Dirulaguntzak - Amaituta - Tiítulua

Dirulaguntzak - Amaituta

Eduki publikatzailea

Eskaerak egiteko azken eguna maiatzaren 20a

2026. ekitaldiari dagozkion dirulaguntzak dira, eta horien xedea da kultur ekintzak egiten dituzten irabazi asmorik gabeko entitateei, kulturaren sustapen eta zabalkunde arloan urteko programak edo jarduera zehatzak garatzeko eta egiteko lehiaketa erregimenaren bidezko dirulaguntzak ematea.

Nori zuzendua: irabazi asmorik gabeko elkarteak

Eskaera egiteko azken eguna: maiatzaren 20a

Eskaerak aurkeztea: Hernaniko Udaleko zerbitzu telematikoen bidez: Eskaera edo HHZ– Herritarren Harrera Zerbitzuan

Informazio gehiago: 943 552962 kultura@hernani.eus

Eskaerak egiteko azken eguna maiatzaren 20a

2026. ekitaldiari dagozkion dirulaguntzak dira, eta horien xedea da Hernaniko artistei sorkuntza prozesuetan laguntzeko, betiere adierazpenen berrikuntzara, sortzaileen babesera, parte-hartzera eta tokiko ingurunearekiko harremanera bideratzeko dirulaguntzak ematea.

Nori zuzendua: Hernaniko artistak

Eskaerak egiteko azken eguna maiatzaren 20a

Eskaerak aurkeztea: Hernaniko Udaleko zerbitzu telematikoen bidez: Eskaera edo HHZ– Herritarren Harrera Zerbitzuan

Informazio gehiago: 943 552962 kultura@hernani.eus

Epeak: 2 hilabete deialdia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, 2026ko maiatzak 13a
Laguntza hauen xedea da eskaera egiten dutenen ohiko bizilekua den etxebizitzaren alokairua ordaintzen laguntzea zati batean, dagoeneko etxebizitza errentan hartuta daukatenean eta horretara bideratuak dauden gainontzeko laguntzetarako eskubiderik ez dutenean (Gaztelagun, Etxebizitzarako Prestazio Osagarria edo Gizarte Larrialdietarako Laguntza) . Eskaerak aurkezteko epea 2025-09-01etik 2025-09-30 bitarte.
2025. ekitaldiari dagozkion dirulaguntzak dira, eta horien xedea da Hernaniko artistei sorkuntza prozesuetan laguntzeko, betiere adierazpenen berrikuntzara, sortzaileen babesera, parte-hartzera eta tokiko ingurunearekiko harremanera bideratzeko dirulaguntzak ematea. 2025eko deialdian, jarduera-proiektu horiek kultura edo sormen sektoreren batean sartuta egon beharko dute: zinema eta ikus-entzunezkoak, argazkia, dantza, literatura, musika, antzerkia, arte plastikoak.... Eskaerak aurkezteko epea 2025-05-10
2025. ekitaldiari dagozkion dirulaguntzak dira, eta horien xedea da auzo elkarteen funtzionamendua erraztea eta auzoa hobetzeko egiten diren proiektuak nahiz jarduerak bultzatzea, hala nola, jaiak eta kultur ekintzak antolatzea. Eskaerak aurkezteko epea 2025-05-10