Web edukia bistaratu

Bisita interpretatuak eta sagardo dastaketa

Hernaniko Altzueta, Itxas-Buru, Iparragirre eta Zelaia sagardotegietan bisita interpretatua eta sagardo dastaketa eskainiko dituzte martxoaren 13tik apirilaren 17 arte.

Sagardotegi bakoitzak bere historian, pasadizoak, oroitzapenak eta emozioetan oinarritutako esperientzia desberdin bat eskainiko du.

Mugalariekin lotutakoa Altzuetan, iraganean arakatuta Iparragirren, artearekiko loturan oinarrituta Zelaian eta, Itxas-Burun, sagardotegia eta itsasoaren arteko harremanetan murgilduta.

Bisitak euskaraz eskainiko dira.

Sagardotegia kartela

 


Egin ezazu zure erreserba!