Berriak

Oporretako bidaiak kontratatzerakoan izan daitezkeen arazoen aurrean nola jokatu azaltzen du Kontsumitzaileen Bulegoak

2019·07·01

Oporretako bidaiak kontratatzerakoan izan daitezkeen arazoen aurrean nola jokatu azaltzen du Kontsumitzaileen Bulegoak

Uda bete-betean gaudela, Kontsumitzailearen Bulegoak (KIUB) oporretako bidaiei eskaini die azkeneko gomendio orria. Bidaia bat kontratatzerakoan izan ditzakegun ezusteen eta arazoen aurrean nola jokatu azaltzen du eskuorriak.

Liztor asiatikoen erreginak habiak egiten hasi dira

2018an 122 habi kendu ziren, 2017. urteko kopuru bikoitza 2019·06·29

Liztor asiatikoen erreginak habiak egiten hasi dira

Neguan hibernatzen egon ondoren, habi berriak egiten hasi dira liztor asiatikoaren erreginak. Iaz 122 habi kendu ziren Hernanin. Aurten, momentuz, zazpi. Udaltzaingoak herritarrei dei egiten die abisua emateko, oraingo habi txikiak kentzea errazagoa delako udan edo udazkenean, handiak egiten direnean, kentzea baino.

Hernaniko mende bateko bilakaera iruditan

Ehun bat pieza biltzen ditu, gehienak argazkiak, baina grabatuak, liburuak eta diskoak ere badaude 2019·06·21

Hernaniko mende bateko bilakaera iruditan

Bihar, larunbata, eguerdian, inauguratuko da Hernanin Ikusiyak (1875-1975) argazki erakusketa, Biteri kultur etxean. Juantxo Egaña da erakusketaren komisarioa. 100 bat pieza biltzen ditu, gehienak argazkiak. Grabatuak, liburuak edota egunkarietako aleak ere badaude. Irailaren 11 arte egongo da ikusgai.

Elizatxo Ikastolak

Energia modu arduratsuan erabiltzeko praktika onak landu dituzte ikasturtean zehar 2019·06·19

Elizatxo Ikastolak "Euronet festa" ospatu du

Udal eraikinetan energiaren erabilera arduratsua bultzatzeko programa da Euronet 50/50. Elizatxo Ikastola programan parte hartzen ari da ikasturte honetan eta gaur festa egin dute. Euronet 50/50 udal programari esker, energia modu arduratsuan erabiltzeko praktika onak landu dituzte eta ikastetxean energiaren erabilera hobetzeko zenbait azpiegitura beharrak ere identifikatu dituzte.

12 eta 17 urteko gazteei zuzendutako hainbat ekintza udarako

Hernani Erabaki parte-hartze prozesuan erabakitako proposamena izan zen nerabeentzako ekintzak indartzea 2019·06·17

12 eta 17 urteko gazteei zuzendutako hainbat ekintza udarako

Gazte su festa, Scooter jaialdia, surf, eskalada, irristaketa edota piragua ikastaroak, sormena lantzeko ikastaroa, besteak beste, antolatu ditu Gazteria Sailak udan nerabeak aktibatzeko. Parte hartu nahi duenak aurretik izena eman behar du Gaztelekuan. Hernani Erabaki parte-hartze prozesuan erabakitako proposamena izan zen nerabeentzako ekintzak indartzea.

Sanjoanak 2019 | Jai egitaraua

2019ko Sanjoanetako egitaraua 2019·06·13

Sanjoanak 2019 | Jai egitaraua

2019ko Sanjoanetako egitaraua

Adinekoentzat hiru eta gazteentzat lau etxebizitza zozketatu dira 2019·06·12

Alokairu sozialean esleitutako udal etxebizitzen zozketaren emaitzak

San Joan jaien hasiera eta amaiera udaletxeko balkoitik ikusteko izen-ematea irekita

Aurten gurpildun aulkia erabiltzen duten pertsonentzat erretserbatuko dira zenbait leku 2019·06·11

San Joan jaien hasiera eta amaiera udaletxeko balkoitik ikusteko izen-ematea irekita

San Joan jaien hasiera eta bukera ekitaldiak udaletxeko balkoitik ikusteko aukera egoten da urtero. Orotara, hamabi leku gordeko dira herritarrentzat; sei hasiera ekitaldirako eta beste sei, amaiera ekitaldirako. Aurten, gurpildun aulkian doazen herritarrek izango dute lehentasuna eta zortzi leku gordeko dira kolektibo honentzat.

Gaur zozketatuko dira gazteentzako eta adinekoentzako alokairu sozialeko zazpi udal etxebizitzak

Behin betiko onartuen zerrenda eta bakoitzak zozketan duen zenbakia argitaratuta daude udal webgunean eta iragarki taulan 2019·06·10

Gaur zozketatuko dira gazteentzako eta adinekoentzako alokairu sozialeko zazpi udal etxebizitzak

Guztira, udal jabetzakoak diren zuzkidurako zazpi etxebizitza esleituko dira alokairu sozialean. Kolektibo berezientzat gordetako etxebizitzak dira: gazteentzat lau eta adinekoentzat, hiru.

Etxeberri auzoaren urbanizazioa itxiko duten obrak hasiko dira datorren astelehenean

2.2 fase honek 1-3 blokeen beheko eremua eta 7. blokearen arrapala, espaloia eta eskailerak hartuko ditu 2019·06·07

Etxeberri auzoaren urbanizazioa itxiko duten obrak hasiko dira datorren astelehenean

Etxeberri auzoaren urbanizazioa ixteko lanak abiatuko dira datorren astean. Irisgarritasuna hobetzeko asmoz, udal zerbitzuen sarea -ur eta saneamendu hornidura, argiteria eta espaloiak- berritzea da urbanizazio proiektuaren helburua. Hastekoa den urbanizazioaren 2.2 fase honek 1-3 blokeen beheko eremua eta 7. blokearen arrapala, espaloia eta eskailerak hartuko ditu. Lanek 5 hilabete irautea aurreikusten da.

