Euskal Fondoa ORRIA
Euskal Fondoa
Euskal Fondoa, Tokiko Euskal Erakunde Kooperanteen Elkartea, tokiko korporazioak eta euskal eremuko udal-izaeradun beste hainbat erakundeek osatutako elkartea da. Hernaniko Udala Euskal Fondoako kide da.
Euskal Fondoaren helburuak honakoak dira:
- Garapen bidean herriekin lankidetza lagundu, garapen ekonomiko edo sozialerako edota sentsibilizaziorako egitasmo eta programak sustatuz, finantzatuz edo kudeatuz.
- Elkarlan deszentralizatuan Erakunde Lokalen partehartzea bultzatu eta beraien arteko koordinazioa indartu.
- Garapenerako Lankidetza eta nazioarteko harremanei buruzko aholkularitza egin Erakunde Lokaleei.
- Garapen bidean diren herrien garapen sostengarria bultzako duten egitasmo eta programak lagundu, eta kasu kudeatu. Hau burutzeko irizpideak, berdintasuna eta lankidetza izango dira, hala nola kulturekiko eta komunitate bakoitzaren nortasunarekiko errespetua ere.
- Kanpaina eta informazio egokien bidez, Garapen bidean diren herriekiko elkarlan egitasmoetan hiritarrek parte har dezatela eragin.
- Erakunde Lokalen eta GGKE, elkartasun talde eta garapenerako lankidetzari lotutako beste instituzio edo erakundeen arteko harremanak eta elkarkidetza piztu.
- Iparra-Hegoa harremanei buruzko eta garapen gaien inguruko informazioa lantzen eta hedatzen lagundu; bakarrik edota beste erakunde batzuekin batera topaketak, hitzaldiak, ikastaroak, mintegiak, kongresuak eta abar burutu eta sustatu.
- Instituzio ofizial, entitate eta asoziazioen ahaleginak sustatu eta bultzatu, horrela nazioarteko ordenu ekonomiko berriaren sustapenerako iritzi-giro egokia landu ahal izateko.
- Hegoaldeko herrialdeetan giza-eskubideek jasaten dituzten eraso larri guztiak Euskal Herritik salatuko dituen ahots etiko kolektiboa izan, ezarririk dauden legezko bideen medioz ordezkaritza politikoaren edozein esparrutan elkartasunaren eta elkarlanaren alde nolanahiko lege- edo erabaki-proposamen aurkeztu ahal izango duena.
Informazio gehiago: