Berriak

2020ko San Joan jaiak eta preludioa bertan behera gelditu dira

Egun horietan, zenbait kultur jarduera egingo dira herriko giroa alaitzeko 2020·05·26

2020ko San Joan jaiak eta preludioa bertan behera gelditu dira

Sanjoanak ohi bezala antolatu eta gozatzeko asmoarekin zenbait bilera egin diren arren, COVID 19-ak sortutako egoerak gaur gaurkoz ez du bermatzen jaiak kalean beharrezko segurtasunarekin ospatu ahal izatea. Hori kontuan hartuta, 2020ko Sanjoanak bertan behera uztea erabaki zuen Sanjoanetako Jai Batzordeak atzo egindako bilkuran. Edonola ere, herriari alaitasuna eta bizia eman asmoz, zenbait kultur jarduera egingo dira.

Saioak doakoak dira eta ekainaren 3 arte eman daiteke izena 2020·05·26

Elkar laguntza eta elkar ikasketa saioak merkatarientzat eta ostalarientzat

Hernaniko Udalak, Berriak merkatari elkartearekin elkarlanean, elkar laguntza eta elkar ikasketa saioak antolatu ditu Hernaniko merkatari eta ostalari guztientzat (elkartekoak izan edo ez). Saioak doakoak dira eta izena ekainaren 3a arte eman daiteke.

Haur Eskolan izena emateko epea irekita dago

Matrikulazioa interneten bidez egin daiteke maiatzaren 21etik ekainaren 8ra arte, eta aurrez aurre, ekainaren 1etik 8ra 2020·05·25

Haur Eskolan izena emateko epea irekita dago

Herriko 0-2 urte bitarteko haurrak Haur Eskolan matrikulatzeko epea zabalik dago. Matrikulazioa interneten bidez egin daiteke maiatzaren 21etik ekainaren 8ra arte, eta aurrez aurre, ekainaren 1etik 8ra.

Oinezkoek eta txirrindulariek jarduera fisikoa eta kirola egiteko lehentasuna izateko herriko hiru eremu egokitu dira

Urbieta, Sagastialde eta Akarregiko eremuetan lehentasuna izango dute asteburuetako ordutegi zehatz batzuetan alarmak dirauen bitartean 2020·05·22

Oinezkoek eta txirrindulariek jarduera fisikoa eta kirola egiteko lehentasuna izateko herriko hiru eremu egokitu dira

Bihar sartuko dira indarrean arau berriak Urbieta, Sagastialde eta Akarregiko eremuetan. Alarmak dirauen bitartean, zehaztutako egun eta orduetan, oinezkoek eta txirrindulariek izango dute lehentasuna.

Hernaniko nerabeei gomendioak konfinamendu ostean arrisku jarrerak murriz ditzaten

Konfinamendua arindu dela, hainbat gomendio luzatuko zaizkie Gaztelekutik, bereziki tabakoa edo kalamua erretzea, edo alkohola edatea gutxitu duten nerabeei 2020·05·19

Hernaniko nerabeei gomendioak konfinamendu ostean arrisku jarrerak murriz ditzaten

Hernaniko 12 eta 16 urte bitarteko nerabeek dituzten arrisku jarreren ikerketa egin zen 2019an. Bertan jasotzen zen tabakoa, alkohola eta droga arinen kontsumoaren inguruko hainbat datu. Jakina da itxialdian, nerabeak, oro har, sustantzia horien kontsumoa gutxitu dutela. Orain konfinamendua arindu dela, hainbat gomendio luzatuko zaizkie Hernaniko Gaztelekutik, bereziki tabakoa edo kalamua erretzea, edo alkohola edatea gutxitu duten nerabeei.

Maiatzaren 22tik aurrera itzuliko ditu kuotak ordaintzeko emandako kontu korronteetan 2020·05·15

102.779 euro itzuliko ditu Udalak COVID-19aren ondorioz bertan behera edo murriztuta geratu diren zerbitzuen tasetan

COVID-19aren ondorioz bertan behera edo murriztuta geratu diren zerbitzuen kuotak itzultzen hasiko da Udala datorren astetik aurrera. Guztira, 102.779,02 euro itzuliko zaizkie herritarrei ordaintzeko eman zituzten kontu korronteetan.

Nagore Ruiz de Arbulo hernaniarrak irabazi du San Joan kartelen lehiaketa

Guztira, 816 herritarrek eman dute bozka Internetez, eta kartel irabazleak. 257 bozka jaso ditu. 2020·05·14

Nagore Ruiz de Arbulo hernaniarrak irabazi du San Joan kartelen lehiaketa

Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara egongo da zabalik, eta aurretiko hitzordua duten herritarrak soilik artatuko dituzte 2020·05·13

HHZren bulegoa ostiralean irekiko da

Aurrez aurreko arreta berreskuratuko da baina baldintza zehatz batzuetan: aurretiko hitzordua duten herritarrak soilik artatuko dituzte eta banaka sartu behar dute herritarrek. Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara egongo da zabalik. Dena dela, telefonoz, e-postaz eta modu telematikoan egin daitezkeen tramiteak bide horietatik egiten jarraitzea hobetsiko da.

Merkatarientzako eta ostalarientzako maskarak eta gela banatzen ari da Udala saltokien irekiera seguruagoa izan dadin

Saltoki bakoitzak 2 maskara berrerabilgarri eta gela eskuratu ahalko ditu 2020·05·11

Merkatarientzako eta ostalarientzako maskarak eta gela banatzen ari da Udala saltokien irekiera seguruagoa izan dadin

COVID-19aren eraginez itxita egon diren establezimenduak irekitzen hasi direla eta, Udala maskara berrerabilgarriak eta gela banatzen ari da Berriak elkartearen laguntzarekin. Izakinak agortu arte.

