Berriak

Hernaniko lokal huts batean jarduera ekonomiko berri bat abian jarri nahi duten ekintzaileentzat diru-laguntzak

Hernaniko Udalak diru-laguntzak emango dizkie jarduera ekonomiko berri baten sustatzaileei, herriko lokal huts baten alokairuaren edo erosketaren kostuaren zati bat estaltzeko. 2021·07·28

Hernaniko lokal huts batean jarduera ekonomiko berri bat abian jarri nahi duten ekintzaileentzat diru-laguntzak

Programa honen aurrekontua 50.000€ koa da

Uztailaren 31n. Emakumezkoen 2. edizioa, 10:45ean; Gizonezkoen 40. edizioa, 14:50ean. 2021·07·28

KIROL PROBA: Donostiako Klasikoa Hernanitik igaroko da

Urumea bailararen aisialdirako erabilera arautzeko erreserba sistema berria martxan

Lehendik erabilgai zegoen Fagollagako aparkalekuaz gain, Ugaldetxoko gunea ere prestatu berri dute aparkatu ahal izateko. Gune berriaren erabilera erreserba bidez egin beharko da 2021·07·22

Urumea bailararen aisialdirako erabilera arautzeko erreserba sistema berria martxan

Guneetan kontuan hartu beharreko arauak azaltzen dituen kartelak ere jarriko dira Fagollagan zein Ugaldetxon

Uda Hernanin programaren zortzi emanaldiek kulturarekin modu seguruan gozatzeko aukera eskainiko digute

Lehenengo emanaldia Musika Bandaren kontzertua izango da, uztailaren 17an, Severino Vazquezen omenez 2021·07·12

Uda Hernanin programaren zortzi emanaldiek kulturarekin modu seguruan gozatzeko aukera eskainiko digute

“Iaz abiatu genuen Uda Hernanin, COVID-19aren eraginez ohikoa zen Uda Parkean programa ordezkatzeko, pandemiak irauten zuen bitartean. Ez genuen uste aurten ere egoera beretsuan egongo ginenik, baina horrela gaude eta zuhurtziaz jokatu nahi izan dugu berriro ere. Kulturaren aldeko apustua egin dugu izurritearen hasieratik eta erabaki horri eusten diogu kultura beharrezkoa delako eta segurua delak”, esan du Koro Etxeberria Kultura zinegotziak.

Beterri-Buruntzako autobus zerbitzu berriaren inguruan herritarrei informazio argiagoa ematea eskatzen du Udalak

Herritarren kexak jasotzen ari da Udala Foru Adldundiaren autobus zerbitzu horren lineen izenak eta ordutegiak aldatu direlako eta informazio eskasa jaso dutela salatu dute 2021·07·07

Beterri-Buruntzako autobus zerbitzu berriaren inguruan herritarrei informazio argiagoa ematea eskatzen du Udalak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eskualdea lotzen duen autobusen zerbitzu berria jarri berri du abian eta lehenengo egunotan nahasmen handia sortu da erabiltzaileen artean. Lineek eta ordutegiek aldaketa handiak jasan dituzte -ordutegiak, geldialdiak, lineen izenak desberdinak dira-, eta erabiltzaile ugari udalera jotzen ari dira kexa azaltzeko. Erabiltzaileen iritziz, informazioa ez da behar bezala eman eta, horretaz gain, murrizketengatik ere arduratuta daude.

Mikrokredituen egitasmoa 2024 arte luzatu dute Hernaniko Udalak eta Finantza Etikoak Elkarteak

90.000 euro bideratu ditu Udalak egitasmo horretara. Urte hauetan 33 mikrokreditu tramitatu dira; horietako 26 indarrean daude 2021·07·06

Mikrokredituen egitasmoa 2024 arte luzatu dute Hernaniko Udalak eta Finantza Etikoak Elkarteak

Xabier Lertxundi Hernaniko alkateak eta Zerbitzu Sozialetako presidenteak eta Euskadiko Finantza Etikoak Elkarteko ordezkari Santiago Membibrek bazterketa sozial arriskuan dauden pertsonen laguntza finantzarioa emateko lankidetza hitzarmena luzatu dute 2024ko amaiera arte.

Azken egunetako positiboen gorakadarekin kezkatuta, baheketa masiboa egiteko eskatu dio Udalak Osasun Sailari

Kiroldegiko gimnasioaren aforoa jaitsi eta lehorreko dutxak itxiko dira bihartik 2021·07·01

Azken egunetako positiboen gorakadarekin kezkatuta, baheketa masiboa egiteko eskatu dio Udalak Osasun Sailari

Hernaniko alkate Xabier Lertxundi prest azaldu da udal azpiegiturak utzi eta ahal den neurrian Osasun Sailari baheketaren antolakuntzan laguntzeko herritarren osasun egoera okerrera ez joateko. Herritarren hobebeharrez udal ordezkariek eta osasun arduradunek elkarlanean aritzeko deia egin du alkateak.

Eraikuntzen ikuskapen teknikoaren ondoriozko obrak egiteko eta energia eraginkortasuna hobetzeko 100.000 euroko dirulaguntza

Udalak etxebizitza eta merkataritza lokal zaharrak birgaitzeko eta horien eraginkortasun energetikoa hobetzeko helburuz argitaratu du laguntza lerro hau 2021·06·29

Eraikuntzen ikuskapen teknikoaren ondoriozko obrak egiteko eta energia eraginkortasuna hobetzeko 100.000 euroko dirulaguntza

Etxebizitzetan eta merkataritza lokaletan birgaitze-obrak diruz lagunduko dira. Guztira, 100.000 euro bideratuko du Udalak horretara.

LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Eguna

Adierazpen Instituzionala 2021·06·28

LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Eguna

Hernaniko udal talde guztiek adostu dute adierazpena.

Zero Zabor Hozkailuak elikagaiak ez xahutzeko eta komunitatearen kontzientziazioa handitzeko helburuak aise beteta amaitu du ikasturtea

Aratz eta Langile ikastetxeetako jangeletatik hilabete batean sobratu den janariarekin 880 tupper bete dituzte 2021·06·23

Zero Zabor Hozkailuak elikagaiak ez xahutzeko eta komunitatearen kontzientziazioa handitzeko helburuak aise beteta amaitu du ikasturtea

Guztira, Aratz eta Langile ikastetxeetako jangeletatik hilabete batean sobratu den janariarekin 880 tupper bete dituzte eta herritarren eskura jarri dira. Ekimen honetan parte hartu duten guztiak prest azaldu dira datorren ikasturtean jarraitzeko.

Atzieta eta apeaderoaren arteko bidearen horma egonkortzeko lanak egiten hasi dira

Eremu horren irisgarritasuna hobetzeko lanak ia bukatuta, orain hormaren gaineko zatia eta zuhaitz batek eragindako haustura konpontzen hasi dira 2021·06·17

Atzieta eta apeaderoaren arteko bidearen horma egonkortzeko lanak egiten hasi dira

Azken asteotan eremu horren irisgarritasuna hobetzeko lanak egiten aritu dira eta orain hormaren gaineko zatia eta zuhaitz batek eragindako haustura konpontzen hasi dira.

Herriko historian hutsune bat bete du LGTB kolektiboen azken 50 urteotako historia jaso duen liburuak

Hiruki Larrosako kide Egoitz Arbiol Albenizek eta Ibai Fresnedok gidatu eta mamitu dute ikerketa lan hau, Berdintasun Arloaren enkarguz 2021·06·17

Herriko historian hutsune bat bete du LGTB kolektiboen azken 50 urteotako historia jaso duen liburuak

Noiz bukatzen da armairua? Hernaniko azken 50 urteotako LGTB memoria ariketa jasotzen duen liburua aurkeztu berri dute Ibai Fresnedo eta Egoitz Arbiol Albeniz liburuaren egileek eta Hernaniko Udaleko Berdintasun zinegotzi Itsaso Lekuonak.

Udaren hasieran kulturaz arduraz gozatzeko aukera paregabea izango da herriko bazter guztietan

Ekainaren 19tik 27ra "Kulturaz gozatu, elkar zaindu" lelopean kultur, kirol eta aisialdi ekitaldi ugari antolatu dira 2021·06·15

Udaren hasieran kulturaz arduraz gozatzeko aukera paregabea izango da herriko bazter guztietan

Aurten ere ohiko sanjoanak egin ezinik gaude, baina, hala ere, kultura eta aisialdiaz gozatzeko aukera paregabea izango da Hernanin, segurtasunez eta arduraz. Jai batzordeak iazko eredu bera hartu du eta hainbat kultur ekimen proposatu ditu "Kulturaz gozatu, elkar zaindu” lelopean.

Joxe Mari Auzmendiren iturria agortu ez dadin beka bat sortu dute Udalak eta Hik Hasik elkarlanean

12.000 eurokoa da, bi urteko iraupena du eta urriaren 1era arteko epea dago lanak aurkezteko 2021·06·10

Joxe Mari Auzmendiren iturria agortu ez dadin beka bat sortu dute Udalak eta Hik Hasik elkarlanean

Hernaniko Udalak eta Hik Hasik elkarlanean sortutako beka honek bi ikasturteko iraupena du eta 12.000 euroko zenbatekoa. Hobekuntza pedagogikoa, euskara eta euskal kulturaren biziberritzea eta herri hezitzailea eta inklusioa bultzatzen dituzten Euskal Herri osoko proiektuak lagunduko ditu.

Serena Miranda Furundarenak omenaldia jaso du bere mendeurrenean

Alkateak lore sorta oparitu dio udal osoaren izenean eta familiako hiru belaunaldiko kideak ere izan dira omenaldian 2021·06·09

Serena Miranda Furundarenak omenaldia jaso du bere mendeurrenean

Bizitza intentsoa izaten ari da Serena Miranda Furundarena. Bilbon jaioa, umea zela, Hernanira etorri zen bizitzera. Baina ama hil zitzaionean, neba-arrebak banatu zituzten eta berriro Bilbora itzuli zen. Gerra garaia bizitzea tokatu zitzaion, Santanderrera oinez ganadua saltzen aritu zen, Artxandan taberna batean lan egin zuen eta 1964an familiarekin batera berriro Hernanira etorri zen. 100 urte bete dituen egunean jaso du Serenak merezitako omenaldia.

Hiru ikastetxe, 650 ikasle, hiru urtez, energia aurrezteko eta  kutsadura gutxitzeko helburuarekin bat

Elizatxo ikastolarekin abiatu zen Euronet 50/50 eta hurrengo urtean programara batu ziren Urumea ikastola eta Txirrita herri-eskola 2021·06·04

Hiru ikastetxe, 650 ikasle, hiru urtez, energia aurrezteko eta kutsadura gutxitzeko helburuarekin bat

2018/2019ko ikasturtean Elizatxo ikastolarekin abiatu zen Euronet 50/50 programan beste bi ikastetxe batu ziren hurrengo urtean: Urumea ikastola eta Txirrita herri-eskola. Hiru urteotan lanean aritu dira energia kontsumoa murrizteko eta, horrekin batera, dirua aurreztu eta CO2 isurketak txikitzeko.