Edukia
Dokumentazioa Erdi Aroaz geroztik (XIV-XV. mendez geroztik) gordetzen bada ere, XIX. mende amaieran eta XX.ean osatzen joan zen, gaur egun arteko jarraikortasuna emanez.
- Onarpen-modua. Erakundean sortutako dokumentazioaren metaketa naturalaren bidez. Urtean gehitzen den dokumentazio kopurua aldakorra da, udal departamentu desberdinetatik egiten diren transferentzien erritmoaren arabera.
- Antolaketa. 1945. urte arteko agiriak Serapio Mujikaren sailkapen-koadroaren arabera antolatuta daude. Ondorengo agiriak, berriz, Euskal Herriko Udal Artxiboetarako egindako Udal Funtsen Sailkapen-taularen arabera (koadro hau Udalaren premietara egokituta dago).