Berriak

Txotx denboraldian hartuko diren neurriak

Otsailaren erdialdetik apirilaren amaierara arte, garbiketa, garraioa eta segurtasuna, besteak beste, indartuko dira 2020·01·31

Txotx denboraldian hartuko diren neurriak

Txotx garaia hasi da. Hernaniko sagardotegiak irekita daude eta sagardo berria dastatzeko asmoz jende andana etortzen da, bereziki, asteburuetan. Hori dela eta, Hernaniko Txotx Mahaian adostutako neurriak jartzen ditu martxan Udalak. Komun gehiago kaleetan, informazio eta segurtasun gunea, sagardotegietako ibilbidea egiten duen Hiribusa, garbiketaren eta kaleko segurtasunaren indartzea... Horiek guztiak otsailaren erdialdetik apirilaren amaierara arte egongo dira martxan.

Gutxieneko zerbitzuak soilik izango dira urtarrilaren 30eko greba orokorrean

Astearteko udalbatzarrak onartu zuen greba deialdiaren printzipioekin bat egiteko mozioa 2020·01·30

Gutxieneko zerbitzuak soilik izango dira urtarrilaren 30eko greba orokorrean

Hernaniko Udalak, asteartean izandako udalbatzarrean, onartu zuen U30ko Greba Orokorraren printzipioekin bat egiteko mozioa. Horretaz gain, Udal Langileen Batzordeak ere grebarekin bat egitea erabaki du. Hori dela eta, greba egunean udaletxea eta udal zerbitzu gehienak itxita egongo dira. Soilik bermatuko dira Eusko Jaurlaritzak ezartzen dituen gutxieneko zerbitzuak.

Urtarrilaren 30eko greba orokorra dela eta, asteazken gauean ez da frakzio organikoa jasoko

Osteguneko altzarien bilketa ere ez da egingo eta poligonoetan ez da kartoia jasoko 2020·01·27

Urtarrilaren 30eko greba orokorra dela eta, asteazken gauean ez da frakzio organikoa jasoko

Datorren ostegunean deituta dagoen greba orokorrarekin bat egin du Garbitania soziatate publikoko enpresa batzordeak. Horrek eragina izango du hondakinen bilketan: asteazken gauean jasotzen den organikoa ez da jasoko: ostegun goizean egiten den altzari bilketa ez da egingo eta poligonoetako kartoia ere ez da bilduko. Herritarrei eskatzen zaie, mesedez, ez ateratzeko hondakin horiek kalera.

Erroilaburu herri-bidearen egonkortze lanak hasiko dira datorren astean

2019ko maiatzeko euriteen ondorioz, luizia izan zen bertan eta ibilgailuentzat itxita dago orduz geroztik 2020·01·24

Erroilaburu herri-bidearen egonkortze lanak hasiko dira datorren astean

2019ko maiatzeko euriteen ondorioz, luizia izan zen bertan eta ibilgailuentzat itxita dago orduz geroztik. Lanak datorren astean hasiko dira eta martxoaren hasierarako amaitzea espero da.

Ongi etorri Euskararen Jedia izateko tutorialera

Euskaraldiarekin bat eginda, herritarrei euskara erabiltzeko deia egiten die Udalak "Piztu pilotua" bideo sortaren bidez 2020·01·15

Ongi etorri Euskararen Jedia izateko tutorialera

Euskaraldiarekin bat eginda, herritarrei euskara erabiltzeko deia egiten die Udalak "Piztu pilotua" bideo sortaren bidez. Eguneroko egoerak aurkezten dizkigu bideoak. Saltoki batera zoazela, lagunartean, euskaldun zahar eta euskaldun berrien arteko elkarrizketak... Horrelakoetan gaztelerara pasatzeko tentazioa izaten dugu. Bideo honetan animatzen gaituzte euskararen jediak izaten eta euskara erabiltzen.

Argiztapen eraginkorragoa jarri du Udalak Akarregi poligonoan

Guztira, lehendik zeuden 55 argi puntu berritu dira eta puntu berri bat jarri da gasolindegiaren atzeko aparkalekuan 2020·01·14

Argiztapen eraginkorragoa jarri du Udalak Akarregi poligonoan

Akarregi industria poligonoaren argiztapen sistema berritu du Udalak. Ipinitako LED berrietan erregulazio sistema bat ezarri du erabilera urriko ordutegian. Sistema horri esker, erabilera gutxiko ordu horietan argi-maila jaisten da eta, hortaz, ez da energia alferrik galtzen.

Kulturaren koloreek margotutako udaberria datorkigu

Hiru estreinaldi izango ditugu Biterin: zinean, haur antzerkian eta musikan 2020·01·09

Kulturaren koloreek margotutako udaberria datorkigu

Hernaniko Udalak hemendik maiatzera bitartean prestatutako kultur egitarauaren aurkezpena izan da gaur. Betiko moduan, publiko mota guztiak kontuan hartuta eta kalitatea ardatz hartuta egin da eskuartean dugun programazioa.

Etxebizitzak alokairuan hartzeko dirulaguntza deialdia zabalik dago

Guztira, 219.000 euroko partida bideratuko du Udalak gazteak emantzipazio bidean laguntzera eta herrian etxebizitzen alokairua sustatzera 2020·01·08

Etxebizitzak alokairuan hartzeko dirulaguntza deialdia zabalik dago

Bostgarren urtez, Hernaniko Udalak etxebizitzak alokairuan hartzeko dirulaguntzak bideratuko ditu. Guztira, 219.000 euroko partida bideratuko du Udalak horretarako. Bi modalitate daude: gazteenak (18-35 urte bitartekoena) 136.000 euroko partida du eta helduenak, (<36 urtetatik gorakoena) 83.000 euroko partida. Eskaerak egiteko epea martxoaren 9an bukatuko da.