Udalak Jaurlaritzaren gardentasun falta salatu du sufre dioxidoaren isurketaren auzian

Azalpenak eskatu ondoren, neurgailuak hondatuta daudela eta isurketarik egon ez dela esan dute Ingurumen Saileko arduradunek 2019·05·29

Udalak Jaurlaritzaren gardentasun falta salatu du sufre dioxidoaren isurketaren auzian

Joan zen astelehen goizean antzemandako sufre dioxidoaren isurketa maila kezkagarriaz azalpenak eskatu dizkio Udalak Eusko Jaurlaritzari. Neurgailua hondatuta dagoela esan du Jaurlaritzak eta isurketa horiek ez direla errealak. Edonola ere, Jaurlaritzak, informazio horrek sor zezakeen alarmaz jabetuta, ez Udalari ez herritarrei ez diela inolako informaziorik eman salatu nahi du Udalak.

Udal hauteskundeen emaitzak

EH Bildu, lehen indarra (11 zinegotzi), EAJ (6), Elkarrekin Podemos-OH (2) eta PSOE (2) 2019·05·27

Udal hauteskundeen emaitzak

Sagastialdeko plaza berrituta, bizilagunek gozatzeko prest

Adinekoek jarduera fisikoa egiteko makinak jarri dira 2019·05·24

Sagastialdeko plaza berrituta, bizilagunek gozatzeko prest

Bi hilabeteko lanen ondoren, Sagastialdeko plaza berrituta ireki da. Bizilagunen topalekua da plaza hori eta, irisgarritasuna bermatzeaz gain, adinekoek jarduera fisikoa egiteko makinak ere jarri dira.

Kiroldegiko sistema termikoa erabat berriztagarria izateko bidean beste urrats bat

Biomasako galdarak kontsumo termikoaren %90 kubritzen du eta eguzki plakak optimizatu ondoren, kontsumo osoa asebetetzea da helburua 2019·05·22

Kiroldegiko sistema termikoa erabat berriztagarria izateko bidean beste urrats bat

Kiroldegian obra egin zenean, igerilekuak handitzearekin batera, instalazio termikoa ere aldatu zen. Hortaz, biomasa (berriztagarria) galdara batek osatu zuen gasa (erregai fosila) erabiltzen zuen sistema zaharra. 2014tik hona kontsumoak izan duen eboluzioa aztertu du Udalak eta bi ondorio nagusi atera ditu: egun biomasak kontsumo termikoaren %90 kubritzen duela eta energiaren kontsumoa murriztu dela. Sistema erabat berriztagarria izateko helburuz, inbertsio bat egingo du Udalak eraikinaren teilatuan dauden eguzki panel termikoen funtzionamendua optimizatzeko, eta biomasa galdararen ahalmena osatzeko.

Herriko zenbait bide eta herri-bide asfaltatuko dira uda aldean

Lanen lizitazioa martxan dago; udan hasi eta udazkenean bukatzea aurreikusten da 2019·05·20

Herriko zenbait bide eta herri-bide asfaltatuko dira uda aldean

Hernaniko Udalak asfaltatze-kanpainari ekiteko asmoa du eta, horretarako, obra horiek kontratatzeko pleguak argitaratu berri ditu. Eskaintzak jasotzeko epea irekita dago. Horiek aztertu ondoren, adjudikazioa egitea da hurrengo pausua. Dena ondo bidean, lanak udan hastea espero du Udalak. Herriko zenbait kale eta herri-bideetako zoladura berritzea edota birgaitzea da asfaltatze-plan horren helburua. Eremu batzuetan zoladura osoa asfaltatuko da eta beste batzuetan, ostera, zatiak konponduko dira, puntu zehatzetan dauden arazoak konpontze aldera.

Udaltzaingoak ez du isuna tramitatuko IATren azterketa egiteko txanda hartuta dutenen kasuan

Hitzorduak idatziz eta IAT iraungi aurretik eskatua izan beharko du 2019·05·17

Udaltzaingoak ez du isuna tramitatuko IATren azterketa egiteko txanda hartuta dutenen kasuan

Gipuzkoako IAT tailerretan dagoen arazoa gidarien bizkarrean ez jartzeko asmoz, Hernaniko Udaltzaingoak erabaki du IAT iraungita duten gidariei ez dizkiela isuna tramitatuko IAT iraungi aurretik hitzordua hartua dutela ziurtatuz gero. Idatziz erakutsi beharko dute aurretiko hitzordua.

Klubentzako espazioak, gimnasioa osatzeko bi gela berri eta ludoteka, kiroldegiaren zerbitzu berriak

Kiroldegiko espazioak eta azpiegiturak berrantolatuta, herrian sortzen diren beharrak asetzeko helburua dute zerbitzu berriek 2019·05·15

Klubentzako espazioak, gimnasioa osatzeko bi gela berri eta ludoteka, kiroldegiaren zerbitzu berriak

Herrian somatu diren behar batzuk asetu nahian, zenbait zerbitzu handituko ditu udal kiroldegiak. Kirol klubentzako bilera gela eta dokumentazioa gordetzeko espazioak egokitu dira, erabilera libreko ludoteka bat eta gimnasioaren gela osagarriak, besteak beste, jarriko dira erabiltzaileen eskura.