COVID-19k sortutako osasun alarmari eta kalte ekonomikoei aurre egiteko Ekintza Plana aurkeztu du Udalak

Euste fasean hartu diren neurriak zein berraktibazio fasean hartuko direnak kontuan hartuta, 2 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu Udalak 2020·05·08

COVID-19k sortutako osasun alarmari eta kalte ekonomikoei aurre egiteko Ekintza Plana aurkeztu du Udalak

Xabier Lertxundik alkateak, udalean ordezkaritza duten talde politiko guztien bozeramaileekin batera, aurkeztu du gaur Udalak prestatu duen neurri sorta COVID-19ak osasunean zein ekonomian utzi dituen ondorioak samurtzeko asmoz.

Lankidetza proiektuetan udal aurrekontuaren %0,7 bideratzeko hartutako konpromisoari eusten dio Hernanik

Txirotutako herrialdeen garapenerako 6 proiektu lagunduko ditu Udalak; sentsibilizazioa eta hezkuntza atalean, 7 proiektu 2020·05·06

Lankidetza proiektuetan udal aurrekontuaren %0,7 bideratzeko hartutako konpromisoari eusten dio Hernanik

Berriki ebatzi diren dirulaguntzak azken hiru urteei dagozkie. Guztira, 490.210 euro bideratuko ditu Udalak lankidetzako proiektuak diruz laguntzeko. Azken urteotan hartutako konpromisoa -urteko aurrekontuaren %0,7 bideratzea- gaindituta.

Lokal hutsak dinamizatzeko GUZTION egitasmoaren  bigarren fasea abian

Fase honetan parte hartu nahi duten jabeen lokalera joan eta lokalaren planoa marraztu eta egoeraren fitxa osatuko da 2020·05·06

Lokal hutsak dinamizatzeko GUZTION egitasmoaren bigarren fasea abian

Pertsona langabetu eta familientzako informazio eta aholkularitza zerbitzua martxan

Beterri-Buruntzako sei udalek sortutako zerbitzu honek tokiko garapenean, sustapen ekonomikoan eta enpleguan lan egiten du 2020·05·05

Pertsona langabetu eta familientzako informazio eta aholkularitza zerbitzua martxan

Batetik, enplegu orientazioa eta hainbat kudeaketa izapidetzeko laguntza teknikoa eta, bestetik, dirulaguntza eta neurriei buruzko informazio eta aholkularitza zerbitzua eskaintzen ditu Beterri-Buruntzako zerbitzu honek.

Utzi Hernaniko sortzaileen artea zure etxera sartzen

Kultur jarduerak sustatu nahi ditu ‘Hernani Kultura’ ekimenak eta herriko sortzaileen eskutik egingo da 2020·04·30

Utzi Hernaniko sortzaileen artea zure etxera sartzen

Covid-19ak eragindako alarma egoerak kultura programazioa hankaz gora jarri du eta, martxoaz geroztik, Biteriko aretoan aurreikusitako emanaldi guztiak bertan behera geratu dira. Aretoak zabaltzeko zailtasunak luzerako izango direla ikusita, Kultura Sailak ‘Hernani Kultura’ online programazioa jarriko du martxan maiatzaren 6tik aurrera.

Kontsumobidek gure eskubideen inguruko informazioa zabaltzen du eta aholkuak ematen dizkigu, gure eskubideak urratuz gero, erreklamazioak egiteko. 2020·04·28

Kontsumitzaileen eskubideak COVID-19ak sortutako egoeran

Alarma egoera honen ondorioz, hainbat zerbitzu bertan behera gelditu dira: hegaldiak, hoteletako erretserbak, ikuskizunak, jaialdiak... Kontsumobidek gure eskubideen inguruko informazioa zabaltzen du eta aholkuak ematen dizkigu, gure eskubideak urratuz gero, erreklamazioak egiteko.

Trakzio Mekanikoen Ibilgailuen Zerga uztailaren 20tik irailaren 10a arte ordain daiteke eta Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga, abuztuaren 1etik urriaren 9a arte 2020·04·27

Etxebizitzaren eta ibilgailuaren zergak ordaintzeko epe berriak finkatu ditu Udalak

Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga eta Trakzio Mekanikoen Ibilgailuen Zerga, hau da, etxebizitza eta ibilgailua jabetzan dituztenek ordaindu beharreko zergak, ordaintzeko epe berriak finkatu ditu Udalak.

Sanjoanak iragartzeko kartela online bozka daiteke

Maiatzaren 8ra bitarteko epea dago bozka emateko 2020·04·25

Sanjoanak iragartzeko kartela online bozka daiteke

COVID-19 dela eta, egoera ekonomiko zaurgarrian gelditu diren maizterrek alokairua hilabete batzutan ez ordaintzea aurreikusten da 2020·04·24

Alokabiderekin kontratua dutenek alokairutik salbuesteko eskaerak telefonoz ere egin ditzakete

ALOKABIDEk jakinarazi duenez, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako Sailburuaren 2020ko martxoaren 31ko Aginduan zehaztutako baldintzak betetzen dituzten maizterrek bertan zehaztutako salbueste neurrien aplikazioa eskatu ahal izango dute, bai bide telematikoz eta baita telefonoz ere. Horretarako telefono zenbaki honetara deitu ahal izango dute: 944044708.