide eta Beterri-Buruntza eskualdeko udalen artean finantzatzen dira. Eskaerak egin daitezke 2018ko apirilaren 30 arte, Andoaingo Udalaren Sustapen Ekonomiko, Enplegu eta Gazteria Saileko Erregistroan.

Etxeberri auzoko irisgarritasuna hobetuko dituzten lanak hasi dira

Bigarren fasearen lehen atalak sei hilabete iraungo du eta udal zerbitzuen hornidura sareak, errepidearen ezkerreko espaloia eta hegoaldeko oinezko bidea berrituko dira 2018·02·19

Etxeberri auzoko irisgarritasuna hobetuko dituzten lanak hasi dira

Etxeberri auzoko urbanizazioaren bigarren faseari ekin dio Udalak. Aste honetan hasi dira lanak eta abuztuan amaitzea espero da. Sei hilabeteotan Udalaren jabetzakoak diren azpiegiturak berrituko dira: ur-hornidura, saneamendua eta argiztapena, baita espaloiak ere. Obrek dirauten bitartean, AMR lantegikoa zen aparkalekua egokituko da bizilagunentzat.

Hilerriko errolda eguneratzeko lanak 2018·02·19

HILERRIKO ERROLDA

Omenaldi xumea bertso eskola handi bati

"Paulo Ttikiya" Hernaniko bertso eskola sortu eta bizirik mantendu dutenei eskertzeko ekitaldia egin da udaletxean 2018·02·16

Omenaldi xumea bertso eskola handi bati

Paulo Ttikiya bertso eskolaren omenezko ekitaldia egin zen atzo udaletxean. Udalak bertso eskolaren sortzaileak, irakasleak eta ikasleak omendu zituen eta Euskal Herriko bertsolaritzaren historian Hernaniren izena idazteagatik eskerrak eman zizkieten udal ordezkariek hernaniar guztien izenean.

Arte eszenikoen egitarau oparoa prestatu du Hernani Kulturak areto nagusi berritua publikoz betetzeko irrikaz

Estreinatu berriak diren zenbait antzezlan gozatzeko aukera izango da hemendik maiatzera bitartean 2018·02·13

Arte eszenikoen egitarau oparoa prestatu du Hernani Kulturak areto nagusi berritua publikoz betetzeko irrikaz

Egitarau anitza gozatzeko aukera izango dute hernaniarrek ostegunetik aurrera. Antzerkia, musika eta dantza ikuskizunak izango dira publiko guztiak asetzeko lain. Antzezlan berri-berriak taularatuko dira aforo handitua duen Biteriko areto nagusi berrituan. Musikari dagokionez, Morauk eta Izaro Andresek haien lan berriak aurkeztuko dituzte eta Juan Mari Beltranek, ostera, laukotean joko du Hots larretan.

Joskintza, jakintza eta garapen pertsonala hobetzeko tresna

Emakume talde baten formakuntza hobetzeko joskintza eta eskulan tailerra antolatu dute elkarlanean Hernaniko Udalak eta Erroak elkarteak 2018·02·07

Joskintza, jakintza eta garapen pertsonala hobetzeko tresna

Hernaniko Zerbitzu Sozialetako erabiltzaileak diren 15 bat emakume joskintza sortzailea eta eskulanen tailer bat egiten ari dira. Hernaniko Zerbitzu Sozialek eta Erroak gizarteratzeko elkarteak elkarlanean antolatutako tailerra da emakume horien garapen pertsonala eta jakintza hobetzeko asmoz.

Mozorroak, dantza, musika eta dibertsioa, hotzari aurre egiteko pilularik onenak

Inauterien hasiera ostiralean, 15:15ean izango da. Jarraian, eskola umeak irtengo dira txarangarekin 2018·02·06

Mozorroak, dantza, musika eta dibertsioa, hotzari aurre egiteko pilularik onenak

Ostiraletik hasita eta astearteko sardina ehortzi arte bost egun datozkigu ekitaldiz beteta. Musika, dantza, zirkua, jolasak eta mozorroak eguneroko ogi izango ditugu herrian. Hotzari eta hezetasunari aurre egiteko modurik onena.

Kaxkoan leihoak berritzeko diru-laguntzak eskatzeko epea irekita dago

9.000 euroko partida dago horretarako (behar izanez gero, handitu daitekeena) eta diruz lagunduko dira 2016tik 2018ko abendura bitartean egindako obrak 2018·01·25

Kaxkoan leihoak berritzeko diru-laguntzak eskatzeko epea irekita dago

Alde Zaharreko etxebizitzen isolamendu akustikoa hobetzea eta energia kontsumoa murriztea dira diru-laguntza horien helburuak. Egindako inbertsioaren %25 lagunduko da gehienez eta onuradun eta etxebizitza bakoitzeko gehienezko 1.000 euroko diru-laguntza emango du Udalak. Eskaera-orriak HHZn eskura daitezke.

Hondakinen udal tasa hiru hilekoa izango da hemendik aurrera

2018ko tasen eta zergen egutegia aste honetan bidaliko da etxe guztietara 2018·01·24

Hondakinen udal tasa hiru hilekoa izango da hemendik aurrera

Tasa iazko bera da, baina urtean bitan ordaindu beharrean, hiru hilero ordainduko da hemendik aurrera (lau ordainagirietan). 2018ko tasa eta zergen egutegi fiskala etxeetara banatuko da aste honetan. Aipatzeko da diru-sarrera gutxi dituzten familientzako onura fiskalak mantentzen dira.

Ibaiondoko oinezko bideak argiztapen berria du

Uriatik Arizetarainoko bidearen argiztapenak, led teknologiaz gain, presentzia detektagailua ere badauka 2018·01·24

Ibaiondoko oinezko bideak argiztapen berria du

Argiteri publikoa martxan jartzerakoan stand by egoeran egoten da, eta, pertsonaren bat aurretik pasatzerakoan, argi maila handitzen du puntuak,... Honi esker, energetikoki %90a aurreztera iritsi daiteke.. Sodiotik ledera pasatuta, kalifikazio energetikoa A lortu da eta, aldi berean, segurtasunean ere irabazi da. Hernani Erabaki parte-hartze prozesuan herritarrek erabakitako proiektua da hau. Obraren kostea 27.630 eurokoa izan da.

Euskara ari du elkartearekin hitzarmena sinatu du Udalak

Euskara ari du egitasmoaren helburua da kalean, familian, lan munduan, lagunartean... euskararen erabilera areagotzea 2018·01·23

Euskara ari du elkartearekin hitzarmena sinatu du Udalak

Hernaniko alkate Luis Intxauspek eta Axun Larburu Euskara ari du elkarteko lehendakariak sinatu zuten, joan den astelehenean, urtebeteko hitzarmena.

Itzulpen maleta ekitaldiak arintzeko eta euskara normalizatzeko lagungarria dela nabarmendu dute erabiltzaileek

Euskara Zerbitzuak herri elkarteei eskaintzen dien zerbitzua da eta 40 eskaera jaso ditu 2017an 2018·01·19

Itzulpen maleta ekitaldiak arintzeko eta euskara normalizatzeko lagungarria dela nabarmendu dute erabiltzaileek

Udalak herritarrei eta herri elkarteei eskaintzen dien zerbitzua da itzulpen maleta, antolatzen dituzten hitzaldietan eta ekitaldietan herritar guztien hizkuntza eskubideak bermatzen laguntzeko asmoz. Ekitaldiak elebakarrean egitea ahalbidetzen duen neurrian, euskararen normalkuntzarako lagungarria dela aipatu dute erabiltzaileek.

Geldialdi nagusietan oharrak jarriko dira 2018·01·18

Herri barruko autobusean, goizeko ordutegietan, moldaketak izango dira astelehenetik aurrera

Autobus urbanoaren erabilera aintzat hartuta, zenbait aldaketa egingo ditu Udalak. Goizeko ordutegian ikastetxeetako sarrera orduak, medikuen txandak eta hiriarteko autobusekin loturak bermatu asmoz, hainbat moldaketa izango dira Hiribusaren goizeko zerbitzuetan. Bi autobusen irteera bost minutu aurreratzea eta lau zerbitzutik bostera pasatzea dira aldaketa nagusiak. Aldaketak indarrean sartuko dira datorren astelehenetik aurrera (urtarrilaren 22tik aurrera). Geldialdietan oharrak jarriko ditu Udalak aldaketen berri emateko.

Hasi da txotx denboraldia!

Larunbatean ofizialki inauguratu zen Hernanin sagardotegien denboraldia 2018·01·15

Hasi da txotx denboraldia!

Hemendik Aste Santura bitartean, Hernaniko sagardotegiak irekita egongo dira: herriko hamabi sagardotegietan sagardoa, txuleta eta bakailaoa dastatzeko aukera paregabea dago, beraz. Luis Intxauspe alkateak gogorarazi zuenez, Hernanik atsegin handiz hartuko ditu bisitariak, baina, modu berean, gogorarazi zuen hernaniarrek eta herriak errespetua merezi dutela. Halaber, Hernanik sexu erasoak onartzen ez dituela nabarmendu zuen.

Zaporeak Proiektuak irekiko du aurtengo txotx denboraldia

Irekiera ekitaldia larunbatean, hilak 13, 13:00etan, izango da, Gudarien plazan 2018·01·10

Zaporeak Proiektuak irekiko du aurtengo txotx denboraldia

Elkartasuna eta gastronomia uztartzen dituen proiektua da Zaporeak. Hernanik bezala, Etiopiako Wukro herriarekin lotura estua dute Zaporeak proiektuko kideek. Aurten haiek zabalduko dute Txotx denboraldia Hernanin.

2018ko udaberriko jabetze eskolako ikastaroak eta tailerrak

Plaza Feminista. Aristizabal kalea, 7, behea. 943 33 70 17 . berdintasuna@gmail.eus 2018·01·08

2018ko udaberriko jabetze eskolako ikastaroak eta tailerrak

2018ko udaberriko Jabetze Eskolako ikastaroak eta tailerrak.

Hilerriko errolda eguneratzeko prozesua

Hiru hilabeteko epea izango dute interesatuek espedientea ikusi eta aldaketak egiteko 2017·12·27

Hilerriko errolda eguneratzeko prozesua

Udalak xahutze lanak hasi ditu hilerriko errolda eguneratze aldera. Horretarako hiru hilabeteetako prozesu bat jarriko du martxan, hilobiratze eskubideen jabeek beraien espedienteak ikusi eta behar diren aldaketa guztiak egiteko.