Berriak

Erdialdean aparkatzeko arau berria ekainaren 1ean sartuko da indarrean

Ordenantza berriak Atzieta, Izpizua, Nafar kalea, Biteri kalea, Elkano, Txirrita, osasun zentroaren ingurunea eta Gudarien plazan du eragina. 2018·05·30

Erdialdean aparkatzeko arau berria ekainaren 1ean sartuko da indarrean

Biteri, Atzieta, Elkano, Txirrita, Izpizua eta Nafar kaleak, osasun zentroaren ingurunea eta Gudarien plaza dira ordenantza berriak erregulatzen dituen eremuak. Nabarmentzekoa da, denbora mugatzen bada ere, aparkatzeak doakoa izaten jarraituko duela. Araudi berria ekainaren 1ean jarriko da indarrean.

Hondakinen gaia hobetzeko proposamenak egin dituzte herriko ikasleek udalbatzarrean

Eskola Agenda 21 programaren barruan hondakinen gaia landu dute aurten herriko eskoletan 2018·05·18

Hondakinen gaia hobetzeko proposamenak egin dituzte herriko ikasleek udalbatzarrean

Plastikoak murriztea, hondakinen sailkapena hobeto egiteko informazioa indartzea, berrerabilgarriak diren ontziak eta bilgarriak sustatzea eta egungo bilketan antzeman dituzten gabeziak hobetzea izan dira herriko ikasleen eskaera nagusiak. Eskola Agenda 21 programaren barruan, aurten, herriko eskoletan, hondakinen gaia landu dute. Gaur urtero egiten duten udalbatzarra egin dute eta haien azterketaren ondorioak aurkeztu dizkiete udal hautetsiei.

Beterri Km0, eskualdeko nekazarien eta merkatarien aldeko apustua

Tokiko ekoizleen arteko sarea da Beterri Km0, bertako produktuen ekoizpena eta salmenta bultzatzeko asmoz sortua 2018·05·16

Beterri Km0, eskualdeko nekazarien eta merkatarien aldeko apustua

Gure eskualdeko ekoizle, merkatari, ostalari eta tokiko erakundeen arteko sarea da Beterri Km0, bertako produktuak eta ekoizpena bultzatzeko asmoz sortua. Eta bereizgarri bat dute: Beterri Km0. Gurean bertakoa kontsumitzeko deia egiten duen zigilua. Barazkiak, frutak, esnea, gazta, arrautzak, oilaskoak, mermeladak, kontserbak... denak Beterri eskualdean ekoitzitakoak. Produktu horiek guztiak jangela publikoetan, jatetxeetan, dendetan eta tabernetan eskainiko dituzte eta herritarrei gurean bertakoa kontsumitzeko deia egiten die.

Baserritarrei omenaldia San Ixidro Egunean

Iñaxi Oiarbide Aranburu eta Batista Iradi Miner baserritarrak izan dira aurtengo omenduak 2018·05·15

Baserritarrei omenaldia San Ixidro Egunean

San Ixidro egunaren ohiko mezaren ondoren jaso dute Iñaxi Oiarbide eta Batista Iradi baserritarrek herriaren izenean omenaldia. Hernaniko alkateak eta Ereñotzuko auzo-alkateak eskertu diete lehen sektoreari bizitza osoan egindako ekarpena, baratzeko produktuak eta esnea ekoitzi eta saltzeagatik, hurrenez hurren.

UTS Komunikazioak diseinatutako kartelak iragarriko ditu aurtengo San Joan jaiak

708 boto eman dute herritarrek eta horietako 450 kartel irabazleak eskuratu ditu 2018·05·07

UTS Komunikazioak diseinatutako kartelak iragarriko ditu aurtengo San Joan jaiak

San Joan jaiak iragartzeko antolatutako lehiaketak badu irabazlea. Aurten aurkeztu diren 19 lanetatik lau lehenetsi zituen San Joan Batzordeak. Lau horietako bat hautatzeko aukera izan dute herritarrek eta UTS Komunikazioak diseinatutakoak jaso ditu boto gehien. 708 herritarrek eman dute botoa eta irabazleak 450 boto eskuratu ditu.

Hernani hobetzeko proposamenak maiatzaren 16ra bitartean egin daitezke

Hernani Erabaki partaidetza aurrekontuen 5. ekitaldia abian dago. 2019ko udal aurrekontuaren 500.000 euro herritarren esku 2018·05·03

Hernani hobetzeko proposamenak maiatzaren 16ra bitartean egin daitezke

Hernani Erabakiren 5. ekitaldia abian dago. Auzoetan jadanik bilerak egiten ari dira eta proposamenak jasotzeko epea irekita dago. Aurtengo erronka hernaniar ahalik eta gehienengana iristea da. Horretarako, bilera gehiago egingo dira, kolektibo konkretuekin lanketa zehatza egingo da eta, lehen aldiz, Eskolak Agenda 21en bidez, 8-15 urte bitarteko nerabeek ere herria hobetzeko proposamenak egin ahalko dituzte.

ADIERAZPEN INSTITUZIONALA 2018·04·27

Hernaniko Udalaren adierazpena, Sanferminetako eraso sexistaren harira emandako epaia dela eta

Udal talde guztiok babestuta, adierazpen instituzionala onartu du Udalak, Sanferminetako eraso sexistaren harira emandako epaia dela eta.

Erdialdeko aparkalekua arrazionalizatzeko araudi berriaren nondik norakoak

Gune gorriak egoilarrentzat eta urdinak errotaziozko aparkalekuak izango dira 2018·04·24

Erdialdeko aparkalekua arrazionalizatzeko araudi berriaren nondik norakoak

Erregulazio berriak Atzieta, Izpizua, Nafar kalea, Biteri kalea, Elkano, Txirrita eta Gudarien plazan izango du eragina. Egokitzapen lanak egiten ari dira, margoketa eta seinalizazioa, eta indarrean jartzen denean horren berri emango du Udalak.

Euskadiko Auzitegi Nagusiak San Markos Mankomunitatearen 2016ko aurrekontuak baliogabetu ditu eta Hernani, Oiartzun eta Usurbilgo udalei arrazoia eman die

“Birziklatzea beste inon baino garestiagoa da Gipuzkoan” 2018·04·24

Euskadiko Auzitegi Nagusiak San Markos Mankomunitatearen 2016ko aurrekontuak baliogabetu ditu eta Hernani, Oiartzun eta Usurbilgo udalei arrazoia eman die

Euskadiko Auzitegi Nagusiak San Markos Mankomunitateko 2016ko aurrekontuak baliogabetu ditu Hernaniko, Oiartzungo eta Usurbilgo Udalek jarritako helegiteari arrazoia eman die. Joan zen ostiralean aurreratutakoari buruzko azalpen zehatzak emateko, gaur Hernani, Oiartzun eta Usurbilgo udal ordezkariek agerraldia egin dute San Markos Mankomunitatearen egoitzan.

San Joan jaiak iragarriko dituen kartela bozka daiteke

Aurtengo lehiaketara aurkeztu diren 19 lanetatik lau aukeratu ditu Jai Batzordeak 2018·04·19

San Joan jaiak iragarriko dituen kartela bozka daiteke

Lau kartel aukeran aurtengo San Joan jaiak iragartzeko. Maiatzaren 4 arteko epea dute 16 urtetik gorako herritarrek gehien gustuko dutena aukeratzeko. Biterin bertan edo on line bozka daiteke

Argindarraren kontsumoari buruzko informazio egokia eskuratu eta kontrolatzeko saio praktikoak Hernanin

Tailerra maiatzaren 10ean, 11:00etan, izango da KZgunean. Izena eman daiteke maiatzaren 4 arte 2018·04·14

Argindarraren kontsumoari buruzko informazio egokia eskuratu eta kontrolatzeko saio praktikoak Hernanin

Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, Udalarekin elkarlanean, “Argitu” programa eskainiko da Hernanin. Ordu eta erdiko saio praktiko batean, herritarrei eskaintzen zaie etxeko faktura elektrikoa ulertzeko tailerra. Informazio hori eskutan, herritarrek kontsumoa murriztu eta dirua aurrezteko erabaki egokiak har ditzake.

