Berriak

Udal jabetzako baratzen esleipen prozesua abian dago

Zozketa bidez banatuko dira 66 partzela. Derrigorrez, barazkigintza ekologikoan oinarrituko dira. 2020·03·05

Udal jabetzako baratzen esleipen prozesua abian dago

Hernaniko Antziola-Sagastialdeko udal baratzen onuradun izateko prozesua martxan dago. Eskaerak martxoaren 24ra arte aurkez daitezke. Bi modu egongo dira: presentzialki, udaletxeko Herritarren Harrerarako Zerbitzuan (Gudarien plaza, 1), eta telematikoki, webgunean.

Mikel Eizmendiren artelana ikusgai

Arte sorkuntza sustatzeko 2018ko dirulaguntza jaso zuen Eizmendik eta bere lana Gay Mur eta Santa Barbara lotzen dituen tunelean dago 2020·03·04

Mikel Eizmendiren artelana ikusgai

Artea eta sorkuntza bultzatzeko asmoz sortutako dirulaguntzek lau urte bete dute. Dirulaguntza horiei esker sortutako lan emaitza batzuk gure kaleetan ikus ditzakegu jadanik. Berriena Mikel Eizmendirena da. Gay Mur eta Santa Barbara lotzen dituen tunela artez bete du. Eizmendi 2018ko deialdiaren irabazleetako bat da.

Kirol ikastaroetarako izen-ematea eta kirol azpiegituren erreserbak on line egin daitezke

Hasieran, kiroldegiko bazkideek soilik izango dute zerbitzu horiek sarean egiteko aukera 2020·03·03

Kirol ikastaroetarako izen-ematea eta kirol azpiegituren erreserbak on line egin daitezke

Hernaniko Udal Kiroldegiak handitu du zerbitzuak on line egiteko aukera. Hemendik aurrera, bi zerbitzu gehiago eskura daitezke sarean: batetik, apirila eta ekainera arteko ikastaroetarako izen-ematea eta, bestetik, frontoia, trinketea, squasha eta pistak erreserbatzea. Hasiera batean bazkide diren herritarrek soilik izango dute aukera.

Adingabeek substantzia ezberdinak kontsumitzeko edota apustuan ibiltzeko erraztasunak dituztela azalerazten du nerabeen arrisku joerei buruzko ikerketak

Udalak hiru arlotan sakonago lan egitea proposatzen du: informazioa eta komunikazioen teknologia, joko-zaletasuna eta alkohola eta kalamua 2020·03·02

Adingabeek substantzia ezberdinak kontsumitzeko edota apustuan ibiltzeko erraztasunak dituztela azalerazten du nerabeen arrisku joerei buruzko ikerketak

Hernaniko 12 eta 16 urte arteko gazteen eta nerabeen aisialdi- eta aisia-ohiturak aztertu dira eta ohitura horiek arrisku-jokabideekin duten erlazioa ere. Emaitzak ikusita, Hernaniko Udalak, nerabeei dagokienez, hiru arlotan sakonago lan egitea proposatzen du: informazioa eta komunikazioen teknologia, joko-zaletasuna eta alkohola eta kalamua. Prebentzioan eta detekzio eta esku-hartze goiztiarrean indarrak jartzea garrantzitsutzat jotzen du Udalak.

Hutsik dauden etxebizitzak alokairu sozialera ateratzeko ekimenak indartu ditu Udalak

Bizigune programa herrian etxe huts baten jabeen artean sustatzeko konpromisoa hartu du Udalak 2020·02·21

Hutsik dauden etxebizitzak alokairu sozialera ateratzeko ekimenak indartu ditu Udalak

Herriko eragileek eta udal talde politiko guztiek osatzen duten Etxebizitza Mahaiak adostu du Bizigune programa sustatzea herrian hutsik dauden etxebizitzen jabeen artean. Bizigune programak erraztasunak ematen dizkie ezohiko etxebizitza bat duten jabeei alokairuan jartzeko. Hernanin ia 500 etxebnizitza daude egoera horretan eta horien jabeei bidali zaie gutun bat programaren berri izan dezaten. Biziguneri buruzko informazio zuzena jasotzeko hitzaldi bat egongo da udaletxean, asteazkenean, hilak 26, 18:30ean.

Martxoaren 9ra arte eska daiteke etxebizitzak alokairuan hartzeko dirulaguntza

Dirulaguntzak bi modalitate ditu: gazteena (18-35 urte bitartekoena) eta helduena (36 urtetik gorakoena) 2020·02·20

Martxoaren 9ra arte eska daiteke etxebizitzak alokairuan hartzeko dirulaguntza

Dirulaguntzak bi modalitate ditu: gazteena (18-35 urte bitartekoena) eta helduena (36 urtetik gorakoena). Eskaera egiteko epea zabalik dago, 2020ko martxoaren 9a arte. Eskaera-orria eskuragarri dago udal webgunean eta Herritarren Harrera Zerbitzuan-hhz. Eskaera-orria egoki bete eta beharrezko dokumentazioa atxikita udal erregistroan aurkeztu behar da. Guztira, 219.000 euroko partida bideratuko du Udalak horretarako.

Hernaniko kultur ondarea aztertzeko beka, Haritz Muñoa historialariaren proiektuarentzat

Muñoaren lanaren helburua kultur ondarearen garrantzia azpimarratzea da, herrian dauzkagun elementuak ezagutaraztea eta horiei buruzko informazioa plazaratzea 2020·02·17

Hernaniko kultur ondarea aztertzeko beka, Haritz Muñoa historialariaren proiektuarentzat

Hernaniko kultur ondarea aztertzeko eta ondarea.hernani.eus webgunean jasotako elementuak eguneratzeko eta osatzeko asmoz eginiko beka-deialdia ebatzi du Hernaniko Udalak. Aurkeztutako proiektuen artean, “Hernaniko Kultur Ondarea berrikustea eta eguneratzea” Haritz Muñoa hernaniarraren proiektua hautatu du epaimahaiak.

Merkatariek teknologia berrien erabileran trebatzeko eta negozioa suspertzeko formakuntza

Udalak eta Berriak-ek elkarlanean antolatu dituzte 6 formakuntza saio, otsailaren 18tik martxoaren 24ra bitartean 2020·02·14

Merkatariek teknologia berrien erabileran trebatzeko eta negozioa suspertzeko formakuntza

Udalak eta Berriak-ek elkarlanean, merkatarientzako 6 formakuntza saio antolatu dituzte. Osailaren 18an izango da lehenengoa eta martxoaren 24an, azkena. Saio bakoitzean 15 pertsonek parte har dezakete, eta izena eman daiteke Biterin -Turismo eta Merkataritza bulegoan- eta Berriak-eko egoitzan -Andrekalean-.

Ekitaldiz gainezka datozkigu inauteriak

Demode Quartet taldea, ‘Azken balea’ antzezlana eta gaztetxoentzako dantza festa izango dira, besteak beste 2020·02·11

Ekitaldiz gainezka datozkigu inauteriak

Udalaren eta Inauterietako Batzordearen artean osatutako egitaraua igandean, otsailaren 16an, jarriko da abian, Inude eta Artzainen desfilearekin eta Musika Bandaren kontzertuarekin. 2020ko Inauteriak, hala ere, otsailaren 21ean hasiko dira jaien hasiera iragarpenarekin, eta 25ean amaitu, sardinaren ehorzketarekin.

HHn, LHn eta DBHn aurrematrikula egiteko epea irekita dago

Otsailaren 7a arteko epea dago aurrematrikula egiteko 2020·02·03

HHn, LHn eta DBHn aurrematrikula egiteko epea irekita dago

Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan 2020-2021 ikasturterako aurrematrikulatzeko epea zabalik dago. Herriko ikastetxeetan izena emateko epea otsailaren 7ra artekoa da.

Herriko parke bat Carmen Adarraga Elizaran hernaniar kirolariaren omenez

Atletismo pistaren ondoan dagoen parkea izendatu du Udalak Carmen Adarraga Elizaran parkea 2020·02·01

Herriko parke bat Carmen Adarraga Elizaran hernaniar kirolariaren omenez

Berdintasun Kontseiluaren ekimenez, Carmen Adarraga Elizaran izena jarri dio Udalak herriko parke bati. Parke hori atletismo pistaren ondoan dago, eta duela gutxi berritu eta estali zen. Horren ondoan totem bat jarri du Udalak eta horren gainean plaka bat. Horretan hernaniar kirolari emakume honen biografia eta ibilbidearen zertzelada batzuk aipatzen dira.

Txotx denboraldian hartuko diren neurriak

Otsailaren erdialdetik apirilaren amaierara arte, garbiketa, garraioa eta segurtasuna, besteak beste, indartuko dira 2020·01·31

Txotx denboraldian hartuko diren neurriak

Txotx garaia hasi da. Hernaniko sagardotegiak irekita daude eta sagardo berria dastatzeko asmoz jende andana etortzen da, bereziki, asteburuetan. Hori dela eta, Hernaniko Txotx Mahaian adostutako neurriak jartzen ditu martxan Udalak. Komun gehiago kaleetan, informazio eta segurtasun gunea, sagardotegietako ibilbidea egiten duen Hiribusa, garbiketaren eta kaleko segurtasunaren indartzea... Horiek guztiak otsailaren erdialdetik apirilaren amaierara arte egongo dira martxan.

