Eskolako Agenda 21 ORRIA

320x162

Hernaniko Udala 2005. urtean Agenda 21 prozesuan barneratu zen, garapen iraunkorrera bidean, etorkizuneko Herri Plan bat garatzeko asmoz. Horretarako, eragile deserdinek eta herritarrek osatutako Agenda 21-eko foroaren laguntzarekin herriko diagnostikoa egin zen. Bertan, prozesuan zehar herriaren erronka eta helburu nagusiak landu ondoren, 2006. urterako Ekintza Plana diseinatu zen. Ekintza Plana Osoko Bilkuran onartu ondoren garatu eta exekutatzen hasi zen udalaren ardurapean. Ikastetxearen iraunkortasunerako eta kalitaterako hezkuntza-programa bat da. Komunitatearen partaidetzan oinarritzen da, eta udalerriko garapen iraunkorrean esku hartu eta laguntzen du. Ingurumen-hezkuntza programa bat denez, ingurumen-arazoen konponbidean parte hartzeko ezaguera, gaitasuna, jarrera, motibazioa eta konpromisoa garatzea da haren xede nagusia.

320x162

Bere ezaugarri garrantzizkoenak hauexek dira: Bi eremu lantzen ditu, eskola bera eta udalerria edo eskualdea. Hezkuntza-komunitatearen partaidetza du ardatz eta oinarri, eta ikasleen protagonismoa bilatzen du. Kudeaketa arduratsua eta iraunkorra sustatzen du. Curriculum-berrikuntzan eragiten du. Hezkuntza-komunitate osoari zuzentzen zaio: Irakasleak dira programaren dinamizatzaileak eta curriculumaren egokitzapenaren arduradun nagusiak. Ikasleak benetako protagonistak dira EA21eko fase guztietan. Familiek parte aktiboa dute ikastetxean antolamenduan eta jardueretan arituz eta etxean eredu arduratsuak eskainiz. Langile ez-irakasleak programaren antolamenduan, diagnostikoan eta kudeaketan hartzen dute parte.Klima aldaketa, baliabide naturalak (ura, energia, elikagaiak), garraioa-mugikortasuna, kutsadura, kontsumoa, hondakinak, biodibertsitatea, globalizazioa eta ekitatea; hori guztia, eskolan eta herrian.

320x162

Nola lantzen dira? Bost fase nagusi ditu: Antolamendua eta Planifikazioa: antolamenduaren oinarriak (koordinatzailea, talde sustatzailea...) eta hasierako planifikazioa zehazten dira. Sentsibilizazioa eta motibazioa: behar-beharrezkoa da hezkuntza-komunitatearen partaidetza lortzeko. Egitasmo berezi baten bidez egitea komeni da. Diagnostikoa: ikastetxearen hasierako argazkia edukitzeko balio du. Horretarako programaren hiru ardatzak hartzen dira kontuan. Bestalde, udalerriaren egoeraren azterketa egiteko une aproposa da. Ekintza-plana: fase honetan definitzen eta planifikatzen da ikastetxea eta haren inguru hurbila iraunkorrago egiteko ekintzen multzoa. Plana garatzeko hobekuntza-helburuak eta horiek lortzeko ekintzak zehazten dira; gainera, lorpenak neurtzeko adierazle batzuk azaltzen dira. Komunikazioa eta Ebaluazioa: prozesu osoan egiten direnez, eta izaeraz eta ezaugarriz ezberdinak direnez, fase berezia osatzen dute.