EutsiHernaniri
Erosketa bonuen kanpaina bat da. Herritarrak 35 euro ordaintzen ditu eta 50 euroko balioa duen erosketa egin dezake. Ekainean egin zen kanpainaren lehen fasea eta orain, irailean eta urrian, bigarrena izango da. Fase honetan, 6.000 bonu plazaratuko dira. Udalak 90.000 euro bideratuko ditu ekimen honetako bigarren fasera.
1. HELBURUAK
- Herriko merkataritza eta ostalaritza sektoreak biziberritzea eta tokiko garapen ekonomikoa bultzatzea.
- Herritarrek dituzten erosteko ohituretan eragitea, herriko dendetan erostera animatzeko.
2. KANPAINAREN BALDINTZAK
NON ETA NOLA ESKURA DAITEZKE BONOAK?
- Berriak elkartearen egoitzan (Andre Kalea, 30) eta Biteri kultur etxean
- Erosketa bonuak txartelaren bidez soilik ordain daitezke.
- Bonua erosi nahi duten helduek nortasun agiria erakutsi beharko dute, eta adingabeek, berriz, familia liburua.
NON ERABIL DAITEZKE BONUAK?
- Ekimenera atxikitzen diren herriko saltoki, ostalaritza establezimendu edo zerbitzuak eskaintzen dituen negozioetan.
- Kanpainan parte hartzen duten establezimenduek kartel adierazgarri bat jarriko dute erakuslehioan.
EROSKETA TXARTELA ERABILTZEKO EPEA ETA BALDINTZAK
- Irailaren 7tik urriaren 31ra bitartean erabili ahalko da bonoa
- Kanpaina honen txartelekin egindako erosketetan ez da dirua itzuliko.
3. ATXIKITUTAKO NEGOZIOAK
Kanpainan parte hartzen duten negozioek adierazgarri bat jarriko dute erakusleihoan.