EutsiHernaniri

Erosketa bonuen kanpaina bat da. Herritarrak 35 euro ordaintzen ditu eta 50 euroko balioa duen erosketa egin dezake. Guztira, 10.000 bonu plazaratuko dira. Udalak 150.000 euro bideratuko ditu ekimen honetara eta kanpainak 500.000 euroko eragina izango du tokiko ekonomian.

 

 

1. HELBURUAK

  • Herriko merkataritza eta ostalaritza sektoreak biziberritzea eta tokiko garapen ekonomikoa bultzatzea.
  • Herritarrek dituzten erosteko ohituretan eragitea, herriko dendetan erostera animatzeko.

 

2. KANPAINAREN BALDINTZAK

NON ETA NOLA ESKURA DAITEZKE BONOAK?

  • Berriak elkartearen egoitzan (Andre Kalea, 30) eta Biteri kultur etxean
  • Erosketa bonuak txartelaren bidez edo banketxe-transferentziaren bidez ordain daitezke. Ez da eskudirurik onartuko.
  • Bonua erosi nahi duten helduek nortasun agiria erakutsi beharko dute, eta adingabeek, berriz, familia liburua.

NON ERABIL DAITEZKE BONUAK?

  • Ekimenera atxikitzen diren herriko saltoki, ostalaritza establezimendu edo zerbitzuak eskaintzen dituen negozioetan.
  • Kanpainan parte hartzen duten establezimenduek kartel adierazgarri bat jarriko dute erakuslehioan.

EROSKETA TXARTELA ERABILTZEKO EPEA ETA BALDINTZAK

  • Ekainaren 1etik 30era bitartean erabili ahalko da bonoa
  • Kanpaina honen txartelekin egindako erosketetan ez da dirua itzuliko.

 

3. ATXIKITUTAKO NEGOZIOAK

Kanpainan parte hartzen duten negozioek adierazgarri bat jarriko dute erakusleihoan.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Kanpainara atxikitutako negozioen zerrenda

ESKUORRIA