Gutxieneko zerbitzuak soilik izango dira urtarrilaren 30eko greba orokorrean

Astearteko udalbatzarrak onartu zuen greba deialdiaren printzipioekin bat egiteko mozioa 2020·01·30

Gutxieneko zerbitzuak soilik izango dira urtarrilaren 30eko greba orokorrean

Hernaniko Udalak, asteartean izandako udalbatzarrean, onartu zuen U30ko Greba Orokorraren printzipioekin bat egiteko mozioa. Horretaz gain, Udal Langileen Batzordeak ere grebarekin bat egitea erabaki du. Hori dela eta, greba egunean udaletxea eta udal zerbitzu gehienak itxita egongo dira. Soilik bermatuko dira Eusko Jaurlaritzak ezartzen dituen gutxieneko zerbitzuak.

Urtarrilaren 30eko greba orokorra dela eta, asteazken gauean ez da frakzio organikoa jasoko

Osteguneko altzarien bilketa ere ez da egingo eta poligonoetan ez da kartoia jasoko 2020·01·27

Urtarrilaren 30eko greba orokorra dela eta, asteazken gauean ez da frakzio organikoa jasoko

Datorren ostegunean deituta dagoen greba orokorrarekin bat egin du Garbitania soziatate publikoko enpresa batzordeak. Horrek eragina izango du hondakinen bilketan: asteazken gauean jasotzen den organikoa ez da jasoko: ostegun goizean egiten den altzari bilketa ez da egingo eta poligonoetako kartoia ere ez da bilduko. Herritarrei eskatzen zaie, mesedez, ez ateratzeko hondakin horiek kalera.

Erroilaburu herri-bidearen egonkortze lanak hasiko dira datorren astean

2019ko maiatzeko euriteen ondorioz, luizia izan zen bertan eta ibilgailuentzat itxita dago orduz geroztik 2020·01·24

Erroilaburu herri-bidearen egonkortze lanak hasiko dira datorren astean

2019ko maiatzeko euriteen ondorioz, luizia izan zen bertan eta ibilgailuentzat itxita dago orduz geroztik. Lanak datorren astean hasiko dira eta martxoaren hasierarako amaitzea espero da.

Ongi etorri Euskararen Jedia izateko tutorialera

Euskaraldiarekin bat eginda, herritarrei euskara erabiltzeko deia egiten die Udalak "Piztu pilotua" bideo sortaren bidez 2020·01·15

Ongi etorri Euskararen Jedia izateko tutorialera

Euskaraldiarekin bat eginda, herritarrei euskara erabiltzeko deia egiten die Udalak "Piztu pilotua" bideo sortaren bidez. Eguneroko egoerak aurkezten dizkigu bideoak. Saltoki batera zoazela, lagunartean, euskaldun zahar eta euskaldun berrien arteko elkarrizketak... Horrelakoetan gaztelerara pasatzeko tentazioa izaten dugu. Bideo honetan animatzen gaituzte euskararen jediak izaten eta euskara erabiltzen.

Argiztapen eraginkorragoa jarri du Udalak Akarregi poligonoan

Guztira, lehendik zeuden 55 argi puntu berritu dira eta puntu berri bat jarri da gasolindegiaren atzeko aparkalekuan 2020·01·14

Argiztapen eraginkorragoa jarri du Udalak Akarregi poligonoan

Akarregi industria poligonoaren argiztapen sistema berritu du Udalak. Ipinitako LED berrietan erregulazio sistema bat ezarri du erabilera urriko ordutegian. Sistema horri esker, erabilera gutxiko ordu horietan argi-maila jaisten da eta, hortaz, ez da energia alferrik galtzen.

Kulturaren koloreek margotutako udaberria datorkigu

Hiru estreinaldi izango ditugu Biterin: zinean, haur antzerkian eta musikan 2020·01·09

Kulturaren koloreek margotutako udaberria datorkigu

Hernaniko Udalak hemendik maiatzera bitartean prestatutako kultur egitarauaren aurkezpena izan da gaur. Betiko moduan, publiko mota guztiak kontuan hartuta eta kalitatea ardatz hartuta egin da eskuartean dugun programazioa.