Mugikortasun jasangarriaren alde, beste keinu bat

Udaltzaingoarentzako bi ibilgailu hibrido eta erabilera anitzeko ibilgailu elektriko bat erosi berri ditu Udalak 2020·01·03

Mugikortasun jasangarriaren alde, beste keinu bat

Trafikoak sortutako kutsadurak kalte handia eragiten du aire kalitatean. Kutsadura hori ahalik eta txikiena izateko motordun ibilgailuak ez erabiltzea da irtenbiderik onena. Dena den, horiek erabiltzen direnean, ibilgailu elektrikoen eta hibridoen erabilera sustatzea lagungarria da. Hori dela eta, Udaltzaingoarentzako bi ibilgailu hibrido eta erabilera anitzeko ibilgailu elektriko bat erosi berri ditu Udalak.

Oihana Villalba hernaniarraren kartelak iragarriko ditu 2020ko Inauteriak

Guztira, 402 herritarrek eman dute bozka eta kartel irabazleak 176 bozka jaso ditu 2019·12·31

Oihana Villalba hernaniarraren kartelak iragarriko ditu 2020ko Inauteriak

Oihana Villalba hernaniarraren kartelak jaso ditu bozka gehien, eta, hortaz, datorren urteko Inauterien irudia izango da berea. Guztira, 402 herritarrek eman dute bozka eta kartel irabazleak 176 bozka jaso ditu.

Txotx denboraldiaren inaugurazio ekitaldirik ez da izango

Sagardoarekin lotuta ere, Botilako Uzta Berria ekitaldiaren aurkezpena Hernanin izateko elkarlanean ari dira Txotx Mahaia eta Euskal Sagardoa Jatorri Deitura 2019·12·30

Txotx denboraldiaren inaugurazio ekitaldirik ez da izango

Azken urteotan nonnahi ugaritu dira txotx denboraldiaren inaugurazio ekitaldiak eta, gure eskualdean, Astigarragakoak du erreferentzialtasuna. Hori dela eta, Hernaniko Txotx Mahaiak erabaki du Txotx denboraldi hasierako inaugurazio ekitaldirik ez egitea.

Zerbitzu Sozialetan egindako lana eskertu die Udalak lau langileri

Zerbitzu Sozialetan erretiroa hartu edota 25 urte lanean aritutako lau langileek jaso dute aurten Udalaren omenaldia 2019·12·23

Zerbitzu Sozialetan egindako lana eskertu die Udalak lau langileri

Abenduro bezala, Zerbitzu Sozialetan 25 urte lanean aritu diren langileei eta erretiroa hartzen dutenei omenaldia eskaini die Udalak. Aurten lau langilek jaso dute esker ona Hernaniko Zerbitzu Sozialetako erabiltzaileen alde egindako lanarengatik.

Transpacarreko ikasleek eta irakasleek oporren bezpera ospatu dute

2019·12·20

Transpacarreko ikasleek eta irakasleek oporren bezpera ospatu dute

Oinarrizko Lanbide Heziketako (OLH) egoitzan izan gara gaur. Egun seinalatua da, neguko oporraldiaren azkeneko eguna delako eta lehen ebaluazioko notak eman dizkietelako. Urteko azken eskola eguna denez, mahai baten inguruan bildu dira bi taldeak, 25 ikasle baino gehiago, baita haien irakasleak ere.

Euskarazko produktuak, garai honetarako opari paregabea

10.000 produktu baino gehiago biltzen ditu katalogoa.eus webguneak, bi ataletan banatuta: 0-12 urte bitarteko haurrentzako produktuak eta 12-16 urte bitarteko gazteentzakoak 2019·12·19

Euskarazko produktuak, garai honetarako opari paregabea

Buruntzaldea Euskaraz osatzen duten sei udalek, Hernaniko Udalak tartean, herriko ikastetxeen bidez bidali dituzte eskualdeko etxeetara euskarazko produktuen katalogoa jasotzen duen eskuorria. 10.000 produktu baino gehiago biltzen ditu katalogo horrek, bi ataletan banatuta: 0-12 urte bitarteko haurrentzako produktuak eta 12-16 urte bitarteko gazteentzako produktuak.

Neguko oporrak herrian igarotzeko adin guztietarako eskaintza

Abenduaren 21etik urtarrilaren 4ra bitartean, kirola, antzerkia, zinea, musika eta mota desberdineko tailerrak antolatu ditu Udalak oporraldia familiartean gozatzeko 2019·12·17

Neguko oporrak herrian igarotzeko adin guztietarako eskaintza

Neguko oporrak gerturatzen ari dira eta, urtero bezala, Udalak eskaintza berezia du garai hauek familia artean modu aktiboan eta jostagarrian gozatzeko. Abenduaren 21etik urtarrilaren 4ra bitartean agenda betea datorkigu.

Euskararen paisaia aisialdian ere bermatzeko lanean ari da Udala

Euskara Sailak esku-hartzeak egiten ditu kultur etxean ematen diren ikastaroetan euskara indartzeko 2019·12·16

Euskararen paisaia aisialdian ere bermatzeko lanean ari da Udala

Euskararen erabilera arlo guztietan bermatzeko asmoz, Euskara Saila 2003an hasi zen Biteri kultur etxeko ikastaroen hizkuntzan eragiten. Kultur etxeak eskaintzen dituen ikastaroen %60 euskaraz ematen dira, eta herritarren balorazioa oso ona da -%90 gustura azaldu da hizkuntza irizpideekin-. Euskara bizitzaren esparru guztietan emateko ahaleginean beste urrats bat da.