Berriak

Transpacarreko ikasleek eta irakasleek oporren bezpera ospatu dute

2019·12·20

Transpacarreko ikasleek eta irakasleek oporren bezpera ospatu dute

Oinarrizko Lanbide Heziketako (OLH) egoitzan izan gara gaur. Egun seinalatua da, neguko oporraldiaren azkeneko eguna delako eta lehen ebaluazioko notak eman dizkietelako. Urteko azken eskola eguna denez, mahai baten inguruan bildu dira bi taldeak, 25 ikasle baino gehiago, baita haien irakasleak ere.

Euskarazko produktuak, garai honetarako opari paregabea

10.000 produktu baino gehiago biltzen ditu katalogoa.eus webguneak, bi ataletan banatuta: 0-12 urte bitarteko haurrentzako produktuak eta 12-16 urte bitarteko gazteentzakoak 2019·12·19

Euskarazko produktuak, garai honetarako opari paregabea

Buruntzaldea Euskaraz osatzen duten sei udalek, Hernaniko Udalak tartean, herriko ikastetxeen bidez bidali dituzte eskualdeko etxeetara euskarazko produktuen katalogoa jasotzen duen eskuorria. 10.000 produktu baino gehiago biltzen ditu katalogo horrek, bi ataletan banatuta: 0-12 urte bitarteko haurrentzako produktuak eta 12-16 urte bitarteko gazteentzako produktuak.

Neguko oporrak herrian igarotzeko adin guztietarako eskaintza

Abenduaren 21etik urtarrilaren 4ra bitartean, kirola, antzerkia, zinea, musika eta mota desberdineko tailerrak antolatu ditu Udalak oporraldia familiartean gozatzeko 2019·12·17

Neguko oporrak herrian igarotzeko adin guztietarako eskaintza

Neguko oporrak gerturatzen ari dira eta, urtero bezala, Udalak eskaintza berezia du garai hauek familia artean modu aktiboan eta jostagarrian gozatzeko. Abenduaren 21etik urtarrilaren 4ra bitartean agenda betea datorkigu.

Euskararen paisaia aisialdian ere bermatzeko lanean ari da Udala

Euskara Sailak esku-hartzeak egiten ditu kultur etxean ematen diren ikastaroetan euskara indartzeko 2019·12·16

Euskararen paisaia aisialdian ere bermatzeko lanean ari da Udala

Euskararen erabilera arlo guztietan bermatzeko asmoz, Euskara Saila 2003an hasi zen Biteri kultur etxeko ikastaroen hizkuntzan eragiten. Kultur etxeak eskaintzen dituen ikastaroen %60 euskaraz ematen dira, eta herritarren balorazioa oso ona da -%90 gustura azaldu da hizkuntza irizpideekin-. Euskara bizitzaren esparru guztietan emateko ahaleginean beste urrats bat da.

Beterri-Buruntzan bazterketa arriskuan dauden pertsonak lanaren bidez gizarteratzeko ekimena aurkeztu dute Hernanin

Eskualdeko udalei eta enpresei eskaintzen dizkie ingurumen zerbitzuak, parke eta hiri altzarien mantenua, mezularitza, buzoneoak... 2019·12·12

Beterri-Buruntzan bazterketa arriskuan dauden pertsonak lanaren bidez gizarteratzeko ekimena aurkeztu dute Hernanin

Beterri Errotuz irabazi asmorik gabeko laneratze enpresaren aurkezpena egin berri da Iturolan. Enpresa honen helburua da bazterketa egoeran dauden eskualdeko pertsonak gizarteratzea. Ideia lantzen hasi zen 2017an, eta Beterri-Buruntza udalek eta Erroak Sartu gizarteratze elkartearen arteko elkarlanaren emaitza orain ikusi dezakegu. Enpresa sortu berriak Iturolan du egoitza.

