Berriak

Ongi etorri Euskararen Jedia izateko tutorialera

Euskaraldiarekin bat eginda, herritarrei euskara erabiltzeko deia egiten die Udalak "Piztu pilotua" bideo sortaren bidez 2020·01·15

Ongi etorri Euskararen Jedia izateko tutorialera

Euskaraldiarekin bat eginda, herritarrei euskara erabiltzeko deia egiten die Udalak "Piztu pilotua" bideo sortaren bidez. Eguneroko egoerak aurkezten dizkigu bideoak. Saltoki batera zoazela, lagunartean, euskaldun zahar eta euskaldun berrien arteko elkarrizketak... Horrelakoetan gaztelerara pasatzeko tentazioa izaten dugu. Bideo honetan animatzen gaituzte euskararen jediak izaten eta euskara erabiltzen.

Argiztapen eraginkorragoa jarri du Udalak Akarregi poligonoan

Guztira, lehendik zeuden 55 argi puntu berritu dira eta puntu berri bat jarri da gasolindegiaren atzeko aparkalekuan 2020·01·14

Argiztapen eraginkorragoa jarri du Udalak Akarregi poligonoan

Akarregi industria poligonoaren argiztapen sistema berritu du Udalak. Ipinitako LED berrietan erregulazio sistema bat ezarri du erabilera urriko ordutegian. Sistema horri esker, erabilera gutxiko ordu horietan argi-maila jaisten da eta, hortaz, ez da energia alferrik galtzen.

Kulturaren koloreek margotutako udaberria datorkigu

Hiru estreinaldi izango ditugu Biterin: zinean, haur antzerkian eta musikan 2020·01·09

Kulturaren koloreek margotutako udaberria datorkigu

Hernaniko Udalak hemendik maiatzera bitartean prestatutako kultur egitarauaren aurkezpena izan da gaur. Betiko moduan, publiko mota guztiak kontuan hartuta eta kalitatea ardatz hartuta egin da eskuartean dugun programazioa.

Etxebizitzak alokairuan hartzeko dirulaguntza deialdia zabalik dago

Guztira, 219.000 euroko partida bideratuko du Udalak gazteak emantzipazio bidean laguntzera eta herrian etxebizitzen alokairua sustatzera 2020·01·08

Etxebizitzak alokairuan hartzeko dirulaguntza deialdia zabalik dago

Bostgarren urtez, Hernaniko Udalak etxebizitzak alokairuan hartzeko dirulaguntzak bideratuko ditu. Guztira, 219.000 euroko partida bideratuko du Udalak horretarako. Bi modalitate daude: gazteenak (18-35 urte bitartekoena) 136.000 euroko partida du eta helduenak, (<36 urtetatik gorakoena) 83.000 euroko partida. Eskaerak egiteko epea martxoaren 9an bukatuko da.

Mugikortasun jasangarriaren alde, beste keinu bat

Udaltzaingoarentzako bi ibilgailu hibrido eta erabilera anitzeko ibilgailu elektriko bat erosi berri ditu Udalak 2020·01·03

Mugikortasun jasangarriaren alde, beste keinu bat

Trafikoak sortutako kutsadurak kalte handia eragiten du aire kalitatean. Kutsadura hori ahalik eta txikiena izateko motordun ibilgailuak ez erabiltzea da irtenbiderik onena. Dena den, horiek erabiltzen direnean, ibilgailu elektrikoen eta hibridoen erabilera sustatzea lagungarria da. Hori dela eta, Udaltzaingoarentzako bi ibilgailu hibrido eta erabilera anitzeko ibilgailu elektriko bat erosi berri ditu Udalak.

Oihana Villalba hernaniarraren kartelak iragarriko ditu 2020ko Inauteriak

Guztira, 402 herritarrek eman dute bozka eta kartel irabazleak 176 bozka jaso ditu 2019·12·31

Oihana Villalba hernaniarraren kartelak iragarriko ditu 2020ko Inauteriak

Oihana Villalba hernaniarraren kartelak jaso ditu bozka gehien, eta, hortaz, datorren urteko Inauterien irudia izango da berea. Guztira, 402 herritarrek eman dute bozka eta kartel irabazleak 176 bozka jaso ditu.

Txotx denboraldiaren inaugurazio ekitaldirik ez da izango

Sagardoarekin lotuta ere, Botilako Uzta Berria ekitaldiaren aurkezpena Hernanin izateko elkarlanean ari dira Txotx Mahaia eta Euskal Sagardoa Jatorri Deitura 2019·12·30

Txotx denboraldiaren inaugurazio ekitaldirik ez da izango

Azken urteotan nonnahi ugaritu dira txotx denboraldiaren inaugurazio ekitaldiak eta, gure eskualdean, Astigarragakoak du erreferentzialtasuna. Hori dela eta, Hernaniko Txotx Mahaiak erabaki du Txotx denboraldi hasierako inaugurazio ekitaldirik ez egitea.

Zerbitzu Sozialetan egindako lana eskertu die Udalak lau langileri

Zerbitzu Sozialetan erretiroa hartu edota 25 urte lanean aritutako lau langileek jaso dute aurten Udalaren omenaldia 2019·12·23

Zerbitzu Sozialetan egindako lana eskertu die Udalak lau langileri

Abenduro bezala, Zerbitzu Sozialetan 25 urte lanean aritu diren langileei eta erretiroa hartzen dutenei omenaldia eskaini die Udalak. Aurten lau langilek jaso dute esker ona Hernaniko Zerbitzu Sozialetako erabiltzaileen alde egindako lanarengatik.

