Berriak

2017·09·18

GITARRA IKASTAROA

Mugikortasunaren Europako Astea  asteburu honetan iritsiko da Hernanira

Patin Festa larunbatean izango da eta Ipar Martxa, igandean. 2017·09·12

Mugikortasunaren Europako Astea asteburu honetan iritsiko da Hernanira

Hernaniko Udalak eta herriko hainbat eragilek Mugikortasunaren Europako Astea antolatu dute elkarlanean aurten ere. Urtez urte, ekitaldi berriak txertatu dira egitarauan. Aurten bi berritasun nagusi daude: patin festan zailtasun desberdineko bi ibilbide izango dira, eta ipar martxa, adin guztietarako egokia den jarduera fisikoa, ere mugikortasun egitarauan sartu da.

Ikastaro gehiago umeentzat eta ikastaro bereziak adinekoentzat eta aniztasun funtzionala duten pertsonentzat dira aurtengo berritasunak igerilekuan

Ikastaro horietan izena eman daiteke hilaren 26 arte 2017·09·08

Ikastaro gehiago umeentzat eta ikastaro bereziak adinekoentzat eta aniztasun funtzionala duten pertsonentzat dira aurtengo berritasunak igerilekuan

Igerileku berriek laster zabalduko dituzte ateak eta, azpiegitura berriak ez ezik, ikastaroetan ere berritasunak izango dira datorren ikasturtean. Ohiko ikastaroez gain, umeentzat astean egun bakarreko ikastaro gehiago izango dira eta aurten, lehen aldiz, 65 urtetik gorako erabiltzaileentzat eta bai aniztasun funtzionala dutenentzat ere ikastaroak izango dira. Urak eta jarduera fisikoak dituen onurak erabiltzaile gehiagorengana zabaltzea da Udalaren asmoa.

Biteri Kultur Etxeko ikastaroak

Biteri Kultur Etxeko ikastaroetan izena emateko epea irailaren 4tik 8ra 2017·08·24

Biteri Kultur Etxeko ikastaroak

Ikastaroetarako izen-emate epe berria abuztuaren 1etik 10era

2017·07·28

Ikastaroetarako izen-emate epe berria abuztuaren 1etik 10era

Kiroldegiak eskaintzen dituen ikastaroetan, erabiltzaile berriek abuztuaren 1etik 10era izango dute izen-emateko aukera, errepikatzaileek uztailan ere eman zezaketen.

Ikasgela Ibiltaria Hernanin izango da ostiral eta larunbatean

Teknologi berriekin ikasteko eta disfrutatzeko aukera 2017·07·19

Ikasgela Ibiltaria Hernanin izango da ostiral eta larunbatean

45 minutuko doako saioak izango dira, adinez bananduta, eta aldez aurretik eman behar da izena

2017·07·19

Karabel auzoko saneamendu-sistema birmoldatzeko eta urbanizatzeko lankidetza hitzarmena sinatu da

Añarbeko Urak-ekin sinatutako hitzarmen honi esker Karabelgo ponpatze-estazioa kendu egingo da eta auzoko zerbitzuak, itxura eta bizi-kalitatea nabarmen hobetuko dira

Bost  ume sahararrek igaroko dute oporraldia Hernanin

10-12 urte bitarteko hiru neska eta bi mutil dira. Hiru errepikatzaileak dira; Fatma eta Hayatentzat, ordea, lehen aldia da. 2017·06·30

Bost ume sahararrek igaroko dute oporraldia Hernanin

Leila, Abdi Embarek; Usama, Selma Mohamed Lamin eta Mohamed, Uadadi Mohamed-Moulud haur sahararrek ondo ezagutzen dute Hernani. Iazko uda gure artean igaro zuten, Fatma, Mohamed-Moulud eta Nayat, Salma Bad ostera, lehen aldiz etorri dira aurten. Bi familia berriak batu da Udalak babesten duen Oporrak Bakean ekimenera eta, beraz, aurtengo udan bost umek egingo dute oporraldia Hernanin.

Eusko Jaurlaritzak Zubietako erraustegia egiteko emandako baimenaren aurkako helegitea jarri dute Hernaniko, Oiartzungo eta Usurbilgo udalek

2017·06·28

Eusko Jaurlaritzak Zubietako erraustegia egiteko emandako baimenaren aurkako helegitea jarri dute Hernaniko, Oiartzungo eta Usurbilgo udalek

Hernaniko, Oiartzungo eta Usurbilgo udal ordezkariek azaldu dute, Usurbilen egin duten agerraldian, zergatik errekurritu duten Ingurumen Baimen Bateratuaren (IBB) ebazpena. Hiru udalerriotako ordezkarien iritziz, “Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saila Zubietako erraustegiaren konplize bihurtu da prozedurak bete gabe IBBa eman diolako”.

Gaztelekuko uztaileko egitaraua

Uztailean herriko nerabeentzako egitarau berezia eskainiko du Gaztelekuak 2017·06·22

Gaztelekuko uztaileko egitaraua

Komunikazio berdinzalerako jarraibideen gida

2017·06·22

Komunikazio berdinzalerako jarraibideen gida

Hernaniko Udaleko Berdintasun Arloak komunikazio egoki baterako jarraibideen gida argitaratu du Elhuyar Aholkularitzarekin elkarlanean. Gida honen helburua da hizkuntzaren erabilera ez sexista eta berdinzalerako gakoak ematea.

Berria Taldeak zozketatutako 1.000 euroek badute jabea!

Marisa García González hernaniarrak Berriaren kanpainan parte hartu duten 73 denda eta tabernetan gastatu ahalko ditu 1.000 euroak 2017·06·20

Berria Taldeak zozketatutako 1.000 euroek badute jabea!

Berria Taldeak herri merkataritzarekin batera sustatutako kanpainaren zozketa egin da gaur udaletxean. Milaka txartel zeuden poltsaren barruan eta irabazlearen izena atera du Luis Intxauspe alkateak: Marisa García Gonzálezek irabazi du saria. 1.000 euro Berriako kanpainan parte hartu duten 73 saltokietan gastatzeko. Zorionak, Marisa!