2020ko Inauterietako kartela hilaren 26ra arte bozka daiteke

16 urtetik gorako hernaniarrek eman dezakete botoa 2019·12·11

2020ko Inauterietako kartela hilaren 26ra arte bozka daiteke

2020ko inauteriak ilustratuko duen kartela aukeratzeko garaia iritsi da. Lehiaketara aurkeztu diren 9 lanen artean lau aukeratu ditu Jai Batzordeak. Horietako zeinek irabaziko duen herritarrek erabakiko dute.

Migrazioa eta giza eskubideak izango dira jardunaldien ardatzak

Hernani Solidarioa 2019. Jardunaldiak 2019·12·09

Migrazioa eta giza eskubideak izango dira jardunaldien ardatzak

Abenduaren 10ean Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala gogoratzen da nazioartean, eta abenduaren 18a, berriz, “Migranteen Nazioarteko Eguna” da. Bi data horiek kontuan izanda, hainbat ekimen antolatu dira Hernani, giza eskubideen urraketa ezberdinak ikusarazi eta salatzeko asmoz. Hala, abenduaren 10etik 18ra baloreen inguruko tailerra, erakusketa, liburu baten aurkezpena, zinema lan batzuk eta antzezlan bat izango dira Hernanin.

1.200 hernaniarrek aukeratutako 11 ekimenetan inbertituko dira aurrekontuaren 500.000 euro

Seigarren urtez, hernaniarrek erabaki dute, parte-hartze prozesu baten bidez, diru publikoaren zati bat zertan gastatu 2019·12·06

1.200 hernaniarrek aukeratutako 11 ekimenetan inbertituko dira aurrekontuaren 500.000 euro

Parte-hartze aurrekontuen aurtengo prozesua bukatu da. Proposamenak egin, lehenetsi, balorazio teknikoa eta azken bozketa egin ondoren, 2020ko udal aurrekontuaren 500.000 euroak zertan inbertituko diren erabaki dute 1.200 hernaniarrek.

Indarkeria matxistaren aurkako eguna dela eta, erakunde adierazpena

Udalbatza osatzen duten talde politiko guztiek aho batez onartu dute adierazpena 2019·11·25

Indarkeria matxistaren aurkako eguna dela eta, erakunde adierazpena

Adierazpen honen bidez, udal hautetsiek indarkeria matxista prebenitzeko eta aurre egiteko konpromiso zehatzak hartzen dituzte. Era berean, gaur, 19:00etan, mugimendu feministak deitu duen mobilizazioan parte hartzeko deiarekin bat egin dute.

Zubipe indarkeria matxistarik gabeko gunea izatea helburu

Udalak eta CDH futbolak sexu jazarpena eta abusuen kontrako protokoloa sinatu dute 2019·11·22

Zubipe indarkeria matxistarik gabeko gunea izatea helburu

Hernaniko Udalak eta CD Hernani futbol atalak sexu jazarpena eta abusuak prebenitzeko protokoloa sinatu dute. Horren helburua da Zubipe indarkeria matxistarik gabeko gunea izatea, partidak jolasten direnean zein egunerokotasunean. “Sexu erasoak eta abusuak arbuiatzea ez da nahikoa”, esan du Esti Aldeiturriaga Kirola eta Jarduera Fisikoaren zinegotziak. Hitzetatik ekintzetara pasatzeko garaia dela uste dute udalaren zein klubaren ordezkariek.

Udal Gobernuak datozen lau urteotarako herritarrekin  hartutako konpromisoak aurkeztu ditu

Hernani jasangarria, aktiboa, solidarioa eta euskalduna izatea da Planak jasotzen dituen ekintza eta programen zutabeak 2019·11·20

Udal Gobernuak datozen lau urteotarako herritarrekin hartutako konpromisoak aurkeztu ditu

Udal Gobernuak 2019-2023ko Legealdi Plana aurkeztu du. Hiru iturri ditu plan horrek: lehenengoa, EH Bilduk maiatzeko hauteskundeetan aurkeztu zuen herri programa -ehun bat herritarrek sortua-; bigarrena, aurreko gobernuak hartutako konpromisoak eta, hirugarrena, auzotarrekin eta herri mugimendu eta elkarteekin egindako bileretan antzemandako beharrak.