2018ko udaleku irekietan eta kirol udalekuetan parte hartzeko izen-ematea irekita dago

Apirilaren 20 arteko epea dago izena emateko 2018·04·12

2018ko udaleku irekietan eta kirol udalekuetan parte hartzeko izen-ematea irekita dago

Uztailean antolatuko diren udaleku irekietan zein kirol udalekuetan izena eman daiteke dagoeneko. Bi kasuetan apirilaren 20 arte egongo da epea zabalik. Udaleku irekiak HH1-LH4ko ikasleentzat dira eta kirol udalekuak, ostera, LH5-LH6ko ikasleentzat.

Euskaldunak aktibatu eta errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egiten du Udalak

Apirilaren 16tik ekainaren 30era egongo da zabalik 2017ko ekitaldiari buruzko errenta aitorpena egiteko epea 2018·04·10

Euskaldunak aktibatu eta errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egiten du Udalak

"Euskara bada errenta" kanpainarekin bat egiten du Hernaniko Udalak eta euskaldunak animatu nahi ditu errenta aitorpena ere euskaraz egin dezaten. Apirilaren 16tik ekainaren 30era egongo da zabalik 2017ko ekitaldiari buruzko errenta aitorpena egiteko epea.

Latsunbeberri auzoan asfaltatze lanak hasiko dira apirilaren 3an

Udalak duen Irisgarritasun Planaren barruan aurreikusten dira lan horiek 2018·03·28

Latsunbeberri auzoan asfaltatze lanak hasiko dira apirilaren 3an

Atarrabiyo parketik kiroldegira doan kalearen asfaltoa berrituko dute udal langileek apirilaren 3tik aurrera. Lanek dirauten bitartean, kale horren zati batzuetan ezingo da aparkatu. Atarietan jarriko dira jakinarazpenak.

Adinekoek ere txotx garaiaz gozatu dute!

Ttapa-Ttapa ekimenean parte hartzen duten 150 adinekok sagardotegian bazkaldu dute aste honetan 2018·03·23

Adinekoek ere txotx garaiaz gozatu dute!

Asteazkeneroko hitzordua berezia izan da aste honetan. Ttapa-Ttapa ekimenean parte hartzen duten adinekoek ohiko ibilbidea albo batera utzi eta Akarregi sagardotegirako bidea egin zuten. Iritsitakoan saria jaso zuten: sagardotegian bazkaria egin baitzuten.

Emakume raketistek kirolari egin dioten ekarpena isilpetik ateratzeko ekimena hartuko du Hernanik apirilean

Euskal Herriko raketistek erakustaldi bat emango dute kiroldegiko frontoian apirilaren 6an 2018·03·23

Emakume raketistek kirolari egin dioten ekarpena isilpetik ateratzeko ekimena hartuko du Hernanik apirilean

Emakume raketisten iragana eta oraina ezagutarazteko asmoz, ekitaldi sorta bat eskainiko du Hernanik apirilaren 4tik aurrera. Biterin ikusgai izango den erakusketa bat eta dokumental baten emanaldiaz gain, kiroldegiko frontoian raketista partida bat ikusteko aukera izango da.

Herriko pentsiodunak, duintasun eske

Europako Gutun Sozialak bizi-kalitate duinak izateko ezartzen duen 1.080 euro eskatzen dute 2018·03·21

Herriko pentsiodunak, duintasun eske

Atzoko udalbatzarra ohi baino jendetsuagoa izan zen. Pentsiodunek pentsio duinak kobratzeko aldarrikapena eraman zuten udalbatzara, Duintasuna elkarteak aurkeztutako mozioaren bidez. Pentsiodunek salatu dute azken urteotan haien bizi-baldintzak nabarmen okerrera egin dutela.

Angel Olaran misiolariak Hernaniren esker ona jaso du Etiopian egiten duen lanarengatik

Misiolari hernaniarrak Lleidako Unibertsitatearen honoris causa izendapena jaso berri du 2018·03·20

Angel Olaran misiolariak Hernaniren esker ona jaso du Etiopian egiten duen lanarengatik

Hernaniko alkate Luis Intxauspek Angel Olaran misiolaria hartu du gaur udaletxean. Hernaniar guztion izenean, Olaran zoriondu du Lleidako Unibertsitatearen eskutik jaso berri duen honoris causa izendapenarengatik. Halaber, Etiopiako Tigray eskualdean, bereziki Wukron, egiten ari den lan garrantzitsua ere eskertu dio alkateak.