Transpacarreko ikasleek eta irakasleek oporren bezpera ospatu dute

2019·12·20

Transpacarreko ikasleek eta irakasleek oporren bezpera ospatu dute

Oinarrizko Lanbide Heziketako (OLH) egoitzan izan gara gaur. Egun seinalatua da, neguko oporraldiaren azkeneko eguna delako eta lehen ebaluazioko notak eman dizkietelako. Urteko azken eskola eguna denez, mahai baten inguruan bildu dira bi taldeak, 25 ikasle baino gehiago, baita haien irakasleak ere.

Euskarazko produktuak, garai honetarako opari paregabea

10.000 produktu baino gehiago biltzen ditu katalogoa.eus webguneak, bi ataletan banatuta: 0-12 urte bitarteko haurrentzako produktuak eta 12-16 urte bitarteko gazteentzakoak 2019·12·19

Euskarazko produktuak, garai honetarako opari paregabea

Buruntzaldea Euskaraz osatzen duten sei udalek, Hernaniko Udalak tartean, herriko ikastetxeen bidez bidali dituzte eskualdeko etxeetara euskarazko produktuen katalogoa jasotzen duen eskuorria. 10.000 produktu baino gehiago biltzen ditu katalogo horrek, bi ataletan banatuta: 0-12 urte bitarteko haurrentzako produktuak eta 12-16 urte bitarteko gazteentzako produktuak.

Neguko oporrak herrian igarotzeko adin guztietarako eskaintza

Abenduaren 21etik urtarrilaren 4ra bitartean, kirola, antzerkia, zinea, musika eta mota desberdineko tailerrak antolatu ditu Udalak oporraldia familiartean gozatzeko 2019·12·17

Neguko oporrak herrian igarotzeko adin guztietarako eskaintza

Neguko oporrak gerturatzen ari dira eta, urtero bezala, Udalak eskaintza berezia du garai hauek familia artean modu aktiboan eta jostagarrian gozatzeko. Abenduaren 21etik urtarrilaren 4ra bitartean agenda betea datorkigu.

Euskararen paisaia aisialdian ere bermatzeko lanean ari da Udala

Euskara Sailak esku-hartzeak egiten ditu kultur etxean ematen diren ikastaroetan euskara indartzeko 2019·12·16

Euskararen paisaia aisialdian ere bermatzeko lanean ari da Udala

Euskararen erabilera arlo guztietan bermatzeko asmoz, Euskara Saila 2003an hasi zen Biteri kultur etxeko ikastaroen hizkuntzan eragiten. Kultur etxeak eskaintzen dituen ikastaroen %60 euskaraz ematen dira, eta herritarren balorazioa oso ona da -%90 gustura azaldu da hizkuntza irizpideekin-. Euskara bizitzaren esparru guztietan emateko ahaleginean beste urrats bat da.

Beterri-Buruntzan bazterketa arriskuan dauden pertsonak lanaren bidez gizarteratzeko ekimena aurkeztu dute Hernanin

Eskualdeko udalei eta enpresei eskaintzen dizkie ingurumen zerbitzuak, parke eta hiri altzarien mantenua, mezularitza, buzoneoak... 2019·12·12

Beterri-Buruntzan bazterketa arriskuan dauden pertsonak lanaren bidez gizarteratzeko ekimena aurkeztu dute Hernanin

Beterri Errotuz irabazi asmorik gabeko laneratze enpresaren aurkezpena egin berri da Iturolan. Enpresa honen helburua da bazterketa egoeran dauden eskualdeko pertsonak gizarteratzea. Ideia lantzen hasi zen 2017an, eta Beterri-Buruntza udalek eta Erroak Sartu gizarteratze elkartearen arteko elkarlanaren emaitza orain ikusi dezakegu. Enpresa sortu berriak Iturolan du egoitza.

2020ko Inauterietako kartela hilaren 26ra arte bozka daiteke

16 urtetik gorako hernaniarrek eman dezakete botoa 2019·12·11

2020ko Inauterietako kartela hilaren 26ra arte bozka daiteke

2020ko inauteriak ilustratuko duen kartela aukeratzeko garaia iritsi da. Lehiaketara aurkeztu diren 9 lanen artean lau aukeratu ditu Jai Batzordeak. Horietako zeinek irabaziko duen herritarrek erabakiko dute.

Migrazioa eta giza eskubideak izango dira jardunaldien ardatzak

Hernani Solidarioa 2019. Jardunaldiak 2019·12·09

Migrazioa eta giza eskubideak izango dira jardunaldien ardatzak

Abenduaren 10ean Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala gogoratzen da nazioartean, eta abenduaren 18a, berriz, “Migranteen Nazioarteko Eguna” da. Bi data horiek kontuan izanda, hainbat ekimen antolatu dira Hernani, giza eskubideen urraketa ezberdinak ikusarazi eta salatzeko asmoz. Hala, abenduaren 10etik 18ra baloreen inguruko tailerra, erakusketa, liburu baten aurkezpena, zinema lan batzuk eta antzezlan bat izango dira Hernanin.

1.200 hernaniarrek aukeratutako 11 ekimenetan inbertituko dira aurrekontuaren 500.000 euro

Seigarren urtez, hernaniarrek erabaki dute, parte-hartze prozesu baten bidez, diru publikoaren zati bat zertan gastatu 2019·12·06

1.200 hernaniarrek aukeratutako 11 ekimenetan inbertituko dira aurrekontuaren 500.000 euro

Parte-hartze aurrekontuen aurtengo prozesua bukatu da. Proposamenak egin, lehenetsi, balorazio teknikoa eta azken bozketa egin ondoren, 2020ko udal aurrekontuaren 500.000 euroak zertan inbertituko diren erabaki dute 1.200 hernaniarrek.