Eibarren jaioa, gaztea zela Hernaniko enpresa batean lan egitera etorri zen eta hemen osatu zuen familia. Egun ere herrian bizi da Rafael 2019·11·17

Rafael Alen Fuentesek 100 urte bete ditu

1936ko Gerrak markatutako gazte garaia izan zuen Rafael Alen Fuentesek. Lau urte preso egon ondoren, Frantziara joan zen mahatsa biltzera. Euskal Herrira itzuli zenean Hernanin hasi zen lanean. Bertan familia osatu zuen eta egun ere herrian bizi da. Zorionak berari eta familia osoari!

Giza eskubideen defendatzaileen Herri Babesarearen foro ibiltariak Hernanin izango du geldialdia

Azaroaren 20an, harrera instituzionala egingo die Udalak Honduras, Mexiko eta Palestinako aktibistei. Ondoren, mahai-inguru batean parte hartuko dute Biteri kultur etxean 2019·11·14

Giza eskubideen defendatzaileen Herri Babesarearen foro ibiltariak Hernanin izango du geldialdia

Lurraren eta ingurumenaren defentsa, elikadura burujabetza, emakumeen eta LGTBIQ+ komunitatearen eskubideak eta bakerako eskubideak izango dira hizpide Herri Babesareak antolatutako lehen foro ibiltarian. Sei udalerrik osatzen dute sare hori, tartean, Hernani.

LagunEKIN, lagun giroan autonomiari eusteko zerbitzu berria adinekoentzat

Memoria eta estimulazio ariketak, soinketa, jolasak, prentsa irakurri eta eskulanak egiten dituzte 2019·11·11

LagunEKIN, lagun giroan autonomiari eusteko zerbitzu berria adinekoentzat

LagunEKIN izena du zerbitzu berriak. 65 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago eta aisialdia du oinarri. Autonomoak diren edo menpekotasun oso arina duten pertsonentzat da zerbitzu hau.

Argindarraren kontratuak doituta, urtean 10.000 eurotik gora aurreztea aurreikusten du Udalak

Energia Iraunkorrerako Udal Planaren barruan, energiaren kontsumoa murrizteko eta argindarraren kontratuak doitzeko hartutako neurrien ondorioa da 2019·11·05

Argindarraren kontratuak doituta, urtean 10.000 eurotik gora aurreztea aurreikusten du Udalak

Energia Iraunkorrerako Udal Planaren barruan, udal eraikinetako energiaren kontsumoa murrizteko eta argindarraren kontratuak doitzeko zenbait ekintza egiten ari da Udala. Ekintza hauek, airera isurtzen ditugun CO2 gasak murrizteaz gain, fakturan ere aurrezpena dakar. Hartu berri diren neurrien ondorioz, argindarraren fakturan urtero 10.000 euro aurreztea aurreikusten du Udalak.

Hernaniko kultur ondarea ikertzeko II. beka eskatzeko epea irekita dago

Azaroaren 30era arte aurkez daitezke proposamenak 2019·10·30

Hernaniko kultur ondarea ikertzeko II. beka eskatzeko epea irekita dago

Herriko kultur ondarearen inguruan ikerketa lanak egiteko bekaren II. deialdia argitaratu berri du Udalak. Proposamenak azaroaren 30era arte aurkez daitezke. 8.000 euro bideratu du Udalak beka horretara.

“Hernaniko Koloreak” argazki-lehiaketaren irabazleak

2020ko udal egutegia osatuko duten argazkiak aukeratu ditu epaimahaiak 2019·10·24

“Hernaniko Koloreak” argazki-lehiaketaren irabazleak

Guztira, 20 egile eta 97 argazki aurkeztu dira "Hernaniko Koloreak" argazki-lehiaketara. Horietatik 13 aukeratu ditu epaimahaiak. Argazki horiekin diseinatuko da 2020ko udal egutegia. Irabazleek saritutako argazki bakoitzarengatik 40 euroko eros-txartela jasoko du Berriak elkarteko dendetan gastatzeko.