Web edukia bistaratu

Diru-bilketa

Harremanetarako

Zerbitzu telematikoen bitartez zure izenean dauden zergak, tasak eta isunak kontsultatu, imprimatu eta ordainketa egiteko aukera daukazu.

EGUTEGI FISKALA 2021 (sakatu irudian deskargatzeko)

Tramiteak

Zerga, Tasa eta Prezio publikoen ordainketak

Udalerriei dagokie, Uztailaren 5eko 11/1989 Gipuzkoako Hazienda Lokalen FORU ARAUA Erregulatzailean ezarritakoaren barruan, beren tributuak ordainaraztea.
Horretarako, Ordenantza fiskalen bitartez, tributu bakoitzaren antolaketa eta funtzionamendu erregimena erregulatzen da.

Kobrantzako agiriaren edo ordainketa-frogagiriaren kopia

Agiri honek honetarako balio du:
1.    Zergak ordaintzeko, jatorrizko agiria galdu bada.
2.    Ordainketa egina dagoela frogatzeko, jatorrizkoa galdu bada.

Zergen ordainketak egunean izatea egiaztatzen duen agiria

Egiaztatzeko zergadunak ordaindu beharreko zerga guztiak ziurtagiria egiten den datan ordainduta dituela.

Zerga-betebeharrak zatikatzeko eskaera

Zorrak zatikatzeko edo geroratzeko eskaera egiteko, ekonomia- eta finantza-egoerak aldi batez ordainketa egitea eragozten duenean.

Zerga-betebeharrak geroratzeko eskaera

Zorrak geroratzeko eskaera egitea, ekonomia- eta finantza-egoerak aldi batez ordainketa egitea eragozten duenean.

Zerga itzulketa: ibilgailuari behin betiko baja ematearen ondoriozkoa

Ibilgailuari behin betiko baja ematen zaion hurrengo hilabetetik abenduaren 31ra arte Ibilgailuen gaineko zergarengatik ordaindutako kopuruari dagokion ehunekoa atzera hartzeko eskubidea izango du ibilgailuaren jabeak.

Errekurtsoak: Premiamendu bidearen probidentziaren kontra

Alkateari jarritako Berraztertzeko Errekurtsoa premiamendu probidentziaren aurka.
* Premiamendu-probidentzia: borondatezko epean ordaindu gabeko zorrak kobratzeko administrazioak erabiltzen duen prozedura.