Web edukia bistaratu

Beterri-Buruntzako autobusen zerbitzu berriari buruzko kexak eta iradokizunak

Beterri-Buruntzako herriak lotzen dituen autobus zerbitzua udan eguneratu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak. Zerbitzu berriak linea eta ordutegietan aldaketa handiak ekarri ditu eta aldaketa horiek kexa ugari eta ezinegon handia sortu dute eskualdeko herritarren artean.

Zerbitzua martxan jarri eta berehala hasi ziren kexak. Hernaniko Udalak Gipuzkoako Mugikortasun Sailarekin bilerak egin zituen arazo horien berri emateko. Horren ondorioz, egokitzapen batzuk egin ditu Aldundiak baina, oraindik ere, kexak iristen zaizkigu.

Herritarrentzat garraio publiko egoki eta kalitatezko bat lortzeko xedez, Hernaniri eragiten dioten zerbitzuetan herritarrek somatzen dituzten gabeziak ahalik eta modu zehatzenean jasotzeari ekingo dio Hernaniko Udalak. Horretarako, formulario hau osatu dugu. Behin emaitzak jasota, Udalak Foru Aldundiarekin biltzeko asmoa du herritarren ekarpen horien berri emateko

DLYFormulario

Bidali zure kexa edo iradokizuna

Web edukia bistaratu

Datu pertsonalen tratamendua

Tratamenduaren arduraduna

  • Nortasuna: Hernaniko Udala – IFZ: P2004300F
  • Helbidea: Gudarien Plaza 1, 20120 Hernani (Gipuzkoa)
  • Telefonoa: 943 337 000
  • Datuak babesteko ordezkaria (DBO): dbd@hernani.eus

Tratamenduaren helburua

Hernaniko Udalak zure datu pertsonalak biltzen ditu webgune honen bidez ematen dituen hainbat zerbitzuetara sarbidea izan dezazun eta udalak zerbitzu horiek eman ahal izan ditzazkizun.

Zilegitasuna

Tratamenduaren zilegitasuna Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 6.1.e) artikuluan oinarritua dago: interes publikoaren izenean burutako ekintza.

Hartzaileak

Datuen komunikazioen hartzaile gisa Segurtasun Indar eta Kidegoak eta Epai Erakundeak daude aurreikusita. Ez dago aurreikusia datuak hirugarren herrialde batzuei edo nazioarteko erakundeei ematea

Eskubideak

Eskubideak Interesatuek eskubide hauek dituzte:

  • Udala beren datuak tratatzen ari den jakiteko eskubidea.
  • Beraiei buruz jasota dauden datuak eskuratzeko eskubidea eta ezaba daitezela eskatzekoa.

Zenbait egoeretan hau eskatzekoa:

  • Datuen tratamenduaren helburua muga dadila; kasu horretan Udalak erreklamazioak egikaritzeko edo defendatzeko bakarrik erabiliko ditu datuok.

Eskubideak Hernaniko Udalaren aurrean gauzatu ahal izango dituzte. Helbidea: Gudarien plaza 1, 20120 Hernani, Gipuzkoa. Gaian hau adierazi beharko da: Erref. Datuen babesa. Eskubide horiek behar bezala atendituak izan daitezen beharrezkoa izango da eskabidearekin batera duela gutxiko argazki bat aurkeztea.

Zure eskubideak egikaritzerakoan ez bazara behar bezala atenditua izan, erreklamazioa aurkez dezakezu Datuak Babesteko Euskal Bulegoan. Helbidea: Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea 71-3. solairua, 01008 Gasteiz.