Elkarteak eta herritarren parte hartzea

Kultur jardueretarako diru-laguntzak

2021. ekitaldiari dagozkion dirulaguntzak dira, eta horien xedea da kultur ekintzak egiten dituzten irabazi asmorik gabeko entitateei,  kulturaren sustapen eta zabalkunde arloan urteko programak edo jarduera zehatzak garatzeko eta egiteko lehiaketa erregimenaren bidezko dirulaguntzak ematea.

  • Nori zuzendua: irabazi asmorik gabeko elkarteak
  • Eskaera egiteko azken eguna: ekainaren 21a    
  • Aurkezteko lekua: HHZ bulegoa, aurretik hitzordua hartuta.
  • Informazio gehiago: 943 552962 / kultura@hernani.eus

Auzo elkarteentzako dirulaguntzak kultur ekintzetarako eta jaietarako

2021. ekitaldiari dagozkion dirulaguntzak dira, eta horien xedea da auzo elkarteen funtzionamendua erraztea eta auzoa hobetzeko egiten diren proiektuak nahiz jarduerak bultzatzea, hala nola, jaiak eta kultur ekintzak antolatzea.

  • Nori zuzendua: auzo elkarteei.
  • Eskaera egiteko azken eguna: 2021eko  ekainaren 28a      
  • Aurkezteko lekua: HHZ bulegoa, aurretik hitzordua hartuta.
  • Informazio gehiago: 943 552962 / kultura@hernani.eus

Auzolana sustatzeko diru-laguntzak

Hernaniko auzo-elkarteei  auzolana sustatzeko diru-laguntza publikoak lehiaketa bidez emateko.

Auzo elkarteei auzolan egitasmoak garatzeko eta auzoetan dinamikak martxan jartzeko diru-laguntzak emateko.

Iturolako elkarlan gunean izenematea

Iturolako elkarlan gunean izenematea

Elkartearen jarduerak euskalduntzeko dirulaguntzak

Beren jarduera euskaldundu nahi duten elkarteentzako dirulaguntzak: web orria egiteko edota programa informatikoak erosteko.

Itzulpen eta zuzenketa zerbitzua

Euskara Zerbitzuak bere laguntza eskaintzen du gaztelaniaz idatzitako testuak euskaratzeko eta euskarazko testuak zuzentzeko.